Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 Azaroa, 2021 Digitalizazioa EIKTak

Indusmedia, industri arloko enpresei zuzendutako marketin digitalaren urteroko hitzordua, azaroaren 23an egingo da

Ekitaldiaren helburua da ideien, ezagutzaren eta inguru hurbileko kasu arrakastatsuen trukea sustatzea
Indusmediaren irudia orain dela urte bi.

 

Indusmedia 2021 kongresua, industri arloko enpresei zuzendutako marketin digitalaren urteroko hitzordua, azaroaren 23an egingo da Orona IDeOk Hernanin duen egoitzan. Kongresu horren helburua da ideien, ezagutzaren eta inguru hurbileko kasu arrakastatsuen trukea sustatzea, marketin digitalak industria-ehunari eskaintzen dizkion aukerak ezagutarazteko. Iazko ekitaldi telematikoaren ondoren, aurtengoa presentziala izango da berriro ere.

 

Eusko Jaurlaritzak -enpresen garapenerako SPRI agentziaren bitartez- eta Mondragon Unibersitateak antolatzen dute Indusmedia. Topaketa horrek jarduera-egitarau zabala eskaintzen du, besteak beste, berrikuntzari eta marketin arloko estrategia berriei buruzko hitzaldiak eta industri arloko konpainia eta tailerren digitalizazioko kasu praktikoak. Networking-espazioak ere antolatuko dira sektoreko profesionalen arteko konexioa sustatzeko.

 

Gainera, aurtengo edizioan industri sektoreko enpresa ezagunek parte hartuko dute, hala nola ULMA Architectural, Stratenergy-Velatia edo Tecnipesak. Ekitaldi hau bereziki zuzentzen zaie sektore industrialeko enpresetako marketin, salmenta nahiz merkataritzako arduradunei eta kudeatzaileei. “Indusmedia lagungarri da euren enpresa industrialetan marketin digitaleko estrategiak aplikatu dituzten zuzendaritza-karguen esperientzietatik ikasteko” adierazi dute antolatzaileek.

 

Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak emango dio hasiera jardunaldiari. Dagoeneko zabalik dago ekitaldian izena emateko epea.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak