Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 maiatza, 2023 Digitalizazioa Adimen artifizial aplikatua programa

Pertsonen ahalduntzea, arrakastaren giltza industriako eraldaketa digitalerako

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean digitalizazioko estrategiak eztabaidatu dira
Leyre Madariaga, jardunaldian.

Enpresetan lan egiten duten pertsonen inplikazioa da industriaren digitalizazioan arrakasta izateko gakoetako bat. Horixe izan da eztabaidatu den ideia nagusietako bat SPRI Taldeak Enpresa Digitalaren bidez Bilbon antolatu duen jardunaldi batean, zeinetan aztertu den nola bultzatu informazio teknologia berriak konpainia industrialetan.

Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak esan duenez, industriaren digitalizazioa “parerik gabeko aukera bat da gure produktibitatea sustatzeko”. Orobat esan du enpresen % 25 baino gehiagok esperientzia digitaletatik aterako dutela euren negozioa 2026rako.

Gehitu du “garapen ekonomikoaren adierazle bat” dela digitalizazioa, eta hizpide hartu du Euskadiren eraldaketa digitalerako estrategia, 2021ean onartu zena eta indarrean egongo dena 2025era arte. “Diseinatu dugun ibilbidea sentsibilizazioarekin hasten da eta proiektuen ezarpenarekin amaitzen da”. “Erabat digitala izan nahi duen gizarte batek lidergoa bultzatzen duen administrazio bat behar du”.

Tomas Iriondok, Gaia klusterreko zuzendari nagusiak, azpimarratu du digitalizazioa dela “enpresen kultura aldaketa handiena”. “Uste genuen nahikoa zela produktua smartizatzea, baina ohartu gara beste geruza batzuk eman behar dizkiogula, esaterako zibersegurtasuna edo adimen artifiziala.  Datua da lehengaia, gure erregai eta aberastasun bihurtzen dena. Datua izango da gure antolakundeko elementu erabakigarria. Datua eraldatu behar da informazio esanguratsu bihurtzeko”.

Iriondok nabarmendu du teknologia asko integratu behar direla. “Orain arte informazio esanguratsua zuzendari nagusiari pasatzen genion; orain, ordea, modu egokituan iristen da antolakundeko pertsona guztiengana. Horrela ez bada, seinale zerbait gaizki egiten ari garela. Ezinbestekoa da eraldaketa digitala bideratzea antolakundeko pertsona guztiak ahalduntzeko”.

Zibersegurtasuna inbertsio bat da

Esan du zibersegurtasuna “inbertsio bat” dela, ez “gastu bat”. Antolakundearen erabaki estrategiko bat da. Inbertsio-partida handienetako bat izan behar da”. Eta berriro nabarmendu du “gure giza kapitalaren birziklapenean inbertitzeko beharra. Datu ekonomiaren industrialak izango gara. Datu-gune irekiak sortu behar ditugu, eta ikasi beharko dugu horiek monetizatzen”.

Teknologia irekiak behar direla azpimarratu du Olatz Molinosek, eraginkortasun energetikoan espezializatutako Carlo Gavazzi enpresako eraginkortasun energetikoko produktuetako eta eraikinen automatizazioko buruak. “Eraginkor izateko lehen urratsa da jakitun izatea zenbat kontsumitzen den”.

Patxi Rubinek, eraikin berezietarako metalezko inguratzaileetan liderra den IMAR Innometal enpresako zuzendari teknikoak, digitalizazioarekin izan duten esperientzia azaldu du, esanez 2020an ezarri zutela euren enpresan, denbora errealean monitorizatzeko produkzioa eta bere gorabeherak. “Eskaintzen konfiguratzaile aurreratu bat ezarri genuen, egunean 90-95 eskaintza ateratzen dituena. Eta orain denbora errealean jakin dezakegu zein den fabrikako instalazioen benetako egoera”. Proiektu berritzaileenetako bat makinen higadura neurtzeko digitalizazioa da. “Posible egiten digu arazoei aurrea hartzea higaduraren eboluzioari begiratuta”. Hala, makina bat lehen 15 egun egon behar zen geldirik eta orain hiru.

Javier Sordok, Bexreal konpainiako (errealitate aurreratua eta mistoa erabiltzen ditu industrian) negozioaren garapenerako zuzendariak,  tamaina handiko xafla-estanpazioa egiten duen Sercame enpresarekin izandako esperientzia azaldu du. Dokumentazio komertzial interaktiboa, instalazio-, muntaia- eta mantenimendu-lanen optimizazioa eta diseinu prozesuen hobekuntza aplikatu dituzte biki digitalen bidez.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak