Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 Azaroa, 2019 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Eusko Jaurlaritzak 4.0 Industriarako laguntza-programa berria zabalduko du aste honetan

Industria-iraultza berria deritzoneko proiektuetarako makineria eta ekipamendu aurreratuaren erosketa sustatzea da lau milioiko aurrekontua duen ekimen honen helburua

Industria-iraultza berria deritzoneko proiektuetarako makineria eta ekipamendu aurreratuaren erosketa sustatzea da lau milioiko aurrekontua duen ekimen honen helburua

Eusko Jaurlaritzak, SPRI enpresen garapenerako agentziaren bitartez, Renove 4.0 Industria programa berria zabalduko du azaroaren 5an, industria-iraultza berria deritzoneko proiektuetarako makineria eta ekipamendu aurreratuaren erosketa sustatzeko. Ekimenak 4 milioi euroko aurrekontua du eta dirulaguntzen gehienezko zenbatekoa 100.000 eurokoa izango da enpresa bakoitzeko.

 

Laguntzak beren-beregi zuzenduko zaizkie industria inguruneetan eraldaketa digitala errazteko erabiltzen diren digitalizazio-maila handiko gailuei, baldin eta ekoizpen-prozesuen ikuspegitik ingurune horiek erabat konektatuta, seguru, automatizatuta eta optimizatuta badaude, betiere baliabideen nahiz energiaren kontsumoari dagokion erabateko eraginkortasunari eutsiz eta ingurumenari zor zaion iraunkortasun-maila altua segurtatuz.

 

Gainera, gailu horiek 4.0 Industriako proiektuetan berrikuntza handiko teknologiak txertatzeko aukera erraztu behar dute; hala nola, analitika aurreratua, IIoT deritzona edo fabrikazio aditiboa, besteak beste. Laburbilduz, gailu horiek edo gailu-multzo horiek talde hauetakoak izan behar dute: sentsorika, robotika, errealitate aregotuko betaurrekoak, sareko nahiz komunikazioko HW/SW ekipamendua, edo bestelakoak.

 

Horrela, dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek teknika jakin batzuk erabili beharko dituzte: fabrikazio aurreratua, Big Data eta analitika aurreratuko teknikak barne hartuta; fabrikazio aditiboa; robotika aurreratu eta kolaboratiboa, langileekin denbora errealean lankidetzan jardun dezaketen robot konektatuak tarteko; IIoT Proiektuak (Industrial Internet of Things), lantegiaren barruko gailuek eta makinek Interneterako konektibitatea dutela sentsoreen bidez egiaztatu eta bermatzeko, edota industria inguruneetara zuzendutako Adimen Artifiziala, lantegiko makinek eta ekipamenduek ikasteko eta zeinek bere kasa erabakiak hartzeko gaitasuna izan dezaten.

 

Gainera, laguntza emango zaie, lantegian ondoko hauek txertatu eta enpresaren balio-kateko objektu adimendunak bihurtzen dituzten sistema ziber-fisikoen proiektuei: konputazio eta konektibitate-gaitasun aurreratuak dituzten osagaiak, objektu fisikoak edo makinak; mundu simulatuetan nahiz giro birtualetan egiazko egoerak errekreatzea ahalbidetzen duen Errealitate Birtuala; gailu teknologiko batean egiazko mundua gailu horrek gehitutako informazio grafiko osagarriarekin bistaratzeko aukera ematen duen Errealitate Areagotua, eta egiazko objektu edo sistema baten erreplika birtuala sortu eta honen bitartez egiazkoaren portaera simulatu eta aztertzea eta eraginkortasuna hobetzea ahalbidetzen duten biki digitalak (Digital Twins).

 

Makineria berriak zein ekipamendu aurreratuak 50.000 euroko gutxieneko kostua izan behar dute (BEZ kanpo) eta 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta abian jarri behar dira, eta edozein kasutan, erosi eta ondorengo 12 hilabeteen barruan.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak