Jon Bengoetxea.
Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Elkarrizketak 28 urria, 2020

Jon Bengoetxea (K35): “Zibersegurtasunak gure lehentasuna izan behar du”

Oiartzungo konpainiak konponbide teknologikoak eskaintzen ditu IT azpiegiturak modernizatzeko
-

 

K35 Euskadiko enpresa liderretako bat da IT konponbideen ezarpenean. Azken hilabeteotan, apustu sendoa egin du OT inguruneetara bideratutako zibersegurtasun tresna berriak garatzeko. K35 enpresako bazkide nagusi Jon Bengoetxeak ohartarazi duenez, enpresa batean zibereraso bat izateko arriskua bere arduradunek pentsatu ohi dutena baino askoz errealagoa da.

 

Nola sortu zen K35?

2004. urtean sortu nuen K35, eta beste hiru bazkiderekin batera martxan jarritako enpresa baten oinordekoa da. Gaur egun, Gipuzkoako enpresa garrantzitsuena gara IT sistema eta  azpiegituren arloan, bai fakturazioagatik, bai giza taldeagatik eta baita ere ezagutzagatik. Euskadi osoa kontuan hartuz, esan liteke lehen 5en artean gaudela, eta euskal kapitala bakarrik duen enpresa garrantzitsuena gara gure arloan. Lehiakideek atzerriko kapitala dute edo atzerriko beste enpresa batzuen jabetzakoak bihurtu dira. 4 milioi euro inguruko fakturazioa dugu, eta hori kopuru garrantzitsua da gure jarduerarako.

 

Zertan aritzen zarete?

Hiru arlotarako konponbideak garatzen ditugu: zibersegurtasuna, azpiegitura teknologikoa eta erabiltzailearen ingurunea. Azpiegitura teknologikoak dira enpresen makina-gelak, hortxe gertatzen baita dena. Bestalde, erabiltzailearen ingurunea askotan ahaztuta egoten da, baina horrexek sortzen du gogobetetasun handiena erabiltzailearengan. Gailutik edo ordenagailutik harago, produktibitate tresnek edo ofimatika modernoak osatzen dute erabiltzailearen ingurunea (Office paketeaz harago). Ongi konfiguratutako eta antolatutako tresnak eskaintzen ditugu, zeintzuei esker erabiltzaileak produktiboago izan baitaitezke eta gusturago sentitu. Enpresek asko inbertitzen dute softwarean, baina ez makina modernoagoetan, nahiz eta egun dauzkatenak dagoeneko zaharkituta egon eta erabiltzaileak deseroso sentiarazi. Izan dezakegu software izugarri moderno bat eta, horrekin batera, makina zaharkitu bat, zeinaren akatsek sekulako eragina baitute erabiltzaileengan. Enpresetako zuzendaritza-karguek gehiago arduratu behar lukete erabiltzaile horiekin, belaunaldi berriek asko sufritzen baitute ordenagailu zaharkituekin. Batzuetan, jendeak nahiago du etxeko ordenagailua lantokira eraman, bulegokoa ez erabiltzeko.

 

Noiz hasi behar genuke pentsatzen gure erabiltzaile inguruneak zaharkituta gelditu direla?

IT inguruneen hardwareak eta softwareak badute euren bizi-zikloa, makinek edo autoek bezalaxe. Hori gainditutakoan, bizi-zikloa arazo bihurtzen da konponbide bat izan beharrean. Norbere zereginetan baino denbora gehiago igarotzen da arazoak konpontzen. IT inguruneen bizi-zikloak laburrak dira, lauzpabost urtekoak, eta enpresek uste dute bizi-ziklo horiek makinenak bezalakoak direla, hau da, 10-20 urte bitartekoak. Normalean zibersegurtasunarekin obsesionatzen gara, baina sistema zaharkituak erabiltzea da arrisku handiena. Oraindik jende askok erabiltzen du Windows 7, nahiz eta dagoeneko ez duen euskarririk. Saiatzen gara gorago aipatutako hiru arloak lantzen: erabiltzailearen inguruneak, azpiegitura eta zibersegurtasuna. Badugu metodologia bat hiru arlo horiek orekatzeko eta enpresa baten produktibitatea hobetzeko.

 

Aipatuko diguzu garatu duzuen kasu arrakastatsuren bat?

