Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 otsaila, 2021 Digitalizazioa EIKTak

Lau Intelligent enpresak laguntzen ditu datuen azterketa aurreratuaren bidez haien lehiakortasuna hobetzeko

Insertec eta Xabet euskal enpresek digitalizazio arloan laguntzen duen soluzio berri bat garatu dute, erabaki zuzenak hartzen dituena eta negozio-eraginkortasun handiena sortzen duena
Lau Intelligent
Oscar Iribarren, Oihana Mendizabal, Javier Larrañaga, Javier Zarraoinaindia eta Iñigo Ugarte

Gaur egungo testuinguru globalizatuan, eraginkortasuna eta etengabeko hobekuntza funtsezko faktoreak dira enpresen lehiakortasunean, eta eraldaketa digitala hori lortzeko oinarrizko tresna da. Hori jakinda, Insertec eta Xabet euskal enpresek elkarrekin garatu dute Lau Intelligent, industrien eraldaketa digitalerako soluzio berri bat, datuen azterketa aurreratuaren bidez eta haien lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

Soluzio honek enpresei digitalizazio-arloan laguntzea du helburu. Hala, ekoizpen-prozesua kontrolatzeko aukera ematen die, premien ikuspegi osoa denbora errealean izatea errazten baitu, eta, horrela, giza baliabideak, ekipoak eta materialak antolatu ahal izateko. Kalitatearen kudeaketaren bidez, akats potentzial guztiak modu prediktiboan identifikatu eta konpontzeko aukera ematen die, eta horrek hornikuntza-katean denbora etenak ekiditen ditu. Horrez gain, Lau Intelligent Systemek matxurak eta anomaliak garaiz detektatzen laguntzen die, jarduerarik ezaren denbora eta ekoizpenean duten eragina mugatzen ditu, eta stocken kudeaketak konpainien errendimendu globala hobetzen du. Azkenik, erabakiak denbora errealean hartzeko aukera ematen du.

“Lau ez da beste kudeaketa-software bat. Gure ezagutzatik sortzen da, eta ekoizpen-prozesuaren benetako ezaugarrien arabera eratu da. Ez da tresna bat, aktibo digital bat baizik “, adierazi du Oscar Iribarrenek, Insertec-eko labe Industrialen Dibisioko zuzendari komertzialak. Talde hori industria-planten, ekipo termikoen eta soluzio erregogorren ingeniaritzan eta instalazioan aritzen da Bizkaian, eta 400 langile baino gehiago ditu, Europako, Asiako eta Amerikako 8 herrialdetan.

Soluzio berri honek enpresaren funtsezko informazioa biltzen du, prozesatu egiten du, ulergarri egiten du eta une bakoitzean erabaki zuzenak hartzen laguntzen du, negoziorako ahalik eta eraginkortasun handiena lortuz. “Lauren punturik azpimarragarriena bezeroaren negozioaren benetako beharretatik abiatzen dela da, bere arazoetara egokitutako eta dimentsionatutako plataforma bat eskainiz. Horrela, emaitza-kontuan inpaktua bermatzen du”, adierazi du Oihana Mendizabalek, proiektu honen arduradun eta Xabeten operazio-zuzendaria. Xabetek oinarri teknologikoko eta esperientzia industrial handiko enpresa gipuzkoarra da, eta bezeroei eraldaketa digitalaren bidean laguntzen die, soluzio digital orientatuak definituz, diseinatuz, garatuz eta inplementatuz.

Lehiakor izaten jarraitu

Soluzioa modu birtualean aurkeztu zen eta nazioarteko 250 bezero baino gehiago izan ziren bertan. Gainera, ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuorde Javier Zarraonaindiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatu Javier Larrañagak hartu zuten parte, Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak bultzatutako garapen digitaleko politikekin bat datorren proiektua baita, euskal industria-sektore tradizionala indartzeko eta modernizatzeko helburuarekin.

“Datuak kudeatzeko zerbitzu berri horiek funtsezkoak izango dira Euskadiko enpresak lehiakorrak izaten jarraitzeko eta atzean ez geratzeko. Legealdi honetan industria eta zerbitzu aurreratuak gure BPGren % 40 izatera iristea dugu helburu, eta horrelako ekimenekin aurrerapausoak ematen ditugu “, adierazi du Javier Zarraonaindia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresak digitalizatzea da, big data, machine learning, adimen artifiziala eta marketing digitala bezalako tresnak, zerbitzuekin, laguntzekin eta hemen zehazten diren aktiboekin sustatuz.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak