Alberto López de Biñaspre, Lantek enpresako zuzendari nagusia.
Berrikuntza Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 3 ekaina, 2019

Lantek enpresak fabrikazio aurreratura bideratutako konponbideen garapena bultzatzen du

Lantek impulsa el desarrollo de soluciones orientadas a la fabricación avanzada
-

 

Arabako multinazional horrek, 100dik gora herrialdetan presente dagoenak, erantzunak eskaintzen dizkie metalaren industriaren digitalizazio-prozesuetan sortzen diren arazo zehatzei

 

Lantek-ek, metalezko txapa, hodi eta profilen eraldaketa eta deformazio sektorera beraizik zuzendutako lantegiko kontrol eta kudeaketarako software konponbideak (CAD/CAM/MES/ERP) garatzen, merkaturatzen eta integratzen dituen konpainiak, Miñaon dauzka bere bulegoak. Duela 33 urte sortua, 20 bulego ditu 14 herrialdetan, 244 langile enplegatzen ditu (2018an 30 langile gehiago hartu zituen), eta benetako erreferente teknologikoa da nazioartean. 4.0 Industriaz eta Lantek enpresaren etorkizunaz mintzatu gara Lantek-eko zuzendari nagusi Alberto López de Biñasprerekin.

 

Zein da Lantek enpresaren jarduera?

Jatorria Euskadin duen multinazional bat da, bere sektoreko antolakunde teknologiko aitzindari bihurtu dena eta bere portfolio tradizionalean fabrikazio aurreratuko konponbide espezifiko berriak txertatu dituena, erantzunak emateko metalaren industriaren digitalizazio-prozesuan sortzen diren arazo zehatzei. Teknologiaz hornitzen ditugu fabrikatzaileak, 4.0 Industriaranzko bideari ekin diezaioten, horrela lortuko baitute lehiakorrago, errentagarriago eta, beraz, sostengarriago izatea ekonomia hiper-konektatuaren merkatu globalean. Proiektuak eta konponbideak diseinatzen eta gauzatzen ditugu metalaren (txapa, hodi eta profilak) eraldaketako enpresentzat. Horretarako, arreta bereziz aztertzen ditugu bezeroen premiak: beren arazoak identifikatzen ditugu eta konponbide baliagarri eta egokituak proposatzen dizkiegu, eta, horrezaz gain, lantegien, bulegoen, tailerren eta abarren kudeaketan sor litezkeen egoerei aurre hartzen diegu.

 

Nolako harremana du Lantek-ek 4.0 Industriarekin?

Lantek-en natibo digitalak gara. Gure helburua da metal eta txapa eraldaketaren sektoreko enpresei laguntzea beren digitalizazio prozesuan. Makinez dugun jakintza handia konbinatzen dugu teknologia berriekin eta merkatuko joerekin, horrela Smart Factory bat sortzeko. Lantegi adimendunetan makinak elkarrekin konektatuta daude Gauzen Internet bidez, zehazki cloud plataformekin, eta horri esker prozesuak automatizatu eta koordinatu daitezke. Negozioari balioa ematen dioten datuak erauziz eta behar bezala aztertuz, posible da produkzio-prozesua hobeto kontrolatu eta bistaratzea, eta erabiltzaileak denbora errealean interpretatzen du informazioa, hori lagungarri delarik erabakiak hartzeko.

 

Gainera, aukera bertikal eta horizontal berriak aztertzen ari gara partner industrial berriekin lankidetzan jarduteko, 4.0 Industriaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat delako sistemen integrazioa eta plataformen arteko komunikazioa.  Produktu bakar bat eskaini beharrean, saiatzen gara ulertzen zein fasetan dagoen antolakundea eta bere lantegia digitalizatzen laguntzen diogu.

 

Esango dizkiguzu 4.0 Industriaren eta eraldaketa digitalaren arloan eskaintzen dituzuen zerbitzuen adibide eta kasu arrakastatsu batzuk?

