Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 apirila, 2018 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Deustuko Industria Digitaleko Katedrak apustua egin du talentuaren eta neurrira eginiko esperimentazioaren alde

Hogeita hamar bat ikaslek enpresa industrialen digitalizazioari buruzko prestakuntza jasotzen dute

Hogeita hamar bat ikaslek enpresa industrialen digitalizazioari buruzko prestakuntza jasotzen dute

Deustuko Unibertsitateko Industria Digitaleko Katedrak sei hilabete bete ditu oraintxe. Espezialitate desberdinetako hogeita hamar bat ikasle neurrira eginiko prestakuntza jasotzen hasi dira digitalizazioari eta 4.0 Industriaren paradigmei buruz: teknologia berriak, prestazio handiko elektronika, plataforma industrialak, algoritmika konplexua, adimen artifiziala, deep learning, programazioa nahiz bloke-kateak.

 

Deustuko Unibertsitateak Katedra hori bultzatzeko egin duen apustuak hiru zutabe ditu Pablo García Bringas zuzendariak laburbiltzen duen bezala:“Apustu egin nahi dugu talentuaren, neurrira eginiko esperimentazioaren eta dibulgazioaren alde. Profesional egokiak aurkitzea da enpresen erronka garrantzitsuenetako bat, hots, murgilduta gauden laugarren iraultza industrial honi erantzuteko gai direnak. Gero eta zailagoa da industria sektoreak eskatzen dituen gaitasun eta ezagutza berriei buruzko prestakuntza duen jendea aurkitzea. Ohartu gara teknologia oso azkar aldatzen ari dela, eta horrek neurrira eginiko prestakuntza eskatzen duela. Programazioari edo datu baseei buruzko ezagutzak dituzten mekanikoak behar ditugu, eta baita ere sektore oso konplexuetako (adibidez, makina-erreminta, neurri handi batean elektronikan oinarritzen dena) premiak ikasteko prest dauden ingeniari informatikoak. Premia transbertsal horiek normalean ez dira sartzen titulazio tradizionaletan. Gizartearen eskaera horiei erantzuteko sortu zen Katedra hau”.

 

Neurrira eginiko prestakuntza hori estuki lotuta dago enpresen errealitatearekin, eta ez da bakarrik jarduera akademiko bat, baizik eta jarduera dual bat. Horregatik, lehentasuntzat jo dugu baita ere esperimentazio egokitua, eta are gehiago gaur egungo testuinguruan, non teknologia berriak modu desordenatuan ari diren ugaritzen. Hainbeste aukera teknologiko dago –sarritan alderdi berdin asko dituztenak–, non enpresak behartuta baitaude teknologia bakoitzaren xehetasunak ezagutzera.“Jende askok eskatzen digu teknologiekin esperimentatu dezagula, jakiteko zein den onena. Horren adibide dira IIoT (Gauzen Internet Industriala) plataforma informatikoak. IoT Industrialean fabrikatzaile global asko daude, eta euskal industriarentzat erronka handia izango da plataforma horietara hurbiltzea eta beren eredu industrialetan eta negozioan txertatzea. Gauza garrantzitsua da jakitea zein egokitzen den ongien zure antolakundera, eta horrek eskatzen du esperimentazio-prozesua azkar egitea”, azpimarratu du Pablo García Bringasek.

 

Hedapenak eta dibulgazioak ere lotura estua dute katedrarekin eta 4.0 Industriaren paradigmarekin. Deustuko Industria Digitaleko Katedrako zuzendariak esan duenez, “enpresetako arduradunenganaino iritsi behar da, azken teknologiek eragina izaten baitute elkarrekin loturarik ez duten antolakundeko alderdi desberdinetan. Kontua ez da teknologia bat departamendu batean instalatzea, baizik eta enpresaren plan estrategikoan txertatutako ikuspegi global bat lortzea. Konpainiaren estrategiak zuzendu behar du eraldaketa -digitala nahiz ez-digitala-, eta ez teknologiak. Bestela, ez du arrakastarik izango”.

 

Bestalde, Katedraren helburua da ikasleak gai izan daitezela digitalizazio prozesuak detektatzeko eta halakoei aurre egiteko.“Negozioa ustiatzean garrantzitsuena ez da teknologia harrigarriak aplikatzea, baizik eta etengabeko ahalegina egitea hobekuntzak identifikatu eta bilatzeko norbere enpresaren errealitatean. Kontua da teknologiak egoki konbinatzea. Teknologia asko dagoeneko asmatuta daude, baina dagoen hori ongi erabiltzeak ekar ditzake jauzi kualitatiboak negozioan. Gaur inoiz baino gehiago, adituaren adimena da teknologiak orkestratzeko pieza garrantzitsuena”, azpimarratu du Deustuko Unibertsitateko irakasleak.

 

Gaur egun, Deustuko Industria Digitaleko Katedrako ikasleak ingeniaritza desberdinetatik iristen dira, hala nola Informatika, Elektronika, Automatika, Mekanika edo Telekomunikazioetatik. Edozein ikastetxetan ikas dezakete eta ez daukate zertan izan Deustuko ikasleak. Baldintza bakarra da teknologiarekin gozatzeko gogoa izatea. Baditu bigarren, hirugarren edo laugarren mailako ikasleak, eta Master eta Doktoretzetakoak ere bai. “Horrelako profil profesionaleko jendea oso kotizatua da. Enpresak hasiak dira ikasleekin harremanetan jartzen hauek karrera bukatu baino lehen, baita bitarteko ikasturteetan ere”, esan du García Bringasek. Etorkizunari begira, eta beti berrikuntzaren aldeko apustu zuzena eginez, Deustuko Unibertsitateak lanean jarraituko du lehiakortasun tresna berriak eraikiz, hala nola 4.0 Industriari buruzko Executive programa berria (lehen edizioa martxan dago) edo laster abiaraziko den Zibersegurtasunari buruzko programa berria.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak