Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 apirila, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa I+G Enpresa digitala Fast Track Innobideak programa

Donostia Tech Week, tokiko ekosistema berritzailearen erakusleihoa

Topaketa horretan marketin digitalaren, profil berrien eta teknologiaren arloetako joerak erakutsiko dira.

 

Topaketa horretan marketin digitalaren, profil berrien eta teknologiaren arloetako joerak erakutsiko dira

Maiatzaren 9tik 11ra Kursaal Auditorioak Donostia Tech Week ekitaldiaren beste edizio bat ostatatuko du. Jardunaldi horietan, eraldaketa digitalak berekin dakartzan aukera eta erronkak partekatuko dira. Aurtengo ekitaldia hiru ardatzetan zentratuko da: marketin digitala, profil profesional berriak eta joera teknologiko berritzaileenak.

 

Donostia Tech Week jardunaldien helburu nagusia da eskualdeko ekosistema teknologiko berritzailea ezagutaraztea, potentzial handiena duten proiektuak azalduz eta Gipuzkoako enpresa-sarearen eraldaketa digitala bultzatuz. Horrez gain, berrikuntzarekin erlazionatutako profil desberdinen arteko konexioak sustatuko dira, sinergiak eta kolaborazio berriak sortze aldera.

 

Maiatzaren 9an hasiko da topaketa, SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntza zuzendari Aitor Cobaneraren hitzaldi batekin. Hortik aurrera, lehen jardunaldia marketin digitalari buruzkoa izango da, eta, besteak beste, hitzaldi hauek eskainiko dira: marketin automatizatua, merkatuko ikerketari aplikatutako neuro-marketina eta eraldaketa digitaleko estrategiak. Amaitzeko, mahai-inguru bat egingo da 4.0 marketinak enpresentzat dakartzan erronkei buruz.

 

Bigarren egunean profil profesional berriak izango dira aztergai, eta hitzaldiak gai hauei buruzkoak izango dira: talentua erakartzea eta ingurune digitalerako behar diren gaitasun berriak. Azkenik, maiatzaren 11n berrikuntza teknologikoa hartuko da hizpide, eta hitzaldi hauek eskainiko dira: bloke-kateak sektore desberdinei dakarzkien aukerak, bitcoin txanponaren etorkizuna, machine learning-aren potentziala eta ikaskuntza automatikoa.

 

HispaVista eta Ieteam erakundeek antolatu dute Donostia Tech Week Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldearen bitartez) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Jardunaldiak beraizik zuzenduta daude eraldaketa digitalean interesatuta dauden startup, ETE eta enpresei, ekintzaileei, ikasleei, inbertitzaileei eta berrikuntzaren munduarekin erlazionatutako sektore desberdinetako profesionalei.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak