Albisteak 27 iraila, 2022

Librecon Bilbon ospatuko da X. edizioan eta teknologia irekien hiriburu bihurtuko da

Librecon Europako hegoaldeko nazioarteko erreferentziazko ekitaldia da, ekonomiaren sektore estrategikoei aplikatutako teknologia irekien sektorean.
  • LibreConen X. edizioa ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian azaroaren 15ean eta 16an.
  • edizioak presentzialtasuna berreskuratzen du eta, Reinventing Openness lelopean, sei ardatz tematiko jorratuko ditu.

Azaroaren 15ean eta 16an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da LibreCon azokaren X. edizioa, ekonomiaren sektore estrategikoei aplikatutako teknologia irekiei buruzko Europa hegoaldeko erreferentziazko ekitaldia.

Aurten presentzialtasuna berreskuratuko du eta Bilbo sektoreko hiriburu bihurtuko du. ESLEk, Euskadiko teknologia libreen eta ezagutza irekiaren enpresen elkarteak, eta My Public Inbox, Interneteko profil publikoen eragina hobetzeko erreferentziazko plataformak antolatuko dute. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren, Spriren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza instituzionala du.

Aurreko edizio presentziala, 2018an, Bilbon ere egin zen, eta 1200 pertsona baino gehiago bildu ziren.

Reinventing Openness leloa X. edizioan

Reinventing Openness da aurtengo leloa, arlo guztietan aurre egin behar diogun erronka teknologiko handia laburbiltzen duena. Izan ere, dagoeneko inork ez du zalantzan jartzen garapen teknologikoak duen garrantzia eta behar estrategikoa, LibreCon topagune eta erreferentzia izan nahi du bere lan-esparruetara aplikatutako teknologia irekien azken joerak ezagutzeko eta negozioen garapena sustatzen duten ezagutzak trukatzeko.

Libreconek hitzaldi eta mahai-inguruen programa zabala izango du. Eta beste bi arlo nagusik osatuko dute ekitaldia: azoka komertzial bat sektoreko puntako enpresen presentziarekin eta enpleguari eta prestakuntzari buruzko atal bat.

 

  1. edizioko gai-arloak

Sei gairen inguruan garatuko da programa zabala:

Zibersegurtasuna

Zibersegurtasuna lehentasun bihurtu da erabiltzaileentzat, enpresentzat, erakundeentzat, baita gobernuentzat ere. Neurri nagusiei, azken erasoei eta ziberdelinkuentzia geldiarazteko kontuan hartu beharreko funtsezko konponbideei helduko zaie.

Konputazio Kuantikoa

Konputazio kuantikoak gaur egun dituen erronka, berrikuntza eta konponbide nagusiei heltzea. Gai hori funtsezkoa da etorkizunerako bidea prestatu ahal izateko.

Berrikuntza irekia

Gaur egun, erakundeen garapenerako giltzarria da, beren negozioaren hazkundean aurrerapauso bat emateko aukera ematen baitie.

Metaversoa, web 3 eta NFT

Harreman estua duten hiru gai, enpresa eta gizarte mailan eskain ditzaketen aukeren ikuspegitik landuko direnak.

Eraldaketa digitala

Teknologiak eskaintzen dituen azken enpresa-joerak jorratuko dira, baita enpresa-kultura digitalarekin, ekintzailetzarekin, irtenbide irekiekin, green computing-arekin lotutako beste gai batzuk ere.

Adimen Artifiziala, Industria 5.0 eta Edge Computing

Edge Computingak 5.0 industrian, teknologia horien erronketan eta aukeretan duen eta izango duen eragina ezagutaraztea.

 

Call for papers deialdia zabalik

Irailaren amaierara arte dago zabalik Call for papers deialdia, programa osatuko duten txostenen proposamenak bidaltzeko.

Teknologia irekiek egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko eskaintzen dituzten konponbideak eta baliabideak erakusten dituzten kasu eta esperientzien tarte zabala eskaini nahi da.

Proposamenak egin nahi dituzten pertsonek gaitutako formularioaren bidez bidal ditzakete.

Izena emateko epearen hasiera

Izena emateko prozesua hasi da, eta irailean sarrerek % 75eko deskontua (15 €) izango dute.

Urriaren lehen hamabostaldian deskontua % 50ekoa izango da (30 €) eta % 25ekoa bigarrenean (45 €).

Lotutako albisteak

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.