4.0 Industriaren adibideetako bat da Espainiako enpresa multinazional batekin daukagun lankidetza teknologikorako akordioa; enpresa hori mundu mailako liderra da makinentzako kontrol numerikoen fabrikazioan eta Lantek-en konponbide bat, Lantek Expert Inside, integratu du ebaketa-makinen kontrol numerikoetan. Urrats horri esker erabiltzaileak azkarrago, eraginkorrago eta produktiboago bihurtzen dira, hobeto kontrolatu dezaketelako mekanizatuen kudeaketa eta ez bulego teknikotik edo produkzio sailetik, baizik eta tailerretik bertatik, langilearen bitartez eta modu azkar eta sinple batean.

 

Duela gutxi, Lantek-ek proiektu bat garatu du enpresa sortu berri batentzat, zeinak laser bidezko onlineko ebaketa-zerbitzu oso bat eskaintzen baitu, apustu sendoa eginaz berrikuntzaren eta teknologia berrien alde. Garapenaren eta merkatuaren abangoardian mantendu dadin, Lantek-ek bezeroentzako webgune automatizatu bat egin dio, baliagarri dena bai txaparako eta bai hodi/profilentzako.  Onlineko denda horren bidez erabiltzaileek minutu gutxiren buruan eskuratu dezakete laser automatizatuzko ebaketaren aurrekontu bat 2D eta 3D fitxategientzat.  Konpainiak ez du ezer egin behar, prozesua erabat automatizatuta dagoelako, hasi artxiboak kargatzen direnetik edo piezen ezaugarriak sartzen direnetik (materiala, lodiera, kopuruak) eta aurrekontua kalkulatu eta eskaera sortzeraino.

 

Lantek-ek orobat garatu du Touch & Play berrikuntza teknologikoa, Lantek Inside modulu bat, bertan bildu duelarik mekanizatu prozesuetan eta errealitate areagotuko teknologia berrietan duen esperientzia guztia.  Konponbide horrek abantaila handiak eskaintzen ditu: mekanizatuak makinan bertan editatzeko eta berriak sortzeko aukera, piezak gehitu edo ezabatu ahal izatea bulego teknikora itzuli beharrik gabe… horrek guztiak askatasun handiagoa ematen dio langileari materialaren aprobetxamendua maximizatzeko eta piezak egiteko nahiz erantzuteko behar den denbora murrizteko.

 

Nazioartean duzuen esperientzian oinarriturik, nola aurre egin zaie Euskadin eraldaketa digitalaren erronkei?

Euskadin sentsibilizazio maila handia dago, ulertzen da 4.0 Industriaren gaitasunak barneratu eta konponbideak ezarri behar direla lehiakor izango bagara. Beste herrialde batzuetan dauzkagun bulegoetan ikusi dugu apustu sendoak egiten ari direla, adibidez Italian edo Hego Korean, non industria sektoreak laguntza-programa indartsuak jasotzen baititu, eta horrek azkartu egin du gure bezeroen eraldaketa-prozesua. Baita ere ikusten dugu eskualde batzuk oso sentsibilizatuta daudela 4.0 Industriarekin, hala nola Euskadi, eta gure konpainia sortu zenetik guretzat funtsezkoa izan da ingurune honetan egotea, makina-erremintaren fabrikazioko enpresek presentzia handia dutelako hemen eta horrek lehiakortasun abantaila ematen digulako.  Gure alde dugu euskal industria-sarearen dinamismoa eta baditugu baita ere Lantek-en ikuspegi berritzailea eta eraldaketa digitalaren arloko inbertsioetarako erraztasunak.

 

Zeintzuk dira Lantek enpresaren etorkizuneko erronkak?

Hazkunde helburu bat finkatu dugu 2019rako: gure bezeroei lehiakortasuna hobetzen laguntzen jarraituko dugu merkatu globalean, kostuak eta denborak murriztuz produktiboago eta errentagarriago izan daitezen. Horretarako, gure berrikuntza prozesua azkartzen jarraituko dugu, inbertsio handiak eginaz hobekuntzak sartzeko gure konponbide eta zerbitzuetan.

 

Orain gure estrategia da fabrikazio aurreratura bideratutako konponbide osoak garatzea, lantegiak eta prozesuak konektatzen dituztenak, gure bezeroen eraldaketa digitala errazteko eta Smart Factory bihurtzeko. Apustu tinkoa egingo dugu negozio-eremu hori eskalatzeko.

 

Azkenik, gurea bezalako beste enpresa teknologikoen kasuan bezala, guretzat pertsonak eta talentua dira gure arrakastaren giltzarria eta gure benetako balorea, horregatik apustu egiten dugu gure eraldaketa kulturalaren alde.

 

Lotutako albisteak

Nuuk  Mobility-k  Espainiako  bi  gurpileko  flotarik  handienak  kudeatzen  ditu

Nuuk Mobility-k Espainiako bi gurpileko flotarik handienak kudeatzen ditu

Bizkaiko enpresak 14.000 ibilgailu baino gehiago administratzen ditu Espainian eta Portugalen. Bere bezeroen artean Correos, Burger King edo Popeyes daude.

Kalmanek  makineriaren  arriskuetatik  babesten  duten  karenatuak  egiten  ditu
30/06/2025 Berrikuntza

Kalmanek makineriaren arriskuetatik babesten duten karenatuak egiten ditu

Gipuzkoako enpresak neurrira egindako zerbitzua eskaintzen du, galdaragintzako prozesu guztiak barne hartzen dituena, diseinutik hasi eta egiturak ebaki, tolestu, soldatu, muntatu eta margotzeraino.

Developair-ek  AA  aplikatzen  du  software  tresnen  belaunaldi  berri  bat  sortzeko

Developair-ek AA aplikatzen du software tresnen belaunaldi berri bat sortzeko

Donostiako startupak hainbat soluzio eskaintzen ditu industriarako, hala nola trenbide aeroespaziala, energia, automobilgintza eta medikuntzarako, besteak beste.

Erakarrek  LED  panel  jasangarri  eta  adimendunak  fabrikatzen  ditu

Erakarrek LED panel jasangarri eta adimendunak fabrikatzen ditu

Gipuzkoako enpresak tinta elektronikoaren teknologia sartu berri du bere eskaintzan, energia kontsumo baxuarekin eta ikuspen handiarekin.

RKL  Integral-ek  larrialdietarako  planak  prozesu  digital  adimendunetan  bihurtzen  ditu

RKL Integral-ek larrialdietarako planak prozesu digital adimendunetan bihurtzen ditu

Enpresa bizkaitarrak VES izeneko software bat garatu du, segurtasun integraleko planak digitalizatzen eta automatizatzen dituena.

Altersys,  bidesarietako  matrikula  bidezko  kobrantza  adimendunean  espezializatutako  enpresa

Altersys, bidesarietako matrikula bidezko kobrantza adimendunean espezializatutako enpresa

Enpresa bizkaitarrak ia hamar urte eman ditu softwarea garatzen, eta bere lehen hardwarea patentatzeko prozesuan dago, trafikoa aztertzeko kamera propioa.

Industriako  sei  kooperatibak  Batera  bultzatu  dute,  esfortzuak  batu  eta  modu  kolektiboan  lan  egiteko
16/06/2025 Berrikuntza

Industriako sei kooperatibak Batera bultzatu dute, esfortzuak batu eta modu kolektiboan lan egiteko

Elkartea Araban dago errotua, eta jarraikortasun-bokazioarekin jaio da, baita lurralde honetan eredu kooperatiboa erreferente bihurtzeko ere

Labelan,  labeak  eta  galdarak  konpontzen  espezializatutako  Zegamako  ETEa

Labelan, labeak eta galdarak konpontzen espezializatutako Zegamako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du eta digitalizazioaren aldeko apustua egiten du, 3D piezak diseinatzearen bidez.

Ariadna  Grid,  eraldaketako  40.000  zentro  elektriko  baino  gehiago  kudeatzen  dituen  ETEa

Ariadna Grid, eraldaketako 40.000 zentro elektriko baino gehiago kudeatzen dituen ETEa

Zornotzako enpresak tentsio baxuko sare elektrikoa monitorizatzen duen plataforma bat eskaintzen du, sarean arazoak edo galerak ekidite aldera

Embalan  3,  egur-zerrategia  izatetik,  industria-enbalajera
29/05/2025 Berrikuntza

Embalan 3, egur-zerrategia izatetik, industria-enbalajera

Egoitza Bergaran duen familia-enpresa honek 80 urteko ibilbidea dauka bere bezeroen neurriko trajeak diseinatzen eta egiten

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.