Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 Azaroa, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala

Hirugarren deialdia egin du bideojokoen azelerazio-programak

Hirugarren deialdia egin du bideojokoen azelerazio-programak
: Inglorious, Games Camp Bilbaon garatutako bideojokoetako bat.

 

Hirugarren deialdia egin du bideojokoen azelerazio-programak

 

Epea zabaldua du PlayStation Talentsek Games Camp Bilbaobere laguntza-programan parte hartzeko. Estudio independenteei, gazte garatzaileei eta sektoreko enpresa txikiei dago zuzendua programa. Hona zer eskaintzen duen ekimen horrek: lanerako eremu bat, tresnak eta aholkularitza, bideojokoen alorreko etorkizuneko talentuei laguntzeko betiere.

 

Sony Interactive Entertainmenten eta Beazen arteko hitzarmen baten emaitza da programa, PlayStation Talents ekimen globalaren baitakoa. Hautatutako proiektuek hamar hilabeteko azelerazioa izango dute, eremu bat n, Ps4 garapen-kitak, laguntza teknikoa eta enpresariala, eta marketin-kanpainak aipatutako multinazionalaren hedabideetan. Prozesuaren amaieran taldeek  PS4rako beren bideojokoa plazaratzea, hori da xedea.

 

Proiektuak aurkezteko epea abenduaren 31ra arte egongo da zabalik a. Parte hartzen duten taldeek gutxienez hiru profil hauetako partaideak izan behar dituzte: joko-diseinatzaileak, artistak eta programatzaileak. Enpresa gisa antolatuta daudenetatik, berriz, hauek bakarrik aurkez daitezke: aurreko urtean 100.000 euro baino gutxiago fakturatu zutenak.

 

2017an egin zen lehenbiziko Games Camp Bilbao. Han izan zen Kaya Studios, eta bi lan hauek eraman zituen: Dynasty Feud bideojokoa, zeinari euskal bideojoko onenaren saria eman baitzion AzPlay-k 2016an, eta Coven Artsen Inglorious, merkaturatu berria den leotz-joko bat.  Aurten, berriz, beste bi joko hauek igaro dira programa horretatik: Waves Out!, Crevice estudioak sortutako estrategia- eta puzzle-jokoa, eta Main Loopen Submersed, berehala salgai izango den beldurrezko bideojokoa.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak