Elkarrizketak 13 otsaila, 2018

Baussa: “Ahalegina egiten dugu lapurrei gauzak ahalik eta gehien zailtzeko”

Elkarrizketa Iñigo Ugalderi, Merkataritza- eta Esportazio-zuzendariari
-

Elkarrizketa Iñigo Ugalderi, Merkataritza- eta Esportazio-zuzendariari

 

25 euskal enpresa daude Estatuko enpresa-hazkundea lideratzen duten 500 enpresen artean, eta multzo horren barruan daude beren errentagarritasun ekonomikoagatik, balio erantsia, enplegua eta berrikuntza sortzeko duten gaitasunagatik eta beren nazioarteko proiekzioagatik. Horietako bat da Baussa, famili enpresa bat (zehazkiago ETE bat), 1985ean sortua, Mungian kokatua dagoena eta Segurtasunaren sektorean lan egiten duena. Kutxa gotorrak eta kamera eta ate korazatuak fabrikatzen ditu, eta mundu osora esportatzen ditu. 27 lagun ditu plantillan, 14 milioi euro inguru fakturatzen du eta Estatuko finantza-erakundeen %90ak bere produktuak erabiltzen ditu. Baussa-ren merkataritza-zuzendariak, Iñigo Ugaldek,  Made in Basque Country programan azaldu dizkigu konpainia honen orainaren eta etorkizunaren giltzarri batzuk.

 

Zer esan nahi du zuentzat Estatuko 500 ETE garrantzitsuenen artean egoteak?

Luxu bat da, ez genuen espero. Gure lantaldea harro dago, eta multzo horretan egoteak justifikatu egiten du aspalditik egiten ari garen lana.

 

Baussaren kutxa gotorrak oso seguruak dira?

Goi-mailako segurtasuna eskaintzen dugu. Kutxa gotor guztiek igarotzen dituzte kontrol eta azterketa zorrotzenak. Gainera, Segurtasun Pribatuaren Legepean gaude eta derrigorrez bete beharreko bestelako legeria ere betetzen dugu. Gure produktuek ziurtagiri bat dute. Horrek esan nahi du guk probatzen eta aztertzen dugun kutxa bera dela bezeroak erosten duena, hau da, goi-mailako segurtasun ziurtagiria duena. Baina ezin dugu bermatu hutsik egingo ez dutenik, ezinezkoa baita halakorik bermatzea.

 

Nola konpontzen zarete sektore honetan lapurrak baino pausu bat aurrerago joateko, kanpotik begiratuta ematen du-eta lapurrak direla joera-sortzaileak?  

Softwarearekin ekipatu dezakegu. Etengabe eguneratzen dugu gure ordenagailuetan, beti dagoelako norbait atzeko atetik sartzeko bidea aurkitzen duena. Gure sektorean ere antzeko zerbait gertatzen da. Pixka bat atzerago goaz, eta berehalako erantzuna emateko, apustu egiten dugu barne prestakuntzaren alde eta gerta litezkeen eraso-egoera berriak aztertzen ditugu. Hori bai, ahalegina egiten dugu lapurrei gauzak ahalik eta gehien zailtzeko, erresistentzia handiko ekipoak fabrikatuz eta segurtasun indarrei ahalik eta azkarren abisatuz alarma kasuren bat balego ere.

 

Jasan duzue krisiaren astinaldia?

Krisiak zeharo astindu gaitu. Izan ere, krisiaren zartada jasan dugun lehenengoetakoak izan gara, bankuek birmoldaketa prozesu bat abiatu dutelako. Gure salmenta-nitxoetako bat finantza-erakundeak dira eta bulego eta sukurtsal asko itxi dituzte azken urte hauetan. Baina segurtasun elektronikoaren aldeko apustua egin genuen bere egunean eta nazioartekotzea eta merkatuko dibertsifikazioa lehenetsi genituen, eta horrek lagundu digu krisialdia gainditzen.

 

 

Lotutako albisteak

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Ikerlan-ek  teknologia  kuantikoa  txertatu  du  industriaren  zibersegurtasuna  indartzeko
23/07/2026 I+G+B

Ikerlan-ek teknologia kuantikoa txertatu du industriaren zibersegurtasuna indartzeko

Quside Kataluniako enpresarekin batera garatutako soluzioak benetan ausazkoak diren zenbaki-sorgailuak ditu, azpiegituren eta funtsezko zerbitzuen babesa indartzeko.

Digixopek  abiadura  handiko  datu  masiboak  prozesatzen  dituen  plataforma  adimenduna  abiarazi  du

Digixopek abiadura handiko datu masiboak prozesatzen dituen plataforma adimenduna abiarazi du

Bilboko enpresak aplikazio ugari dituen produktu bat eskaintzen du, hala nola museoetako laguntzailea edo online dendetako erosketa-laguntzailea

ADI  Revolutionek  Egia  sortu  du,  B2B  influencer  marketineko  lehen  plataforma

ADI Revolutionek Egia sortu du, B2B influencer marketineko lehen plataforma

Euskal enpresak B2B enpresak beren sektoreetako erreferentziazko profesionalekin konektatzen dituen tresna bat merkaturatu du, LinkedInen dituzten edukien sinesgarritasuna eta irismena indartzeko.

Spyrok  datuetan  eta  AAn  oinarritutako  ERP  adimendun  baten  bidez  lehiakortasun  industriala  bultzatzen  du

Spyrok datuetan eta AAn oinarritutako ERP adimendun baten bidez lehiakortasun industriala bultzatzen du

Gipuzkoako enpresak adimen artifiziala, datuen analitika eta automatizazioa integratzen dituen enpresa-kudeaketarako plataforma bat garatzen ari da, konpainia industrialei eraginkortasuna irabazten, trazabilitatea hobetzen eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.

Sabbatic-ek  enpresa-gastuen  kudeaketa  digitalizatu  eta  automatizatu  egiten  du

Sabbatic-ek enpresa-gastuen kudeaketa digitalizatu eta automatizatu egiten du

Gipuzkoako enpresak plataforma bat garatu du gastuaren ziklo osoa automatizatzeko eta erakundeei eraginkortasuna irabazten, kostuak murrizten eta papera ezabatzen laguntzeko.

Talleres  Mitxelena,  pieza  handien  mekanizazioko  espezialista

Talleres Mitxelena, pieza handien mekanizazioko espezialista

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta balio erantsi handiko proiektu industrialak egiten ditu

Reparaciones  Samur,  negozioa  dibertsifikatzeko  konpresoreen  salmentan  eta  mantentze-lanetan  espezializatutako  enpresa

Reparaciones Samur, negozioa dibertsifikatzeko konpresoreen salmentan eta mantentze-lanetan espezializatutako enpresa

Abadiñoko enpresak 34 urte ditu eta SPRI taldearen dirulaguntzak jaso ditu digitalizaziorako.

Normo:  postontziak  fabrikatzetik  horiek  berrasmatzera

Normo: postontziak fabrikatzetik horiek berrasmatzera

Gipuzkoako enpresak online erosketak eraikinetan eta familia bakarreko etxeetan jasotzeko postontzi adimendunak garatzen ditu, eta dagoeneko 24.000 instalazio baino gehiago egin ditu Espainian eta Europan.

Weidmüller,  elektronika,  elektrizitate  eta  industria-automatizaziorako  soluzioen  fabrikatzailea
23/06/2026 I+G+B

Weidmüller, elektronika, elektrizitate eta industria-automatizaziorako soluzioen fabrikatzailea

Alemaniako multinazionalak egoitza bat du Euskadin, eta hainbat industria-sektoretan soluzio berritzaileak eskaini ditu bertatik.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.