Leyre Madariaga, Indusmedian.
Albisteak 23 Azaroa, 2021

Indusmedia kongresuak erakutsi du enpresek marketin digitaleko adituen laguntza behar dutela

Eraldaketa Digitaleko zuzendari Leyre Madariagak esan duenez, aro digitala “aukera paregabea da gure lehiakortasuna sendotzeko”
-

 

Astearte honetan -azaroak 23- egin da Hernaniko Orona IDeO eraikinean Indusmedia 2021 kongresua, industri arloko enpresei zuzendutako marketin digitalaren urteroko hitzordua, non argi geratu baita enpresek marketin digitaleko konpainia adituen laguntza  behar dutela beren negozioak hobetzeko. Eusko Jaurlaritzak –SPRI Taldearen, enpresen garapenerako agentziaren bitartez- eta Mondragon Unibertsitateak antolatutako sinposiumean hainbat kasu arrakastatsu aurkeztu dira, esaterako eguneroko posta elektronikoak erabiltzearena.

 

Kongresu honen helburu nagusia da ideien, ezagutzaren eta inguru hurbileko kasu arrakastatsuen trukea sustatzea, marketin digitalak industria-ehunari eskaintzen dizkion aukeren berri emateko. Iazko ekitaldi telematikoaren ondoren, aurtengoa presentziala izango da berriro ere.

 

Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak inauguratu du Indusmedia, zeinak esan baitu ekitaldiaren helburua dela “marketin digitala ebanjelizatzea enpresa industrialetan”. Gaineratu du mundu digitala eta komertziala “elkarrengandik oso urrun” egon direla historikoki, “baina orain elkarren eskutik” doazela. “Bezeroaren esperientzia hobea da automatizazioari esker”.

 

Madariagak esan duenez, aro digitala “aukera paregabea da gure lehiakortasuna sendotzeko”. Trantsizio teknologiko-digitalak hainbat berrikuntza ekarri ditu prozesuetara, eta aukera-espazioak sortzen ditu berrikuntzarentzat”.

 

Miquel Gomez digitalizazioko adituak azaldu du nola erabili behar duten enpresek Linkedin sare soziala. “Baliagarri da bezeroak aurkitzeko eta haiek gu aurkitu gaitzaten, komunikabide bezala posizionatzeko eta lehen elkarrizketa izateko bezero berriekin”.

 

Imanol Teránek, estrategia digitaleko aholkulari eta web garatzaileak, hizpide hartu du zereginen automatizazioa. Esan du hainbat tresna daudela edukiak argitaratzeko, esaterako Zapier, WordPress, Twitter, Linkedin edo Notion.

 

Email marketing

Ulma Architectural Solutions enpresako Sara Soriak bere lantokian aplikatu duten email marketing estrategia azaldu du, hau da, egunero email bat bidaltzea konpainia bateko harpidetza-zerrendari.  “Beste edozein formatu baino lau aldiz eraginkorragoa da, eta bere aplikazioa iraunkorra da sare sozialen efimerotasunarekin alderatuta. Sare sozialetan zerbait argitaratzen duzunean, ez daukazu kontrolik; aldiz, email marketing sistemarekin bai.

 

Soriak estrategia honen arrakastaren adibide bat azaldu du: bezeroek euren emailei emandako erantzun kopurua sei aldiz handiagoa izan da aurten.

 

Alejandro Sánchezek, Stratenergy enpresako zuzendari kudeatzaileak, baieztatu du kanal digitala “hasieratik izan dela lagungarria”. Bere konpainiak enpresen eraginkortasun energetikoa hobetzea du helburu, eta Sánchezen esanetan, estrategia komertzial digitala “estrategia tradizionalaren osagarri bat izan da”.

 

Orobat esan du komenigarria dela marketineko espezialistengana jotzea, “mundu hau etengabe aldatzen ari delako”. Stratenergy enpresa harremanetan jarri zen Weroi aholkularitzarekin, “eta gomendatu ziguten lehen gauza izan zen aldatu genezala gure web orria”. Emaitzei dagokienez, urtebete pasatuxeren buruan 200.000 bistaratze izan dituzte euren atarian, eta “91 lead kualifikatu ere bai; hori sekulako arrakasta da guretzat”. Baina oroz gain nabarmendu ditu lortu dituzten “marka, konfiantza eta posizionamendua”.

 

Sara Montero marketineko arduraduna da Tecnipesa enpresan, zeinak logistikarako konponbideak eskaintzen baititu, adibidez barra-kodeak. Monterok azaldu du enpresak bere estrategia birplanteatu zuela 2018an. “Harremanetan jarri ginen Adimedia enpresarekin (lehenago ere egin izan dugu lan elkarrekin) eta SEO berrorientazio bat egin genuen. Gure webaren diseinua eta edukia aldatu genituen. Produktuak saltzetik konponbideak eskaintzera igaro ginen”.

 

Bere hitzetan, lehen hiru hilabeteak “oso txarrak izan ziren, ia ez genuen bisitarik jasotzen webean”.  Sare sozialetara eta YouTube-ra jo zuten, kasu arrakastatsuak erakutsi zituzten, “eta bezeroek edukietan agertu nahi ez bazuten, konponbideak eta emaitzak aurkezten genituen”. Aipatu du “webeko kalitatezko trafikoa bikoiztea” lortu dutela, eta aurten “1.589 lead lortu ditugu, hau da, gure konponbideekiko interesa izan lezaketen balizko bezeroak”.

 

Patricio Fernández publizitateko erredaktoreak hizpide hartu ditu salmentak lortzen dituzten kasu arrakastatsuak. “Helburuak planifikatuta izan behar ditugu ezertan hasi baino lehen, eta jarraibide argi eta sinpleak eman behar zaizkie bezeroei”.

 

Lotutako albisteak

KAUDATU:  Euskal  enpresentzako  digitalizazio  seguru  eta  jasangarria

KAUDATU: Euskal enpresentzako digitalizazio seguru eta jasangarria

KAUDATUren web plataforma errazten du eIDAS 2 araudian oinarritutako digitalizazioa, eta enpresei eskaintzen dizkie lege-betekizunak eta datuen pribatutasuna betetzeko beharrezko tresnak, digitalizazio arduratsu baterantz aurrera egiteko bidean

Aurrekontuak  berriro  zabalduko  ditugu,  adimen  artifizialeko  teknologiak  barne  hartzen  dituzten  eta  Euskadiko  enpresen  datuen  azpiegitura  optimizatzen  duten  proiektuak  babesteko.

Aurrekontuak berriro zabalduko ditugu, adimen artifizialeko teknologiak barne hartzen dituzten eta Euskadiko enpresen datuen azpiegitura optimizatzen duten proiektuak babesteko.

Laguntza horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu NextGenerationEU berreskuratze-planaren bidez, pandemiak eragindako kalteak konpontzeko eta etorkizun jasangarriago, digitalago eta erresilienteago baten oinarriak ezartzeko. Espainian, funts horiek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez kudeatzen dira.

Seinalek  enpresei  beren  informazioa  edozein  mehatxuren  aurrean  babesten  laguntzen  die
08/07/2025 Zibersegurtasuna

Seinalek enpresei beren informazioa edozein mehatxuren aurrean babesten laguntzen die

20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Seinale zibersegurtasunean eta Zuzenbide Digitalean espezializatutako konpainia gisa finkatu da

SPRI  Taldeak  adimen  artifizialari  buruzko  sei  tailer  antolatuko  ditu  Euskal  Encounterren

SPRI Taldeak adimen artifizialari buruzko sei tailer antolatuko ditu Euskal Encounterren

Hilabete honetako 24tik 26ra egingo dira eta izen-emateak (doakoak) irekita daude dagoeneko

Bullhost-ek  SPCNet  enpresaren  erosketa  osatzen  du  Cloud  eremuan  sendotzeko  estrategiaren  zati  gisa

Bullhost-ek SPCNet enpresaren erosketa osatzen du Cloud eremuan sendotzeko estrategiaren zati gisa

"Gure bezeroek beren datuak gertu izan behar dituzte lan kritikoetan erabiltzeko, hala nola, iragarpenean, optimizazioan edo erabakiak denbora errealean hartzean..."

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Enpresa  Zibersegurtasuneko  dirulaguntza  berriei  esker
17/06/2025 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Enpresa Zibersegurtasuneko dirulaguntza berriei esker

Gaur zabaldu den Enpresa Zibersegurtasuna laguntza-programaren edizio berria 4.5 milioi €-ko aurrekontua izango du. Zibererasoei aurre egiteko indartu egin nahi duten euskal enpresek 2025ko azaroaren 24ra arteko epea dute euren eskaerak aurkezteko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

Digitalizazioa  eta  pentsamendu  kritikoa:  honela  bizi  izan  da  CodeOKen  1.  edizioa  Euskadiko  ikasgeletan

Digitalizazioa eta pentsamendu kritikoa: honela bizi izan da CodeOKen 1. edizioa Euskadiko ikasgeletan

280 ikastetxetako, 12 eta 16 urte arteko ia 5.000 ikasle eta 600.000 jarduera baino gehiago bildu ditu CodeOK 2024-2025en lehen edizioak. Hezkuntza Sailak eta GAIA Klusterrak bultzatutako ekimenak digitalizazioa eta pentsamendu konputazionala Euskadiko ikasgeletara eraman ditu, erronketan, gamifikazioan eta benetako problemak ebazten oinarritutako metodologia berritzailearekin.

Iritsi  da  zure  datuak  eta  zerbitzuak  hodeira  migratzeko  unea.  Aprobetxatu  euskal  enpresentzako  Kloud  laguntza
15/05/2025 Zibersegurtasuna

Iritsi da zure datuak eta zerbitzuak hodeira migratzeko unea. Aprobetxatu euskal enpresentzako Kloud laguntza

Kloud programak Euskadiko enpresei haien zerbitzu edo azpiegitura informatikoak Cloud ingurune komertzialetara migratzeko aukera eskaintzen die. Horretarako, enpresa bakoitzeko 50.000 € arte eskaintzen du hodeirako migrazio-prozesu osoa diseinatzen eta ezartzen lagunduko dien kanpoko enpresa bat kontratatu ahal izateko. Azaroaren 10ean amaituko da laguntza hori eskatzeko epea.

ApplAI  2025  Kongresuak  Adimen  Artifizial  Aplikatuaren  erreferente  gisa  finkatu  du  Euskadi  nazioartean

ApplAI 2025 Kongresuak Adimen Artifizial Aplikatuaren erreferente gisa finkatu du Euskadi nazioartean

230 erakunde baino gehiagoko 500 pertsona bildu dira, eta Euskaditik berrikuntza teknologikoarekin konprometitutako komunitate aktiboa sendotu da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.