Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 12 ekaina, 2023 Digitalizazioa Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Mugikon: “Digitalizaziorako joera dago jarduera fisikoaren esparruan”

Enpresa bizkaitarrak bizimodu osasungarria sustatzen du herritarren artean, eta gizartearentzako zerbitzuak eta programak eskaintzen ditu, administrazioentzako tresna erabilgarriak garatzeaz gain.

“Gero eta mundu digitalizatuago batean gauden arren, oraindik zaila da administrazioek jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko tresna digitalizatzaileak sartzea”. Hala dio Mugikoneko komunikazio arduradunak, Asier Gorostietak. Izan ere,  enpresa bizkaitar hau hainbat proiekturen atzean dago, bizimodu osasungarria sustatzea dutenak helburu, digitalizazioa bide gisa hartuta. 

Nolakoak izan ziren Mugikonen hastapenak? 

Osasuna Mugimendua Kontrola S.L. (Mugikon) 2013an jaio zen Bilbon, herritarren artean bizimodu aktibo eta osasungarria ezartzeko helburuarekin. Sortu ginenetik, plantilla handitzen joan gara urtero, baita gure zerbitzuen katalogoa ere.   

Orduan, orain, zertan datza zure jarduera?  

Mugikonek funtsezko lau ildo lantzen ditu osasunerako jarduera fisikoa sustatzeko. Lehenengoa zerbitzuak dira, jarduera fisikoaren praktika sustatzeko programak dinamizatu eta gauzatzean datzanak. Hainbat programa ditugu: adinekoentzako edo gaixotasun kronikoak dituztenentzako osasun-programak, laneko osasunaren prebentziokoak, parke aktiboen dinamizaziokoak eta jarduera fisikoaren orientazio-zerbitzuetakoak.   

Bigarrenik, ikerketa daukagu, osasunaren arloko ikerketa zientifikoa diseinatu, garatu eta euskarri teknikoa ematen baitugu, Mugikertu edo AktiBATU bezalako proiektuei esker. Azken hori SPRI Taldearen Hazitek programaren bidez finantzatu zen.  

Azken bi ildo nagusiak honako hauek dira: jarduera fisikoaren bidez gizartean eragin positiboa sortzen duten proiektuetarako aholkularitza eta etengabeko prestakuntza (jarduera fisikoa eta osasuna fase guztietan lantzen dituzten prestakuntza-pilulak: sustapena, prebentzioa, ekintza eta ebaluazioa), hainbat sektoreri zuzendua, hala nola osasunari, lanari, ikastetxeei…  

Hazitek AktiBATU proiektua aipatu duzu. Zertan datza?  

Garapen esperimentaleko proiektua da, ‘Biztanleria berezien artean jarduera fisikoaren onurak iragartzeko plataforma adimenduna’ izena duena. Avalon Tecnologías de la Información S.L.rekin eta Miranda Fundazioarekin batera parte hartu dugu, eta Mugikonen zeregina sistemaren garapena, metodologien bilakaera, ikerketa eta abar izan dira.  

Eta zertan datza Mugikonek parke aktiboekin egiten duen lana?  

Aitzindariak gara aire zabaleko espazio aktiboen digitalizazioan, Active Parks izeneko mugikorrarentzako aplikazioaren bidez. Izan ere, udalerri bakoitzean dauden parke bioosasungarrietan, kalisteniakoetan eta ibilbide osasungarrietan (besteak beste, aire zabaleko gune aktiboetan) ariketa fisikoa modu autonomoan egiteko aukera ematen die herritarrei. Gainera, gune horien erabilerari buruzko datuak ematen dizkio Administrazio publikoari, jarduera fisikoa tokian-tokian sustatzeko politiketan erabakiak har ditzan.   

Zer erronka aurkitu ditu Mugikonek jarduera fisikoaren esparruan digitalizazioa gizartean sartzeko orduan?  

Gero eta mundu digitalizatuago batean gauden arren, oraindik zaila da administrazioek jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko tresna digitalizatzaileak sartzea. Era berean, tresna digitalak, berez, ez dira irtenbide bat, baizik eta biztanlerian jarduera fisikoaren praktika handiagoa eta horren sustapen-politiken kudeaketa eraginkorragoa sustatzeko osagarri bat.  

Ildo horretan, zenbait urtez merkatuan egon ondoren, esan dezakegu digitalizaziorako joera dagoela jarduera fisikoaren esparruan, bai administrazioen aldetik, bai gizartearen aldetik, gero eta ohikoagoa baita digitalizazioa jarduera fisikoko zerbitzu tradizionaletan laguntzea. Hala ere, jakin badakigu oraindik bide luzea dagoela egiteko tresna digital horiek guztiak erabiltzaileen beharretara hobeto egokitu ahal izateko. 

 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.

Lotutako albisteak

8 urria, 2024 Digitalizazioa
Intralogistik: “Industria-sektoreko enpresei laguntzen diegu haien kudeaketa logistikoa eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin”
Irakurri gehiago
5 iraila, 2024 Digitalizazioa
NORAi: “Business Intelligence teknologia abantaila lehiakorra da enpresentzat”
Irakurri gehiago
23 abuztua, 2024 Azpiegiturak
Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan
Irakurri gehiago
10 ekaina, 2024 Digitalizazioa
Worköholics: “Agenatzia gisa bereizten gaituena esperientzia digitalak sortzea da”
Irakurri gehiago
Iñaki Aldama, Bullhost 23 maiatza, 2024 Digitalizazioa
“Sarera konektatuta dagoen edozein aparatu sarrerako ate bat da eraso bat jasotzeko”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak