Hobetu zure enpresaren lehiakortasuna zure lantaldearen hazkunde pertsonal eta profesionalaren bidez
Gaitasun Digital Profesionalak laguntza-programa aurkezten dizugu. Spri taldea eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, eta aholkularitza espezializatua eta doakoa eskaintzen du zure enpresa gizarte digital berrira egokitzeko prestakuntza-plan pertsonalizatua egiteko.
Gaitasun digitalak dira teknologia digitalak modu eraginkor eta seguruan erabiltzeko aukera ematen dizuten trebetasunak eta ezagutzak. Gaitasun digitaletan prestakuntza ona izatea funtsezkoa da zure negozioaren produktibitatea, lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzeko.
Hala ere, enpresa askok eten digitala dute, eta horrek eragotzi egiten die eraldaketa digitalaren potentzial guztia aprobetxatzea. Teknologia berriak eskuratzeko edo erabiltzeko orduan, taldeen eta gizabanakoen artean ezberdintasuna dagoenean agertzen da eten digitala.
Hona hemen zure enpresak eten digitala duela adieraz diezaguketen seinale batzuk:
Zure enpresak gaitasun digitalak hobetu behar dituela uste baduzu, zure eskura jartzen dugu gaitasun digitaletan trebatzeko dirulaguntza, zure beharretara eta helburuetara egokitutako prestakuntza-plana egiten eta ezartzen laguntzeko.
Gaitasun Digitalen programan, homologatutako 16 aholkularitza-enpresetako batek lagunduko dizu zure enpresarentzako prestakuntza-plan espezifikoa egiten, gaitasun digitalen IKANOS sistema erabiliz.
IKANOS sistema enpresa baten trebetasun digitalak hobetzeko modu bat da. Europako Batzordeak zehaztu dituen gaitasun batzuetan oinarritua da. Tresna horrekin enpresa bakoitzerako prestakuntza-plan pertsonalizatua sor daiteke, eta hobetzen jarraitu.
Horretarako, 6 urrats egin behar dira:
Horrela, prestakuntza- eta hobekuntza-plana neurrira egin daiteke enpresarentzat, hobeto lan egiten eta lehiakorrago izaten laguntzeko.
Giza baliabideetako eta digitalizazioko adituen aholkularitza espezializatua
Programa hau zuretzat da zure enpresaren eta taldearen trebetasun digitalak hobetu nahi badituzu. Laguntza ekonomikoa eta aholkularitza eskaintzen dizkizugu IKANOS sistema erabil dezazun, Europako gaitasun batzuetan oinarritua dena.
Zer eskainiko dizugu?
Adituen laguntza ere eskainiko dizugu. Haiek esango dizute:
Laguntza honek ez du diruz laguntzen aholkulariak gomendatutako eta zure prestakuntza-planean islatutako prestakuntza; baina zure taldearen trebetasun digitalak nola dauden eta zure langileek zer prestakuntza behar duten jakiteko balio dizu, egiten den azterketaren arabera.
2023an ireki dugu laguntza-programa honen bigarren deialdia. Lehenengo deialdiak arrakasta handia izan du. Deialdiak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, eta eskaera ugari egin dituzte hainbat sektore eta tamainatako enpresek, nahiz eta industria-sektoreak lehentasuna izan.
Guztira, aurkeztutako 220 eskaeretatik 193 proiektu onartu ziren 2022an. Eskaeren kopuruak argi erakusten du interes handia piztu duela programak.
2023an ez dugu nahi enpresa bakar bat ere kanpoan geratzea, eta, horregatik, handitu egin dugu ekimen honetarako aurrekontua: 2022an 999.990 € izan ziren, eta 2023an, berriz, 1.500.000 € dira.
Gaitasun Digital Profesionalen programaren laguntza eskatu nahi baduzu, hauek dira jarraitu beharreko urratsak:
Kontuan izan Euskadin dauden enpresa guztiek, edozein dela ere haien tamaina eta jarduera garatzen duten sektorea, eska dezaketela dirulaguntza hori.
Ez itxaron gehiago eta eskatu azaroaren 30a baino lehen Gaitasun Digital Profesionalen laguntza, zure langileentzako prestakuntza digitaleko plana definitzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?