Errealarentzat berriki garatu dugun proiektu bat. Errealaren informazio-sistema osoa hobetu dugu, dena kudeatzen duen sistema zentralizatu batekin: zerbitzarien eta komunikazioen azpiegitura, ordenagailuen kudeaketa-sare osoa…  Hobekuntza horrekin, orain azpiegitura babestua dute, eta erabilgarriagoa da erabiltzaile guztientzat. Laburtuz, Errealak bazuen azkenetan zegoen azpiegitura bat, eta orain modernoago bat muntatu dugu. ADEGIn ere antzeko zerbait egin dugu.

 

Gehien gogobetetzen gaituzten proiektuak dira hiru arloak lantzen dituztenak, elkarrekin lotuta daudelako; hau da, batek huts egiten badu, sistema ez da orekatuta gelditzen. Oreka lortzeko, azpiegiturak eta erabiltzaileek seguruak izan behar dute, eta zure azpiegiturak sendoa eta fidagarria izan behar du.

 

Enpresek ulertzen dute zein arriskutsua den zibersegurtasun-tresna egokirik ez izatea?

Zibersegurtasunaren arazoa da ez dela ikusten. Enpresa ingurune batean, zibersegurtasuna birusen aurkako software bat baino askoz gehiago da. Ordenagailu baten atzean elementu mordo bat daude, sistema zuretzat prest jartzen dutenak eta informazio-ihesak edo lapurretak eragozten dituztenak. Baina sistema babesten duten elementu horiek ez dira ikusten, eta gehiago kostatzen da ikusten ez dena kontuan hartzea. Lanean jarraitu behar dugu, denek uler dezaten zein garrantzitsua den zibersegurtasuna. Jendeak ez daki zenbateraino egon daitekeen arriskuan bere negozioa. IT arriskuak negozioaren arriskuak dira. Hacker bat sartzen bazaizu, enpresa hondoratu diezazuke. Baina ez zaigunez sekula gertatzen, beti pentsatzen dugu urruneko arrisku bat dela, eta hori ez da horrela, uste duguna baino hurbilago dago arriskua. Su itzalgailuak jarri eta laneko osasun protokoloak sortzen ditugun bezalaxe, zibersegurtasunari ere lehentasuna eman behar zaio.

 

Duela gutxi aurkeztu den Cybasque-ko kide zarete. Azken urteetan martxan jarri dira Basque Cybersecurity Centre (BCSC) eta ZIUR bezalako ekimenak ere. Eta ezin ahaztu zibersegurtasun-ekosistemak hazten jarraitzen duela Euskadin. Zein iritzi duzu horrelako ekimenez?

Oso ekimen garrantzitsuak dira, eta arlo honetan egiten den guztia beti da gutxi. Euskadiko sektore industrialak punta-puntan egon behar du zentzu horretan. Aipatu dituzun ekimenak oso egokiak dira, batik bat, industriarentzat, bestela oso ahul egongo ginatekeelako beste herrialde batzuekin lehiatzerakoan.

 

Eta zibersegurtasuneko euskal ekosistemari dagokionez, uste dut ez daukagula denok gauza bera egin beharrik; garrantzitsuena da oso gauza zehatzak egiten dituzten enpresak izatea, elkarrentzat osagarri eta beharrezko direnak. Horixe da bertute handiena. Izango bagenitu gauza bera egiten duten 50 enpresa, ez litzateke ekosistema bat izango. Badaude gauza desberdinak egiten dituzten enpresak, eta horixe da sustatu behar dena.

 

Covid-19ak eragin duen krisiaren testuinguruan, zeintzuk dira zuen etorkizuneko aurreikuspenak?

Gertatutakoa gorabehera, aurtengoa urte ona izaten ari da gure negozioarentzat. Pandemiak gogor eragin du sektore askotan, baina kolpea ez da hain latza izan ITen sektorean. Izan ere, 10 urte daramatzagu enpresak konbentzitu nahian telelanerako sistemak muntatu ditzaten eta ikus dezaten etxetik ere berdin lan egin daitekeela. Eta azkenean 10 egunetan egin behar izan dute, sortu den premiagatik.

 

Gainerakoan, gustatzen zaigu enpresa berritzaileekin lan egitea, guk ere badugulako berrikuntzarako gen hori. K35etik sortu dira, besteak beste, Tumaker edo Kevo Technologies enpresak. Oiartzungo gure enpresa honek sortu dituen proiektuek arrakasta izango dute ala ez, baina uste dugu arrastoa utzi dugula.

 

Negozioaren ikuspegiari dagokionez, gure etorkizuneko helburuak dira ahalik eta bezero gehien izatea, fakturazioa, errendimendua eta irabazi marjinak handitzea, eta pixkanaka negozioa eskalatzea. Gure enpresa ezaguna da ITen arloan. Indar handia dugu Gipuzkoan, baina filosofia hori Euskadi osora zabaldu nahi dugu eta horretan inbertitzen ari gara.

Lotutako albisteak

The  White  Team,  ETE  eta  korporazio  handientzako  transformazio  digital  integrala

The White Team, ETE eta korporazio handientzako transformazio digital integrala

Konpainia bizkaitarra datu-analisian, cloud zerbitzuetan eta ERP edo SAP bezalako enpresa-plataformetan espezializatuta dago.

Sitecok  bezeroari  egokitutako  kobrantza-sistema  automatikoak  eskaintzen  ditu

Sitecok bezeroari egokitutako kobrantza-sistema automatikoak eskaintzen ditu

Gasteizko ETEak SPRI Taldearen Hazinnova programako dirulaguntza jaso du, eta fakturazioaren % 2 eskaintzen dio I+G alorrari.

Beniok  talentua  kudeatzeko  eta  enpresa  kultura  eraldatzeko  eredua  sendotu  du

Beniok talentua kudeatzeko eta enpresa kultura eraldatzeko eredua sendotu du

Enpresak aholkularitza eta sofwarea batzen dituen konponbide integral bat garatu du, garapen profesionala eta laneko ongizatea sustatzeko.

Procomsa,  liderra  eraikinentzako  itxitura-sistemetan

Procomsa, liderra eraikinentzako itxitura-sistemetan

Zamudioko enpresak 27 milioi euroko fakturazioa gainditzea espero du aurten

Entelgy-k  eraldaketa  digitala  bultzatzen  du  pertsonengan  oinarritutako  irtenbide  teknologikoekin

Entelgy-k eraldaketa digitala bultzatzen du pertsonengan oinarritutako irtenbide teknologikoekin

Konpainia enpresen eta erakunde publikoen bazkide estrategiko gisa finkatu da, digitalizaziorako eta adimen artifiziala hartzeko bidean aurrera egiteko.

Tentsio  baxuko  kable  elektronikoen  soluzio  pertsonalizatuak  eskaintzen  ditu  CENSAk

Tentsio baxuko kable elektronikoen soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu CENSAk

Hernaniko SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du eta I+Gko bere laborategi propioa du.

Kernet,  bezeroaren  neurrira  egindako  irtenbide  teknologikoen  ingeniaritza

Kernet, bezeroaren neurrira egindako irtenbide teknologikoen ingeniaritza

Erandioko enpresak SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du, eta 40 zerbitzari kudeatzen ditu Frantziako eta Irlandako bi datu-zentrotan

Vicomtech:  “AA  etikoak  aurrerapen  teknologikoa  gidatu  behar  du,  pertsonen  ongizatea  ziurtatuz  berrikuntza  geldiarazi  gabe”

Vicomtech: “AA etikoak aurrerapen teknologikoa gidatu behar du, pertsonen ongizatea ziurtatuz berrikuntza geldiarazi gabe”

Vicomtech-eko Edurne Loyarte doktoreak AA-k dituen erronkak analizatu ditu, zentzu guztietan, erantzukizun sozialaren eta etikaren ikuspegitik.

Mekalerunen  digitalizazioak  aukera  ematen  du  produktibitate  handiagoarekin  fakturazio  errekorra  lortzeko

Mekalerunen digitalizazioak aukera ematen du produktibitate handiagoarekin fakturazio errekorra lortzeko

Elgoibarko enpresak tamaina handiko piezak mekanizatzen ditu eta SPRI Taldearen Industria Digitala programako laguntza jaso du

Evec,  industria-sektore  zorrotzenetarako  doitasun  handiko  artezketetan  aditua

Evec, industria-sektore zorrotzenetarako doitasun handiko artezketetan aditua

Bizkaiko enpresak teknologia aurreratua, erabat klimatizatutako tailerra eta sei hamarkadako esperientzia uztartzen ditu bere prozesuetan zehaztasun handiena bermatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.