Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 Marzo, 2019
Europako 20tik gora enpresak hartuko dute parte itsas sektoreko berrikuntzari buruzko jardunaldi batean

Sail Inn Pro jardunaldiak gogoeta egingo du teknologia berrien erabileraz eta ezagutzera emango du itsas sektoreko garapen teknologikorako elkarte berri bat

 

Sail Inn Pro jardunaldiak gogoeta egingo du teknologia berrien erabileraz eta ezagutzera emango du itsas sektoreko garapen teknologikorako elkarte berri bat

 

Europako 20tik gora enpresa bilduko dira asteazken honetan Getxon, jardunaldi batean aztertzeko berrikuntza eta  teknologia berrien erabilera itsas sektorean. Sail Inn Pro izeneko jarduera horren helburua da harremanetan jartzea Estatuko eta nazioarteko profesional garrantzitsuenak, elkarrekin parteka dezaten euren ezagutza eta elkarrekin esplora ditzaten teknologian eta berrikuntzan oinarritutako negozio-eredu berriak.

 

Ekitaldia Olatuan egingo da, Getxon kokatutako Bilboko Portuko Itsas Estazioan, babesle izango dituela Bizkaiko Foru Aldundia, Getxoko Udala eta Bilboko Portua. Parte-hartzaileek  itsas industriako erreferentziazko zenbait kasu azalduko dituzte, hala nola ontziko konektibitatea, material biokonposite berriak edo belaontzi autonomoaren etorkizuna. Euskadiko enpresak ere izango dira  jardunaldian, hala nola Tecnalia, Addimen eta Khegal Aeronautika, besteak beste.

 

Jardunaldiari hasiera emateko, Urtzi Sagarribaik, Sail In enpresaren sortzailekide eta zuzendariak, jakinaraziko du Elkarte berri bat sortuko dela Euskadiko itsas sektoreko  teknologiaren garapen eta berrikuntzarako, eta helburutzat izango duela aisialdi eta kirol ontzien Estatuko eta nazioarteko merkaturako sare industrial, profesional, teknologiko eta ikertzaile bat bultzatu, sustatu eta akuilatzea. Asmoa da Euskadiko itsas azpisektore estrategikoa nazioarteko aintzatespen-mailara igotzea, eta balio erantsi handiagoa eta etorkizunean garatzeko potentziala duten jardueretara bideratzea.

 

Jardunaldiko hurrengo hizlaria Martin Doleček izango da, munduan gehien erabiltzen den “Windy” eguraldi-iragarpeneko dohaineko aplikazioaren sortzailea. Mahai-inguru bat egingo da ikusteko nolako iraultza ekarri duten “Merkataritza-ontziei eta itsas garraioari aplikatutako hegal zurrunek”, beste bat gaitzat hartuta “Energia garbia ontzian”, eta beste bat jorratzeko Avel Robotics enpresako Luc Tabouret-ek “Foils inteligenteak, sentsorizazioa eta serieko fabrikazioa” gaiaz egin duen azterketa.

 

Amy Munrok hizpide hartuko du “Ekonomia zirkularra nautika sektorean”; ondoren,  “3Dko produkzio  prozesu berriak” aztertuko dira (Ocore kasuaren azterketa), eta baita ere prozesu horietako material berriak, hala nola biokonpositeak.

 

“Egonkortasuna eta foiling-a” gaia jorratuko du Gonzalo Redondok American Magic-ekin. Etengabeko kalkulua sorrarazten duten oreka zailak, horretarako garatuz interpretazio tresna berriak eta etengabe aldatuz doazen material eta programa berriak. Gai horren eskutik helduko gara “Itsasontzi autonomora”, errealitatetik gero eta hurbilago dagoen amets bat. Eta errealitate horren ondoan, “Errealitate Birtuala“, begi bistakoaz harago dagoen zerbait bezala definituko duena Manolo Ruíz de Elvirak.

 

“Konektibitatea eta segurtasuna” gaia ere jorratuko da beste case study baten bitartez, eta ondoren beste konektibitate gizatiarrago bat aztertuko da, sareena alegia. Hala, Rob Watson-ek, Plymouth-eko Oceansgate Marine Business enpresakoak, hizpide hartuko du Nautikarako Teknologi Garapen eta Berrikuntza Zentroa. Azkenik, Bernard Schoffer-ek (Yatch Racing Forum) belaontzien industriako ikuspegi berriak aurreratuko ditu.

 

Jardunaldian izena emateko epea zabalik dago asteartera arte, jardunaldiaren web orrian.

 

Diziplinarteko talde batek osatutako Sail In 2013an sortu zen Sail In Festival izeneko proposamen soziokultural batekin, belako nabigazioaren iragana, oraina eta etorkizuna sustatzeko guneen gabezia estali nahian. 2018an abiatu zuten euren ibilbidea Sail Inn Pro-rekin.

IKTak 18 ekaina, 2021
Binary Soulek larrialdietako taldeak digitalizatzearen eta baliabideak aurreztearen alde egin du

Binary Soulek 2014tik soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie sektore guztietako enpresei,...Leer más

IKTak 15 ekaina, 2021
Sei enpresa handik industriako adimen artifiziala-ren lehen partzuergoa sortu dute Espainian

Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica eta Microsoft enpresek IndesIA sortu...Leer más

Aner: software, zibersegurtasun eta innobazioaren nazioarteko presentzia ‘made in Euskadi’

Euskadik soluzio-teknologikoen arloan erreputazio globala mantentzen du Aner Taldea bezalako firmei...Leer más

IKTak 14 ekaina, 2021
SPRIk ezagutzera emango du Adimen Artifiziala industria-jardueran aplikatzeko eredua

Euskal enpresek uztail honetan ezagutuko dute SPRIren bitartez Adimen Artifiziala...Leer más

IKTak 11 ekaina, 2021
Four9s, datu-baseak aztertzeko eta monitorizatzeko azkartasuna eta eraginkortasuna

Datu-baseen zerbitzariak momentuan monitorizatu daitezke modu eraginkorrean Four9s-i esker....Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?