Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

24 otsaila, 2021
Enpresetzako neurrira egindako soluzioak eta ‘app-ak’ garatzearen alde egin du Loturak

Gipuzkoako enpresak kudeaketa eta komunikazio prozesuen eraldaketa digitala bultzatzen du
El equipo de Lotura
Loturaren lan-taldea

Biztanleria Aktiboaren azken Inkestaren datuen arabera, lan egiteko adinean zeuden pertsonen %10ek telelanaren bidez lan egin zuen 2020an, hau da, aurreko urtekoaren bikoitza. Lehen alarma-egoeran, ehuneko hori % 16raino igo zen. Langileek etxetik lan egin behar izateak, COVID-19ak kutsatzeko arriskua zegoela eta, telelanerako soluzio teknologikoak erabiltzea eragin zuen: bideokonferentzia-plataformak, teleprestakuntzako atariak, makinak urrutitik kudeatzeko sistemak…

Lotura konpainiak, donostiarra eta 18 urte bete berri dituena, mota horretako soluzioak bezero askorentzat errealitate bihurtzen lagundu duen euskal enpresa ugarietako bat da. Izan ere, pandemiak iraun bitartean negozio-kopuruaren gorakada izan duten enpresa gutxietako bat da. Horrez gain, langile berrien bila dabiltza, egungo taldean sartzeko asmoarekin. “COVID-19aren ondorioz, telelaneko tresnen ezarpenari dagokionez, 2020an bost urtetan izango genukeen aurrerapena lortu dugu”, azpimarratu du Idoia Soto Loturaren sortzaileetako batek.

Konpainia donostiarrak honela definitzen du bere burua: “Enpresek merkatuan dauden produktuetan, CRMetan edo ERPetan esaterako, aurkitzen ez dituzten soluzio oso zehatzak neurrira garatzen ditugu. Soluzio horiek garatzen ditugu arazo zehatz bat duten bezeroentzako, neurrira egindako garapena eskatzen duten bezeroentzako edo merkatuan ez dagoen eta teknikariek behar duten tresna bat buruan duten bezeroentzako”, zehaztu du Sotok.

Adibide bat JMA enpresarentzat garatu duten plataforma izango litzateke. “COVID-19a baino lehen, enpresek produktuen erakustaldiak egiten zituzten, baita aurrez aurreko prestakuntza-ikastaroak ere. Orain hori guztia zailagoa da, eta JMA enpresak tresna bat behar zuen tutoretzak izateko, bezeroak sar zitezen eta tresnak erabiltzen ikas zezaten. Guk ‘etraining’ plataforma bat sortu dugu, non komertzialek ‘streaming’ bidezko zuzeneko ‘webinars’ ak antola ditzaketen, txat pribatuarekin galderak egiteko, deialdi pribatuak egiteko, tutorialak online eskuragarri izateko eta abar. Bezeroek erositako produktuari buruzko informazio guztia dute, eta komertzialek laguntza-tresna ona ematen diete. Hori guztia bere marketin-CRMari lotuta. ‘Showroom ‘birtual bat bezala uler daiteke hori, industria eta merkataritza sailentzat bideratuta “, azaldu du Loturako arduradunak.

Beste adibide bat Euskabea enpresarako sortu duten tresna izan daiteke, Sotok zehazten duenez: “Enpresetan koadro elektrikoak mantentzeko ‘app’ bat sortu dugu. Langileek aplikazio hori dute tabletetan, eta horrek koadro elektrikoak bezeroen super-pabiloietan aurkitzen laguntzen die. Batzuetan, denbora asko galtzen da koadro elektriko horiek azalera handietan bilatzen. Bestalde, ‘App’ honek koadroen mantentze teknikoa egitea ahalbidetzen du, piezak ordezteko katalogo bat eskaintzen du eta koadroa bera huts egiten duenean alertak botatzen dituen SIM txartel batekin konektatuta doa”.

Koadro elektrikoen mantentze-lanez arduratzen diren langileei laguntzeaz gain, koadro bakoitzari buruz biltzen duten informazioari esker bezeroentzako soluzio zerbitzatuak garatzea lortu dute. “Bildutako datu horiekin, eta energia maila eta beste aldagai batzuk neurtuz, Euskabeak eraginkortasun energetikoko zerbitzu bat eskain dezake, lantegiaren aurrezpenean eragiten duena”, azaldu du Loturaren sortzaileetako batek.

Loturan bereziki harro sentitzen diren beste proiektu bat Denok 4.0 da, Gureak eta Vicomtech-ekin batera garatua eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak sustatutako HAZITEK Enpresen I+G laguntzeko Programaren bidez finantzatua. “Gureak-en lan egiten duten adimen urritasuna duten pertsonei zuzendutako proiektua da. Batzuetan, pertsona horiek etxetik irten behar dira lan egiteko, eta arduradun batekin joaten dira. Denok 4.0rekin teknologia sartu nahi dugu autonomoagoak eta independenteagoak izan daitezen. Telefono mugikor bati esker, lantokira iristen direnean aurki genitzake eta, lokuzio baten bidez, zer lan egin behar dituzten adieraziko genieke. Museo bateko gida bat bezalakoa da. Dena ondo badabil, soluzio hori industriara eraman nahiko genuke, prozesuetara bideratua, enplegatuari ikaskuntzan laguntzeko, zer zeregin egin behar dituen jakiteko, lan-arriskuen simulazioan entrenatzeko edo ‘in situ’ prestakuntza egiteko”, nabarmendu du Idoia Sotok.

Proiektu horiek guztiak erabilgarriak izateko gakoetako bat datuak biltzea da. “Agian ez da ‘big data’ erabili behar, baina bai ‘data’ soilik, erabakiak hartzeak bezeroari balio erantsiko zerbitzua eskaintzeko. Enpresa batzuek lana antolatzea, datuak digitalizatzea eta informazioa gune bakar batean izatea besterik ez dute behar. Merkatuak eskatzen dizu, eta bezeroek zein hornitzaileek ahalegin bat eskatzen dizute eraldaketa digitalean”, adierazi dute Loturan.

Etorkizunari begira, Donostiako enpresak, gaur egun sei langile dituenak, merkatuan neurrira egindako soluzioak egiten dituen enpresa gisa kokatzearen aldeko apustua egin du. Horrela, negozio-enpresak haztea ahalbidetuko duten proiektuak gauzatu ahal izango ditu. Era berean, beste helburu bat “enpresa mailako lankidetza” bultzatzea da, “gure bezeroentzako zerbitzuak hobetzeko interkonektatutako enpresa sare bat sortuz”.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresak digitalizatzea da, big data, machine learning, adimen artifiziala eta marketing digitala bezalako tresnak, zerbitzuekin, laguntzekin eta hemen zehazten diren aktiboekin sustatuz.

David Ibáñez, gerente de Novaut
Digitalizazioa 30 Azaroa, 2021
Novaut: “Zure makinak konpontzeko behar duzun guztia aurki dezakezu gure ‘marketplace’-ean”

Erdieroaleen sektoreko krisiak edo aparatu mota desberdinen funtzionamendurako beharrezkoak diren...Irakurri gehiago

Digitalizazioa 29 Azaroa, 2021
Einnek, industria-koadro elektrikoen indarra

Einnek enpresa bizkaitarra duela urtebete inguru sortu zen osagai eta ekipo elektriko-elektronikoak...Irakurri gehiago

Digitalizazioa 24 Azaroa, 2021
Innovae-k Errealitate Mistoa aplikatzen duen proiektu aitzindari bat garatu du automozio industriarentzat

Errealitate Mistoan espezializatutako Innovae enpresak konponbide aitzindari bat garatu du...Irakurri gehiago

Digitalizazioa 23 Azaroa, 2021
Indusmedia kongresuak erakutsi du enpresek marketin digitaleko adituen laguntza behar dutela

  Astearte honetan -azaroak 23- egin da Hernaniko Orona IDeO eraikinean Indusmedia 2021...Irakurri gehiago

Digitalizazioa 22 Azaroa, 2021
Valentín Basañez: “Ikatzen sekretua da gure jarduera berrasmatzea lortu dugula eta iraultza digitalera egokitu garela”

Ikatz argazki-enpresaren bilakaera arrakastatsua izan da. Gasteizko auzo-denda bat izatetik, Estatu...Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?