Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 maiatza, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Enpresa digitala Fast Track Innobideak programa

Legaltech sektoreak eskaintzen dituen etorkizuneko aukerak

SPRI Taldeak kongresu bat antolatu du horrelako zerbitzuen potentziala aztertzeko

 

SPRI Taldeak kongresu bat antolatu du horrelako zerbitzuen potentziala aztertzeko

Legaltech sektorea bere bidea egiten ari da gure inguruan. Oraintsu arte ezezaguna zen kontzeptu horrek elkarrekin batzen ditu teknologia digitalak eta mundu juridikoa. Digitalizazioa, datuen analisia eta prozesuen automatizazioa aukera berriak sortzen ari dira lege-zerbitzuen sektorean, zeinak espazio zabala baitauka berrikuntzarako.

 

Abokatu-bulegoen kasuan, Legaltech bidez zerbitzu digitalak sortu daitezke tramiteak automatizatzeko eta zereginak modu eraginkorragoan egiteko, aukera dutelarik orain arte eskuz egiten ziren lanak delegatzeko. Bestalde, bezeroentzat, bada software bat, zerbitzu juridikoetara hain sarri joan beharrik ez izateko eta tramite guztiak online egiteko, denbora eta kostuak murriztuz.

 

SPRI Taldeak, Garaia Enpresa Digitalaren bitartez, Legaltech kongresuaren bigarren edizioa antolatu du maiatzaren 18rako. Topaketa Hernanin izango da eta hizpide hartuko dituzte Legaltech sektorearen egungo egoera eta eskaintzen dituen etorkizuneko aukerak. Jardunaldia ez zaie soilik zuzentzen mundu juridikoko aholkulari, bulego eta enpresei, baita ere sektore berri honek eskaintzen dituen aukerekin interesatuta dauden sektore teknologikoko startup eta profesionalei.

 

Kongresuan esparru desberdinetatik aztertuko dira Legaltech sektoreak dakartzan erronkak. Egitarauan hiru gai landuko dira: Legaltech-ek azken urtean izandako bilakaera, Zuzenbide fakultateek joera berri honen barruan duten papera eta marketplace juridikoak. Legaltech elkarteetako, enpresa teknologiko espezializatuetako eta akademiaren munduko hamar hizlarik parte hartuko dute jardunaldian. Legaltech kongresuaren bigarren edizioa Hernaniko Orona-Ideo espazioan izango da, eta izen-ematea dohainik da SPRI Taldearen web orrian.

Lotutako albisteak

6 maiatza, 2024 Berrikuntza
SPRI Taldeak ADR Foroaren bileran parte hartu du Ceutan
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak