Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

11 abendua, 2019
Kwidok adinekoei zuzendutako etxe adimendunaren proiektua abiarazi du

Proiektu pilotua gizarte-arreta eta urruneko zainketaren arloko Sacyr iChallenges delako erronkari atxikita garatuko da

Proiektu pilotua gizarte-arreta eta urruneko zainketaren arloko Sacyr iChallenges delako erronkari atxikita garatuko da

Mendekotasuna duten pertsonen etxeko arreta hobetzeko asmoz, Ideable Solutions enpresa bizkaitarrak etxean erabiltzeko moduko inbasiorik gabeko monitorizazio-teknologiak oinarri dituen proiektua abiaraziko du urtarrilean. Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko soluzioak ardatz dituen Kwido ildoaren bitartez, Ideablek proiektu pilotua bultzatuko du Madrilgo eta Getafeko 40 etxebizitzatan. Proiektua Sacyr enpresaren gizarte-arloaren lankidetzaz gauzatuko da, izan ere, proiektua bera Kwidok Gizarte-arreta eta urruneko zainketaren arloko Sacyr iChallenges saria jaso izanaren ondorioz abiarazi da.

 

Proiektu pilotuaren bitartez, mugimendu-sentsoreak txertatuko dira etxebizitzetako gune estrategikoetan ezohiko egoerak eta balizko larrialdiak detektatzeko, gailu horiek erabiltzaileen eguneroko bizimodua trabatu gabe. “Normalean, etxez etxeko arreta ematen duten enpresek egunean bisita bat egiten dute, eta gainerako denboran erabiltzailea bakarrik dago etxean eta ez da erraza jakitea ezohiko portaerak edo gorabeherak gertatzen ote diren”, adierazi du Iñaki Bartolomé Ideable Solutionseko CEOak, “ildo horretan, sentsoreek informazio zabala eskaintzen digute garrantzizko alderdiei buruz; adibidez, pertsonak ordu asko ote daramatzan jarduera-zantzurik erakutsi gabe, edo gauean etxetik irteten ote den”.

 

Sentsoreek denbora errealeko informazioa bidaltzen dute hodeiko plataforma batera, eta hortxe sortzen dira alarmak arrisku-egoerarik izatekotan. Gainera, zaintzaileek zein senitartekoek une oro jakin dezakete pertsona etxean normaltasunez jokatzen ari ote den edo portaera arraroak dituen, zeozer gaizki dabilen seinale. Hori guztia, inbertsio handiak behar ez dituzten teknologien bitartez egingo da, 24 orduko monitorizazioa eskaini ahal izateko.

 

Proiektua urtebeteko epean garatuko da, eta emaitzak onak baldin badira, etxebizitza gehiagotara hedatzeko asmoa dago. Kwidok teknologia horiek aldez aurretik probatu ditu AAL-Petal europar proiektuaren barruan, hainbat herrialdetan proiektu pilotuak garatuz. Orain, euskal konpainiak etxez etxeko laguntzan diharduten beste enpresa batzuei eskaini nahi die soluzio teknologiko hau, Kwido Home markapean.

 

Kwido Ideableren dibisioa da, osasuna monitorizatu eta estimulazio kognitiboa sustatzeko teknologien garapena ardatz duena. Berrikitan plazaratu duen beste soluzio batek errealitate birtuala erabiltzen du, jokoaren bitartez adinekoen gaitasun kognitiboak estimulatzeko, eta luze gabe, Portugalgo arreta soziosanitarioko 20 zentrotan hedatzeari ekingo dio.

Berrikuntza 1 abendua, 2021
GES logra el reconocimiento A de Bronce a la gestión avanzada

  La empresa GES ha obtenido el reconocimiento A de Bronce a la gestión avanzada,...Irakurri gehiago

Berrikuntza 30 Azaroa, 2021
DIDEA: “Baliotsua da zer egin behar den esatea, baina egiteak ez du preziorik”

  Alicia Gómez Legorburu euskal enpresa-sareko erreferente teknologikoetako bat da bere...Irakurri gehiago

Berrikuntza 25 Azaroa, 2021
Sar zaitez zure produktuentzako merkatu berrietan Hazinnovaren laguntzarekin

Enpresa batek hazten jarraitu nahi badu, batik bat lehia globalaren testuinguruan, merkatu...Irakurri gehiago

Lentitech-ek bere diseinu industriala erregistratu du EBn Hazinnova programaren laguntzarekin

Lentitech S.L. Barakaldon kokatutako enpresa bat da, produktu optikoen fabrikazioan espezializatua...Irakurri gehiago

Berrikuntza 23 Azaroa, 2021
Teknologia hurbila eta Pertsonen Osasunarekiko konpromezua: FESIA Technology

FESIA Technology euskal startup bat da. Neuronen giharretan gaixotasunak edota lesioak izan...Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?