Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 apirila, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala

Kwido-k estimulazio kognitiboko onlineko plataforma bat abiarazi du

Aplikazioak narriadura kognitiboa prebenitzen du ariketa eta jolasen bidez

 

Aplikazioak narriadura kognitiboa prebenitzen du ariketa eta jolasen bidez

 

Ideable Solutions enpresak garatutako Kwido programaren helburua da pertsona nagusien osasuna hobetzea garuna estimulatzeko entrenamenduen bitartez. Bizkaiko enpresa horrek Kwido Mementia plataforma abiarazi du orain. Onlineko espazio ireki bat da zaintzako profesionalei, erabiltzaile partikularrei nahiz familiei zuzendua dagoena.

 

Aplikazio berriak oinarritzat hartzen ditu Kwido programak pertsona nagusien zaintzarako teknologiei buruz metatutako ezagutza eta Cognitiva zentroetako Memoria Unitateetan errehabilitazio neuro-kognitiboan pilatutako esperientzia. Emaitza da programa bat, Android sistema eragilea duen aplikazio mugikor baten bidez edo web orriaren bidez erabil daitekeena, eta programa pertsonalizatuak eskaintzen dituena erabiltzaile bakoitzaren profilaren arabera.

 

Kwido Mementia plataformak ariketa-plan ludikoak eskaintzen ditu memoria, kalkulua, arreta eta, besteak beste, orientazioa lantzeko. Plataforma horrek bi programa mota dauzka: bata, beraizik zuzentzen zaie egoitza, eguneko zentro edo sektoreko profesionalei eta, bestea, berriz, programa etxetik eta autonomoki erabili nahi duten erabiltzaileei. Ariketen helburua da adinarekin lotutako memoria-galeraren ondorioak eta narriadura kognitibo arin eta ertaina prebenitu edo arintzea.

 

Kwido programa pertsona nagusien arreta sozio-sanitariorako zentroetan erabiltzen da Espainian, Frantzian, Italian, Austrian, Erresuma Batuan eta Errumanian. Erabili da baita ere ikerketa zientifiko batean, neurtzeko zenbateraino den eraginkorra entrenamendu konputarizatua funtzio kognitiboak hobetzeko. SSI Taldeko I+G+B Unitateko arduradun Itziar Álvarezek egin zuen ikerketa hori 2018an. Journal of Aging Research nazioarteko aldizkari zientifikoan argitaratu ziren emaitzak, zeintzuek berretsi baitzuten tresna hori onuragarria dela funtzio kognitiboak hobetzeko.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak