Hemen da industria berria, eta berekin dakartza aukera ekonomiko eta enpresarialak. Fabrikazio Aurreratua, Robotika Malgua, Zibersegurtasuna, Zuzenketa Digitala, Material Aurreratu eta Jasangarriak… eskaintza zabala ETEen zerbitzura.
Eta erronka horri aurre egin nahian, eskuz esku ari gara lanean ETEekin, ikerketa zentroekin, erakunde publikoekin nahiz klusterrekin, enpresa guztiok eskura izan ditzazuen 4.0 konponbide teknologikoak. 100dik gora aktibo teknologiko, laguntzak eta adituen babesa prozesu osoan: Deep Dives prestakuntza (murgilketa jardunaldiak), ikerketa, testak eta baliozkotzeak.
Teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu zure enpresako produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetzeko eta balio erantsiko konponbideak eskaintzeko, jar zaitez gurekin harremanetan. Gu gara zure bitartekari teknologikoa.
Jar zatez gurekin harremanetan
Badauzkagu konponbide teknologikoak zure proiektuarentzat.
¿Bazenekien UNIDO-Garapen Industrialerako Nazio Batuen Unitateak “Basque Industry 4.0 Estrategia” aukeratu duela garapen jasangarria inplementatzeko eredu gisa? ?
Zuzenketa digitaleko konponbide aurreratuen entseguak
Laguntza emango dizugu produkzioko teknologia adimendunak inplementatzeko eta zure sistemen eta makina industrialen arteko konektagarritasuna hobetzeko.
Errendimendu hobea eta balio erantsi handiagoa zure produkziorako
Funtzionalitate eta prozesu berrien eskalatzea, tresna eta aktibo berriak zuri laguntzeko zehazten nola erabili material aurreratuenak eta nola hobetu zure produkzio-prozesuak.
5 laborategi konektatu ingurune seguru bat sortzen laguntzeko
Operazio seguruen probak eta simulazioak smart grids, automozio, industriari aplikatutako blockchain eta datuen analitikan. Babestu zure ETEa, konponbideak aztertuz proba, operazio-simulazio eta zibersegurtasun-entrenamenduetarako ingurune erreal batean.
Zure negozioaren automatizazio-erronkak gainditzeko esperimentazioa
Lagunduko dizugu produkzioko akatsak saihesten prozesua automatizatuz, eta prozesua automatizatzeko, produkzioko aldaketei ahalik eta azkarren erantzungo dieten robotak eskainiko dizkizugu. Kontaiguzu zure kasua eta aztertuko dugu.
Datuetan oinarritutako konponbideak
Estrategia onenek datuak eta informazioa behar dute. Hona hemen, erabakiak hartzeko prozesuak eta erabaki horien emaitzak hobetzeko Big Data eta beste teknologia batzuk aplikatu dituzten enpresa industrialen kasu errealak.
Baliozkotzea zure proiektuko fase guztietan
Aholkularitza eta prestakuntza eman diezazukegu fabrikazio gehigarriko teknologiak erabiltzeko zure prozesuetan, kontuan harturik balio-kate osoa, hasi materialetatik eta post-tratamendu edo tratamendu funtzionaletaraino, produktu berriak diseinatu, prototipatu eta baliozkotzeko.
100dik gora 4.0 aktibo euskal enpresaren esku.
Ezagutza eta zerbitzu zehatzak hainbat arlotan, hala nola hauetan: fabrikazio gehigarria, robotika malgua, makina adimendun eta konektatuak, zibersegurtasuna eta material aurreratuak.
Sar zaitez sarean, erantsi zure gaitasunak eta esperientziak
Harremanetan jarriko zaitugu tokiko zein nazioarteko enpresekin eta sinergiak sortuko ditugu fabrikazio aurreratuaren erronkei erantzuten laguntzeko..
BI 4.0 The meeting point, web-mintegiak, talentua, teknologiei eta sistemei buruzko prestakuntza praktikoa
Dibulgazioa eta prestakuntza sustatzen ditugu zure lantaldeak errendimendu handiena atera diezaien teknologia adimendunei.
Hobetu zure enpresaren lehiakortasuna adimen artifizialean oinarritutako aplikazioak txertatuz.
Itzuli beharrik gabeko laguntzak, gehienez 100.000 euro proiektu bakoitzeko, Adimen Artifizialaren erabilpena sustatzeko.
Hurrengo irekiera 2021eko MartxoanHobetu zure enpresaren lehiakortasuna 5G teknologian oinarritutako konponbideak ezarriz.
Itzuli beharrik gabeko 100.000 eurorainoko dirulaguntza enpresa eta urte bakoitzeko, 5G teknologia ezartzeko.
Hurrengo irekiera 2021eko Ekainan30.000 eurorainoko laguntzak urteko eta enpresako, banda zabal ultra-azkarreko sareak ezartzeko (gutxienez 600 Mpbs).
Aukera bikaina datu-bolumen handiak abiadura handian transmititzea eskatzen duen edozein jardueraren itxaro-denborak drastikoki hobetzeko.
Hurrengo irekiera 2021eko Martxoan
Industria adimenduneko proiektuak dituzten startup-en azelerazio programa publiko-pribatu honen
azken edizioan 52 konpainia liderrek parte hartu zuten,
besteak beste, hauek: Mercedes Benz, EDP, Siemens Gamesa, Quirónsalud edo Eroski.
Aukera paregabea da enpresek munduko talentu onena eta proiektu berritzaileenak ezagutu ditzaten,
zeintzuek teknologia berrienak aplikatzen baitituzte fabrikazio aurreratuaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreetan.
Lau edizioren buruan, BIND 4.0 ekimenak 108 startup azeleratu ditu guztira, eta 4.0 industriako 173 proiektu garatu ditu
BDIH
Aceros Inoxidables Olarra
Nodo Data Driven Solutions
Estrategia
Tecnología
Experiencias
Talleres
Startups
Networking y contactos
Si te lo perdiste,
aquí tienes lo más
relevante
Mantente al día en el blog de la empresa vasca
Ezagutu azken albisteak euskal enpresaren blogean