Otsailaren 22an topaketa ireki bat egingo da Zamudion
OpenMaker ekimen europarraren helburua da zubiak eraikitzea industriaren eta maker mugimenduaren artean, lankidetza-sareak sortzeko eta sare horien bidez negozio-eredu, produktu eta prozesu berriak lortzeko. Europan lau gune aktibatu dira horretarako, horietako bat Bizkaiko Teknologi Parkean, Tecnalia zentroak koordinatzen duena. LES –Local Enabling Space- bakoitzean bost proiektu pilotu garatuko dira, eta Euskadiko guneak dagoeneko jakinarazi du zeintzuk izango diren OpenMaker ekimenean parte hartuko duten proiektuak.
Otsailaren 22an aurkeztuko dira aukeratutako bost ideiak, maker munduko eta 4.0 industriako profesional eta zaleei zuzendutako jardunaldi batean. Topaketa horretan ezagutzera emango dira datozen hilabeteetan Tecnaliak koordinatutako LES gunean garatuko diren proiektuak eta, horrez gain, bertaratuek aukera izango dute elkarren arteko konexioak sortzeko eta OpenMaker plataforma digitala ezagutzeko.
Hona hemen proposamen batzuk: menpekotasuna duten pertsonen erorketak detektatzeko alarma bat, metalezko 3D inprimagailuak sortzeko proiektu bat, hiriko nekazaritza jasangarrirako sistemak eta zeramikan berritzeko ekimen bat. Horietako bakoitza garatzeko, maker arloko eta industriako profesionalak elkarlanean arituko dira 9 hilabeteko azelerazio-prozesu batean, eta OpenMaker ekimenak finantzatuko ditu.
Europako Batzordeak bultzatzen du ekimena, konexio berriak sortzeko manufakturaren munduaren eta maker komunitatearen artean 4.0 industriaren testuinguruan. Zamudioko Local Enabling Space zentroaz gain, badira beste hiru gune Italian, Eslovakian eta Erresuma Batuan. OpenMaker Meet the Champions jardunaldia Bizkaiko Teknologi Parkeko 204 eraikinean egingo da, SPRI Taldeak Bizkaia Enpresa Digitalaren bitartez koordinaturik eta Tecnaliak antolaturik.
Bilboko Ingeniaritza Eskolak Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) eta...Leer más
PartekatuAEBetako Defentsa Saileko Berrikuntza Unitateak (DIU) CounterCraft euskal enpresa...Leer más
PartekatuArantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak, gaur,...Leer más
PartekatuEuskadiko I+G-ko teknologia- eta azpiegitura-eskaintza publiko-pribatua kudeatzen duen Basque...Leer más
PartekatuEkimenean murgilduta dauden trakzio-enpresek 73 herrialdetatik jaso diren 750 hautagaitzak –iaz...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?