Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 14 abendua, 2021 Digitalizazioa BDIH

Hervel, 3Dn inprimatutako piezen postprozesamenduan espezializatuta dagoen kimika arloko familia ETEa

Azaleren eta hondakin-ur industrialen tratamenduan diharduen enpresa honek BDIH Konexio programaren laguntza jaso du
Susana Velasco, erdian, beste bi langilekin.

 

Hervel Ermuan kokatutako sektore kimikoko euskal ETE bat da, azaleren eta hondakin-ur industrialen tratamenduan diharduena. Denborarekin, 3Dn inprimatutako piezen postratamenduan espezializatu da. Teknologia hori garatzeko, konpainiak SPRI Taldearen laguntza jaso du BDIH Konexio programaren bitartez, zeinarekin Basque Digital Innovation Hub-ek ETEen eskura jartzen baitu fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat prestakuntzarako, ikerketarako, testak egiteko eta baliozkotze prozesuetarako.

 

Jaso duten laguntza Mondragon Unibertsitatearekin batera garatutako proiektu batera bideratu dute: “moleta urratzaile berriak (karburo silizio askoz gogorragoko oinarria duten harriak) baliozkotzea, fabrikazio gehigarri bidez ekoitzitako titaniozko piezen postprozesamenduko denborak hobetzeko”, azaldu du Hervel-eko kudeatzaile Susana Velascok. Ekimena merkaturatu aurreko neurketen fasean dago, eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa ari da neurketa horiek egiten.

 

Hervel (Hermanos Velasco izenaren akronimoa) 1970ean sortutako familia enpresa bat da, egungo arduradunen aitak fundatu zuena. Susana, Mónica eta Raquel familiaren bigarren belaunaldiko kideak dira.

 

Esan bezala, konpainia 70eko hamarkadan hasi zen lanean azaleren akaberetarako prozesu elektrolitikoetan, baina 1983an gauzak guztiz aldatu ziren, Alma konpainia italiarrak Hervel aukeratu zuelako bere bibrazio-ekipoen ordezkari izateko, zeintzuk gehiago erabiltzen baitziren aurretratamenduetan.  Orain, Hervel “prozesu kimikoetan zentratzen da gehienbat, eta oso espezializatuta gaude azaleren aurretratamenduan. Lehen kromo, nikel edo letoia tratatzeko produktuak fabrikatzen genituen, baina orain negozio-bolumenaren zati handiena beste prozesu batzuen bidez lortzen da: koipegabetzea, ultrasoinuak, desugertzea, ilunketa, fosfatatuak, antioxidatzaileak…” dio Susana Velascok.

 

“Legeria betetzeko xedez, uren tratamenduaren arloan instalazio fisiko-kimiko sinpleetatik zero isurietara igaro gara, eta horrela gai gara ingurumena babesteko, ura berrerabiltzeko, kanpoko kudeaketa gutxitzeko, legea betetzeko… Iraultza sekulakoa izan da arlo horretan”.

 

Hervel-en produktuak sektore oso desberdinetara zuzentzen dira: automozioa, aeronautika, etxeko tresnak, galdaragintza, estanpazioa, dekoletajea, etab. “Gure prozesuen bidez piezak garbitu eta koipegabetzen dira, ertzak biribildu eta herdoilaren kontra babestu. Hau da, azken akabera emateko prestatzen ditugu, eta prozesu horietan sortutako isuriak tratatzen ditugu”.

 

Kudeatzaileak adierazi du produktu kimiko bat fabrikatzen dutela, baina “prozesu osoa saltzen dugu: makina, urratzaileak, produktu kimikoa, bainuen mantenimendua, ordezko piezak eta makinen osagarriak. Funtsean, prozesu osoa eskaintzen dugu. Beste zeregin garrantzitsu bat ere badugu: aholkularitza ematen diegu bezeroei azalerekin eta isuriekin zerikusia duten arazoen inguruan.

 

8 pertsona (5 emakume eta 3 gizon) daude plantillan, egoitza zentrala Ermuan dago eta ordezkaritza bat dute Zaragozan, María de Huervan. Beste hainbat enpresak egin duten bezala, gai izan dira pandemiaren ondorioak saihesteko 2019aren amaieran teknologia berri bat erosi eta negozioa dibertsifikatu zutelako. “2019an ez ginen iristen milioi bat euroko fakturaziora, aldiz, 2020an eta 2021ean gainditu egin dugu kopuru hori”.

 

I+G

I+G funtsezkoa da enpresarentzat; negozioaren % 15 inguru horretara bideratzen da, eta badago soilik I+G-n diharduen langile bat. “Sail garrantzitsua da, produktuak etengabe garatzen ari dena”.

 

Bere esanetan, “enpresa oso ongi posizionatuta dago poliamidez eta hainbat metal eta aleazioz 3Dn edo fabrikazio gehigarri bidez ekoitzitako piezen postprozesatuetan”. Aurrera begira, hainbat proiektu dituzte, besteak beste, prozesu horiek guztiak automatizatzea, eta horretarako lankide izango ditu beste konpainia batzuk eta Cidetek ikerketa zentroa.  “Bestalde, ingurumena errespetatzen duten produktuak garatzen ari gara”.

 

Etorkizunerako erronka dute erreferente bihurtzea fabrikazio gehigarriaren postprozesatuetan eta %100ean emakumez gidatutako enpresa txiki eredugarri bat izatea.  Hemendik gutxira lantegiaren azalera handituko dute (225 m2 gehiago), nabe bat erosi baitute egun Ermuan dituzten instalazioen aldamenean, enpresak bizi duen etengabeko hazkundeari egokitzeko.

 

Aurten ekonomia zirkularreko proiektu batean parte hartu dute Ihobe eta Novia Salcedo Fundazioarekin batera, eta “solidoak eta oreak zirkuitu itxian fabrikatzeko lan-zelula bat instalatzen ari gara; horrela lortuko dugu erabiltzen dugun ur guztia aprobetxatzea eta oreak % 100 begetalak izatea”.

 

Albisteak 21 uztaila, 2022 Digitalizazioa
SPRIk programa bat diseinatu du enpresek euren profesionalen profil digitala hobetu dezaten
Irakurri gehiago
Albisteak 14 uztaila, 2022 Digitalizazioa
IndesIA-k jendaurrean aurkeztu du industria-enpresetan datua eta adimen artifiziala erabiltzeari buruzko kasu arrakastatsuen gida
Irakurri gehiago
Albisteak 14 uztaila, 2022 Digitalizazioa
Elmubas Petfood Group, lantegi bakar batean maskotentzako pentsu produkzio handiena duen taldea Europan
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak
Albisteak 8 uztaila, 2022 Digitalizazioa
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
IndeusBerri_uztaileko bannerra
Albisteak 8 uztaila, 2022 Digitalizazioa
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak