Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 urria, 2020 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Indumentalek aurrera pausoak eman ditu gailu elektriko eta elektronikoen birziklapen-sektorean robotak txertatzeko

Bizkaiko enpresa honek, Gaiker, Tecnalia eta Europako beste enpresa eta zentro batzuekin batera, pertsonen eta makinen arteko lankidetzan parte hartzen du, urtero hazten den hondakin mota horren kudeaketari aurre egiteko.
indumetal

Enpresak automatizatzeko prozesuak, batez ere lan-linearen amaierakoak, ohikoak dira Euskadin eta robotak gero eta gehiago erabiltzen dira, batez ere produktu bat amaitzeko piezak muntatzea eskatzen duten zereginetan,  etxetresna elektrikoak edo automobilak adibidez. Behin haien bizitza erabilgarria amaituta, ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak kudeatzea lan konplexua da, eta robotizazio-prozesua oraindik urrun dago. 

Horretan ari da lanean Indumetal Recycling hain zuzen ere. Erandion (Bizkaia) kokatuta dagoen enpresa hau Europako HR-Recycler (Human-Robot Recycler) proiektuaren parte da, Europako Batzordearen Horizon 2020 programaren barruan. Horren bidez, robotika horrelako zereginetan txertatzeko erronkari aurre egin nahi zaio; izan ere, urrats konplexuagoa da mihiztadurarekin konparatuz, ez baitira hain mugimendu mekaniko eta errepikakorrak, eta langileen eta roboten arteko elkarreraginean malgutasun handiagoa eskatzen duten prozesuekin lan egiteko moduak baitira. 

Manufakturatutako produktuak birziklatzea gero eta garrantzi handiagoa duen sektore bihurtu da, eta bertan automatizazioa lortzea da helburuetako bat, tresna elektrikoak eta elektronikoak birziklatzeko premia gero eta handiagoa baita. Japoniako Nazio Batuen Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, azken bost urteetan Asian hondakin horien kopurua % 63 hazi da. Europan mundu osoko hondakin hauen % 30 inguru sortzen da, eta bada datu kezkagarri bat: mundu osoan hondakin horien % 20 baino ez dira biltzen birziklatzeko. 

HR Recyclerrek gaur egungo datuak eraldatzeko tresnak sortu nahi ditu, automatizazio handiagoa ahalbidetuz eta, horrela, gailu-bolumen handia birziklatzeko ahalmen handiagoa sortuz. Orain, aurrera egin dute automatizazio handiagoa ahalbidetuko duten pertsonen eta roboten arteko elkarrekintzarako ikuspegi teorikoak baliozkotzeko” langile bakoitzari egokitu eta pertsonalizatuko zaizkion teknikak garatuz, lankidetza arrakastatsua ziurtatzeko”, adierazi dute enpresatik. Azken helburua larrialdietako lanparak edo Led monitoreak eta ordenagailu-dorreak desmuntatzea da. 

IndumetalekTecnaliarekin batera, bere instalazioetako lehen interakzio probak egin ditu. “Pertsonek robotekiko duten konfiantza aztertzea da helburua, elkarlanean lan egiteko orduan”, azaldu dute euskal enpresako bozeramaileek. Azken asteetan, Indumetaleko 50 profesionalek eta Gaiker eta Tecnalia euskal zentro teknologikoek hasierako test hau egin dute pertsonek makinen simulazio baten aurrean dituzten erreakzioak aztertzeko. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Lotutako albisteak

9 urria, 2024 Digitalizazioa
NaturalSpeech, adimen artifizialean oinarritutako ahots-laguntzaile birtualak eskaintzen dituen Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
3 urria, 2024 Digitalizazioa
Cutting Tools, ebaketa-tresnen salmenta pertsonalizatua eskaintzen duen enpresa donostiarra
Irakurri gehiago
2 urria, 2024 Digitalizazioa
Scott & Irwin, murgiltze esperientziak eta teknologiak publiko eta enpresa guztientzat eskuragarri
Irakurri gehiago
19 iraila, 2024 Digitalizazioa
SMARTPMk eta SubAero Precision Machining-ek elkartze estrategiko bat iragarri dute Indian
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak