Berrikuntza Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 10 urria, 2018

IIsetic-ek Big Dataren eta adimen artifizialaren alde egin du fabrikazio prozesu eraginkorragoak lortze aldera

Bizkaiko konpainiak, arazoren bat aurkitzekotan, instalazioan bertan zuzenean jarduteko zerbitzuak eskaintzen ditu
-

 

Bizkaiko konpainiak, arazoren bat aurkitzekotan, instalazioan bertan zuzenean jarduteko zerbitzuak eskaintzen ditu

 

Datuen analitika edo Big Data, enpresen digitalizazio prozesuei aurre egiteko orduan erreminta erabakigarrietako bat da. Azken urteetan, zenbait faktorek bat egin dute, datuen analisia erakunde mota desberdinetan zabal daitezen: gailu sentsoreen merkatzea eta IoT datuak jasotzeko, konektagarritasunaren hobekuntza, datuen prozesatze gaitasun handiagoa zerbitzarietan eta datu horien analisirako adimen artifizialaren garapena. Industrietako datuen analitikako prozesuei aurre egiteko orduan, aldaketa “kultural” batez mintzatu gaitezke. Orain dela urte batzuk, ekoizpen prozesuetako arlo desberdinetan milaka datu biltzen ziren proiektu handiak nagusi baziren ere, egun, Smart Data, informazio gutxiago, baina erabakigarriagoa dena biltzeko joera dago. Horrez gain, analitikako proiektuak txikiagoak izateaz gain prozesu zehatzagoetan oinarritzen dira.

 

Bizkaiko Isetic konpainia, 2014an sortu geroztik, aldaketa guzti hauen lekuko izan da. Adimen artifizialeko erremintak aplikatuta, datu andana denbora errealean analizatzeko gai den enpresatzat du bere burua ez bakarrik agiriak sortzeko, baizik eta arazoren bat antzematean instalazioan bertan zuzenean jarduteko. Hori guztia Zeus bere plataformari esker. Isetic-eko CEO Manuel Fandiñorekin mintzatu gara.

 

Isetic-ek zertan dihardu?

Zeus dugu, prozesuen automatizazio plataforma bat zeinek, datuak Bildu, landu eta informazioaren araberako jarduketak egikaritzeko aukera luzatzen digun. Esaterako, piezak egiten ari den plastikozko injekzio-makinako tenperaturak gora egin duela hautemateko gai gara. Kasu horretan, automatizazio batek, makina hozteko hozketa sistema bat martxan jartzen du. Baina ez hori bakarrik: datuei esker, makina bat noiz matxuratuko den jakin dezakegu. Gure helburua, prozesuak ahalik eta eraginkorrenak izatea da eta ahalik eta hobekien automatizatzeko datuak eskaintzen ditugu.

 

Zer nolako erremintak erabiltzen dituzue?

Oso garrantzitsuak dira adimen artifiziala, ‘deep learning’, ‘machine learning’…Helburua, bezeroak bere ekoizpen eta enpresaren bitartez mozkin handiagoak lortzea da, Eguzki-energia sortzeko proiektu bati aplikatutako gure plataformak ekoizpena %10 hobetzeko aukera luzatzen du. Lan zatietako batzuetan hilabetero 800 orduko aurrezkia egiaztatu dugu ere, fabrikazioan zenbat pieza alde batera utzi diren jakiteko. Zati hauek eskuz egin beharrean, automatizatu ditzakegu eta informazio hori denbora errealean kudeatu.  Piezaren kalitatea ere neur daiteke 50 parametro baino gehiagotan eta bidez batez hobetu. Honela,  pieza hori hobeto fabrikatzeko moduaren inguruan analisi bat egiten duzu eta informazioa bezeroari eskaini. Guk hori egin ahal izateko erremintak eskaintzen ditugu, baina  ondoren, ingeniariak, datu horiek berrikusi eta oniritzia emateko ardura izango du.

 

Zeinek dira lanean ari zareten proiektu berrienak?

Prentsa bitartezko piezen ebaketa prozesuak automatizatzen ari gara. Orain arte, langile bat makinan ebaketaren informazioa txertatzeaz arduratzen zen, lana begiratzen zuen, piezak gainbegiratzen zituen eta sailetan beste esparru batzuetara bidaltzen zituen. Guzti hori guk automatizatu dugu, inongo langileren esku hartzerik behar gabe. Horrez gain, pieza bakoitza ekoizteak zenbat denbora behar duen eta bere kostua zein izango den jakiteko gai gara. Beste proiektu bat Naturgy-rentzat garatzen ari gara, modu eraginkorragoan eguzki-energia jasotzeko parke bat digitalizatzean oinarritzen dena. Meteorologiarekin erlazionatutako datu irekiei esker (Open Data) eguzki panelak modu eraginkorrean mugi genitzake edo konponketa eta mantentze lanak egin ditzan teknikari bat hurreratu dadin egun egokia zein den zehazteko aukera dugu. Hori guztia datuak analizatzeko edozein tankerako “hardwarerik” aldatu behar gabe.

 

Enpresak, batik bat enpresa txiki eta ertainak, datuen analitikaren prozesua inplementatzeko harkor agertzen al dira?

Euskadin bezeroak kontzientziatuta daude eta jakin badakite Big Datak aurreztea dakarrela. Hilabetero 200 lan-ordu aurrezteak soilik garrantzitsua da edozein enpresarentzat. Guztiek datuen analitika nahi dute. Beste gauza bat, erakunde bakoitzarentzat une ekonomiko eta kultural egokia denentz jakitea. Ildo honetan, formakuntza eta lehen pausua emateko aukera luzatuko dien instituzioen laguntzak funtsezkoak dira. Garrantzitsuena, bezeroak epe laburrera mozkinak jasotzea. Bere aldetik, enpresa handiek geroz eta gehiago espezializatutako eta tamaina txikiko enpresek garatutako proiektu txikiak dituzte jomuga. Argi dagoena zera da: Big Datarekin bat egingo ez duten enpresak ez dira haziko. Nik, proiektu txikiak egin ditzatela gonbidatuko nieke, beren negozioetan izango duten eragina ikus zezaten.

 

Eta zein da langileen jarrera datuen analisien sistemaren inplementazioaren aurrean?

Gure esperientziaren arabera, langileak datuen bilketan interesatuta daude. Beraiek ere informazioa eskaintzen dute eta prozesu desberdinak automatizatzeko aukeran interesatuta daude. Langileak berak informazioa eskuratu gura du gaizki zer egiten duen jakite aldera. Inork ez du nahi bere lan guztia ezerezean gelditzea.

 

Zeintzuk dira etorkizunera begira Isetic-en erronkak?

Egun hamar bat langile ditugu eta 10 herrialdetan gara. Gure asmoa, hurrengo urtera begira, Madrilen ordezkaritza bat irekitzea da. Esparru desberdinetan presente dagoen eta makinen jokaera neurtzeko orduan trebetasun bataz-besteko oso handiak eskaintzen dituen gure Zeus plataforma garatzen jarraituko dugu. Datuen analitikan eta adimen artifizialaren alorretako langile kualifikatuen eskasiak ere kezkatzen gaitu.

Lotutako albisteak

Nuuk  Mobility-k  Espainiako  bi  gurpileko  flotarik  handienak  kudeatzen  ditu

Nuuk Mobility-k Espainiako bi gurpileko flotarik handienak kudeatzen ditu

Bizkaiko enpresak 14.000 ibilgailu baino gehiago administratzen ditu Espainian eta Portugalen. Bere bezeroen artean Correos, Burger King edo Popeyes daude.

Kalmanek  makineriaren  arriskuetatik  babesten  duten  karenatuak  egiten  ditu
30/06/2025 Berrikuntza

Kalmanek makineriaren arriskuetatik babesten duten karenatuak egiten ditu

Gipuzkoako enpresak neurrira egindako zerbitzua eskaintzen du, galdaragintzako prozesu guztiak barne hartzen dituena, diseinutik hasi eta egiturak ebaki, tolestu, soldatu, muntatu eta margotzeraino.

Developair-ek  AA  aplikatzen  du  software  tresnen  belaunaldi  berri  bat  sortzeko

Developair-ek AA aplikatzen du software tresnen belaunaldi berri bat sortzeko

Donostiako startupak hainbat soluzio eskaintzen ditu industriarako, hala nola trenbide aeroespaziala, energia, automobilgintza eta medikuntzarako, besteak beste.

Erakarrek  LED  panel  jasangarri  eta  adimendunak  fabrikatzen  ditu

Erakarrek LED panel jasangarri eta adimendunak fabrikatzen ditu

Gipuzkoako enpresak tinta elektronikoaren teknologia sartu berri du bere eskaintzan, energia kontsumo baxuarekin eta ikuspen handiarekin.

RKL  Integral-ek  larrialdietarako  planak  prozesu  digital  adimendunetan  bihurtzen  ditu

RKL Integral-ek larrialdietarako planak prozesu digital adimendunetan bihurtzen ditu

Enpresa bizkaitarrak VES izeneko software bat garatu du, segurtasun integraleko planak digitalizatzen eta automatizatzen dituena.

Altersys,  bidesarietako  matrikula  bidezko  kobrantza  adimendunean  espezializatutako  enpresa

Altersys, bidesarietako matrikula bidezko kobrantza adimendunean espezializatutako enpresa

Enpresa bizkaitarrak ia hamar urte eman ditu softwarea garatzen, eta bere lehen hardwarea patentatzeko prozesuan dago, trafikoa aztertzeko kamera propioa.

Industriako  sei  kooperatibak  Batera  bultzatu  dute,  esfortzuak  batu  eta  modu  kolektiboan  lan  egiteko
16/06/2025 Berrikuntza

Industriako sei kooperatibak Batera bultzatu dute, esfortzuak batu eta modu kolektiboan lan egiteko

Elkartea Araban dago errotua, eta jarraikortasun-bokazioarekin jaio da, baita lurralde honetan eredu kooperatiboa erreferente bihurtzeko ere

Labelan,  labeak  eta  galdarak  konpontzen  espezializatutako  Zegamako  ETEa

Labelan, labeak eta galdarak konpontzen espezializatutako Zegamako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du eta digitalizazioaren aldeko apustua egiten du, 3D piezak diseinatzearen bidez.

Ariadna  Grid,  eraldaketako  40.000  zentro  elektriko  baino  gehiago  kudeatzen  dituen  ETEa

Ariadna Grid, eraldaketako 40.000 zentro elektriko baino gehiago kudeatzen dituen ETEa

Zornotzako enpresak tentsio baxuko sare elektrikoa monitorizatzen duen plataforma bat eskaintzen du, sarean arazoak edo galerak ekidite aldera

Embalan  3,  egur-zerrategia  izatetik,  industria-enbalajera
29/05/2025 Berrikuntza

Embalan 3, egur-zerrategia izatetik, industria-enbalajera

Egoitza Bergaran duen familia-enpresa honek 80 urteko ibilbidea dauka bere bezeroen neurriko trajeak diseinatzen eta egiten

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.