Fabia Silva, Dronak-eko CEO
Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 5 uztaila, 2021

Dronakek hidrogenoz bultzatutako dron bat sortu du, bere hegaldi autonomia lau aldiz gehiago handitzen duena

Enpresa bizkaitarrak dron berritzaileak diseinatu eta fabrikatzen ditu mota guztietako jardueretarako
-

Dronak 2015ean sortutako enpresa bizkaitarra da, dronekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko eta edozein erabilera espezifikoetarako horrelako aparatuak diseinatu eta fabrikatzeko. Duela aste batzuk bere 15. saria jaso du, bere ibilbideko garrantzitsuenetako bat: Global Business Insight Award saria. Aitorpen horrek erakusten duenez, Dronaken taldeak I+G+b arloan egiten duen lana Euskadiko mugak gainditzen ari da.

Bere azken berrikuntzetako bat hidrogenoaren bidez hegan egiten duen drona garatzea izan da. Eusko Jaurlaritzak Hidrogenoaren Euskal Estrategiarekin lotuta bultzatutako ekimenak ikusita, bizkaitar enpresak bere ekarpena egin nahi izan du, Fabia Silva Dronakeko CEOak aitortu duenez: “Proiektu bat egin dugu zentzu horretan, hidrogenoa ere soluzioa bat izan daitekeela uste dugulako. Gaur egun, dronen hegaldirako litiozko bateriak erabiltzen ditugu, dronak gehienez 45 minutuz hegan egitea eragiten dutenak. Gure hidrogeno-bateriarekin lau aldiz gehiago handitu ditugu hegaldi-orduak. Soluzio guztiz ekologikoa da, hidrogenoa guk sortzen baitugu hondakin-uren bidez, eguzki-plakez elikatutako sorgailu batekin, eta, beraz, sistema osoa, bai sortzekoa bai hidrogenoa bera, erabat ekologikoa da”.

Dronaken I+G+b lanaren beste eredu bat energia eolikoa sortzen duten enpresei zuzenduta garatzen ari diren dron bat da, Fabia Silvak zehazten duenez: “Dron hori berrikuntza handia izango da sektorean, eta pala eolikoen garbiketak sortzen duen inpaktua murrizteko helburu ekologikoan zentratzen da. Proiektu hori Europan aurkeztu nahi dugu, eta sektorean espezializatutako enpresa amerikar batek eskatu du. Euskadin diseinatzen ari gara, etxean, eta, egia esan, sektore eolikoaren arazo handi bat konponduko du”.

Dronak bereziki ingurumenarekin konprometitutako enpresa da, eta “gizarte-berrikuntza jasangarria” deritzona bultzatzen du, hiru oinarrietan zentratuta: pertsonen ahalduntzea, “adimen artifizialak eta robotikak pertsonak laguntzeko duen gaitasuna” eta, hirugarrenik, ingurumen-konpromiso osoa, “non ekonomia zirkularra aplikatzen dugun”, Bizkaiko enpresaren arduradunak azpimarratu duenez. Balio horiek Ecodron deiturikoaren garapenean ere islatzen dira, % 78 material biodegradagarriekin fabrikatuta baitago. “Dronak egiteko erabiltzen ditugun produktuen trazabilitatea oso ondo zaintzen dugu. 3D inprimagailuetan birziklatutako harizpiak erabiltzen ditugu moldeak egiteko eta ondoren fabrikatuko ditugun dronen prototipoa egiteko ere bai. Osagaiak nola birziklatu aztertzen dugu eta biodegradagarriak izatea bilatzen dugu”, gogorarazi du Silvak.

Azken hilabeteetan, dronek leku irekietan pertsonak zenbatzearekin lotutako proiektuetan lan egin du Dronakek, koronabirusaren pandemiaren testuinguruan. Data Collection edo Visual Data erabiliz, doitasun handiko kameren bidez, datuak bildu dituzte lursailen eredu digitalak egiteko edo hondartza jakin batzuetako pertsonen pilaketa-mailak aztertzeko. Edukiera kontrolatzeko tresna oso garrantzitsua da COVID-19 pandemian.

Baina, zalantzarik gabe, dronen erabilera gehien eskatzen duen eremuetako bat zehaztasuneko nekazaritza da. “Ortoargazkiak, modelo digitalak, kartografia, bolumetria, fotogrametria… egiteko upategi askorekin lan egiten dugu. Dagoeneko datu asko ditugu, eta sektoreko beste euskal enpresa batzuekin lanean ari gara dronen beste bi eredu oso berritzaile diseinatzeko: eskala luzeko doitasunezko nekazaritza kontrolatzeko, eta beste bat negutegietarako. Hori da esan diezazukedan guztia, oso proiektu berritzailea delako”, adierazi du CEOak. Horri guztiari proiektua gehitu beharko litzaioke, “Europako enpresa garrantzitsu batekin batera, zuhaitzak ereiteko eta kartografiarako dron bat garatzeko”.

Hala eta guztiz ere, Dronaken negozio-eredua aire-dronen diseinuaz eta fabrikazioaz haratago doa, haiekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu edo dronak maneiatzeko prestakuntza ematen du. Fabia Silvak aurreratu duenez, urrutitik kontrolatutako robotak garatzen ari da euskal enpresa, uretako eta lurreko azaleretatik mugitu daitezkeenak: “Bi itsas dron ditugu. Batak, uraren gainazalean amerizatzen du eta uraren kalitatearen parametroak neurtzen ditu. Bigarrena urpeko dron bat da, itsas hondoak ikusteko batimetria egiten duena. Eta lurrekoa da diseinatu dugun azken drona. Proba-fasean dago oraindik, baina lurzoru kutsatuak detektatzeko garatu dugu”.

Etorkizunari begira, irailetik aurrera plantillan eta lan-eremuan haztea aurreikusi du Dronakek. Arduradunek atzerrian bulego berriak irekitzeko aukera aurreikusten dute: “Nazioartekotzeari dagokionez, eskakizun ugari ditugu, batez ere Brasileko doitasunezko nekazaritzarako. Eta Estatu Batuetako estatu batzuetan bigarren bulego bat, Dronaken bigarren egoitza bat, ezartzeko eskaera batzuk ditugu, merkatu amerikarrari erantzuteko; izan ere, teknologia handienak hortik datozela uste genuen arren, merkatu amerikarrak behar dituen teknologiak aurkezten ari gara, eta pozik gaude euskal teknologia Estatu Batuetara eramateaz”.

Beste erronka bat da arlo kuantikoa dronetara eramatea; horretarako, hainbat ekimenetan oinarrituko dira, hala nola INNOLAB Bilbaoren eta hainbat enpresa eta prestakuntza-zentroren bultzadetan. “Asko gustatzen zaigu konputazio kuantikoa erronka gisa, eta dronak diseinatzen ari gara sentsorika kuantiko aplikatuarekin. Gure ustez, sentsore kuantikoak lagun diezaguke urrutiko dron bat jaurtitzen, telemetriaren mende egon gabe. Gainera, aurkitu da sentsore kuantiko batzuk gai direla sakonera handiko lur-irakurketak egiteko, eta zenbat eta sakonago iritsi, orduan eta hobeto neurtuko lirateke parametroak, hala nola uren edo lurraren kalitatea”.

4.0 industria, teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatzea, SPRI Taldearen lehentasunetako bat da, eta hori lortzeko SPRIren aldetik lotura teknologiko bat bezala jarduten dugu, euskal enpresek 4.0 soluzioak eskura ditzaten, hala nola laguntzak eta prozesu osoan zehar arlo horretako profesionalen babesa. Informazio gehiago hemen.

Lotutako albisteak

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Smart  Industry  programa  berritu  egin  da  Teknologia  Kuantikoetako  proiektuak  bultzatzeko

Smart Industry programa berritu egin da Teknologia Kuantikoetako proiektuak bultzatzeko

Azaroaren 7an irekiko da Smart Industry – Teknologia Kuantikoak 2025eko laguntza-programaren hurrengo deialdia. Smart Industry programa historikoak teknologia kuantikoen esparrura egindako bilakaera jasoko du deialdi berriak. Teknologia horiek beren prozesuetan aplikatzeko interesa duten enpresek 2025eko abenduaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak.

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

Jarri  konponbidea  zure  enpresaren  Interneterako  konexio-arazoei.  Eskura  ezazu  Banda  Zabala  Euskadiko  enpresa  guztietara  zabaltzeko  laguntza,  eta  mugarik  gabeko  konektibitatea  izango  duzu

Jarri konponbidea zure enpresaren Interneterako konexio-arazoei. Eskura ezazu Banda Zabala Euskadiko enpresa guztietara zabaltzeko laguntza, eta mugarik gabeko konektibitatea izango duzu

Zure enpresak oraindik arazoak baldin baditu abiadura handian Interneten sartzeko, laguntza honek 30.000 €-raino emango dizkizu Banda Zabal Ultralasterreko zerbitzuak kontratatzeko, baita estaldura txikiko eremuetan edo zuntz optikoa oraindik iritsi ez den lekuetan badago ere. Eskatu abenduaren 5a baino lehen.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Euskadik  bere  mikroelektronikako  bide  orria  definitu  du,  gaitasunak,  erronkak  eta  aukerak  identifikatzen  dituen  azterlan  batekin,  Europan  bere  posizionamendua  bultzatzeko

Euskadik bere mikroelektronikako bide orria definitu du, gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen azterlan batekin, Europan bere posizionamendua bultzatzeko

Astelehen honetan, Basque Microelectronics Hubek (BMH) antolatutako jardunaldi batean, “Mikroelektronikaren sektorea Euskadin” azterlana aurkeztu da, zeinak eskualdearen etorkizun teknologiko eta industrialerako funtsezkoa den industria horren gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen.

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.