Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 otsaila, 2022 Azpiegiturak Digitalizazioa EIKTak

ATE informática enpresaren konponbideak garraioaren sektorea digitalizatzeko

Konponbide bertikalak garatzen ditu sektorerako, eta ITrans aplikazioa diseinatu du gidarien arteko komunikazio-prozesuak dinamizatzeko

Pandemiaren etorrerarekin agerian geratu da garraioaren sektoreak eta haren logistikarekin erlazionatutako kudeaketak funtsezko papera jokatzen dutela, eta orobat argi geratu da biziki garrantzitsua dela prozesuak digitalizatzea zerbitzua eta denborak optimizatzeko eta, bide horretatik, errentagarritasuna hobetzeko.

Testuinguru honetan, ATE Informática enpresa gipuzkoarra, konponbide digitaletan aditua, Zuatzu Enpresa Parkean (Donostian) kokatuta dago. Bere lana lagungarria izan da industriarentzat oinarrizkoa den sektore honen digitalizazioa azkartzeko, eta konponbide bertikal espezifiko bat garatu du garraioaren sektorerako.

Horrez gain, iTRANS aplikazioa diseinatu du, garraio sektorerako konponbide digitalak sortzeko. ATEk merkaturatu duen aplikazio berri horri esker, posible da komunikazioa eta informazioaren prozesamendua dinamizatzea, bai gidariekin eta joan-etorrian dabiltzan langileekin, eta baita ere euren artean.

Funtzionaltasun horrekin, garraioaren hainbat alderdi hobetzen dira, hala nola: bezeroak eginiko eskaeraren araberako zerbitzu-banaketaren kudeaketa; egin beharreko ibilbideak prestatu eta garraiolariei esleitzea; programatutako eta programatu gabeko ibilbideen kontsulta; instalazio, zerbitzu eta bezeroen irizpide anitzeko bilaketa aurreratua; kontrolerako checklist-ak, etab.

ATE Informática enpresako zuzendari komertzial Ignacio Pío Galdosen arabera, “pandemiaren aurretik ere garraio zerbitzuak bazeukan zer hobetu digitalizazioaren kudeaketan, eta oraindik asko hobetu dezake. Guk formula bat bilatu dugu hobekuntza horiek lortzeko sektorearekin lankidetza estuan aritu ondoren”.

“Onura operazional asko lortu ditugu -gaineratu du-, baina erraz irudika daitezkeen batzuk baino ez ditut aipatuko: prozesuak automatizatzea, ibilbideak garraiolariari esleitzeko lan administratiboak gutxitzea, garraiolariek euren zerbitzua amaitzean egiten dituzten inputazioen kudeaketa automatizatzea eta horren ondoriozko lanak optimizatzea, irudi korporatiboa hobetzea, bat-bateko informazio-fluxua, exekuzio-epe laburragoak edo lan kolaboratibo eta integratua sustatzea zentralaren eta flotaren artean. Laburbilduz, lortu duguna da kostuak murriztea eta errentagarritasuna handitzea, eta funtsean horixe da enpresa guztiok nahi duguna”.

ATE Informática enpresak konponbide espezializatuak egiten ditu beste jarduera sektore batzuetarako ere, hala nola mantenimendu prebentiboa eta zuzentzailea, hondakinen kudeaketa, aldizkako hornidura, ingeniaritza eta proiektuen kudeaketa, 4.0 industria, etab.

Lotutako albisteak

BIND 4.0 SME Connection y GovTech resultados 30 maiatza, 2023 Azpiegiturak
Euskadiko sozietate publikoek eta ETEek IAren aldeko apustua egin dute, digitalizazioa eta berrikuntza hobetzeko
Irakurri gehiago
29 maiatza, 2023 Azpiegiturak
Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 10.416 metro koadroko bi eraikin berri egingo ditu Irungo Araso industrialdean
Irakurri gehiago
29 maiatza, 2023 Azpiegiturak
Sprilur-ek 20 urtez eskuratu du AENOR kalitate ziurtagiria
Irakurri gehiago
9 maiatza, 2023 Azpiegiturak
CMZ, 75 urtetik gora nazioarteko proiekzioa duten “made in Euskadi” CNC tornuak fabrikatzen
Irakurri gehiago
BIC BIDASOA ACTIVA 11 apirila, 2023 Azpiegiturak
Bidasoa bizirikek ‘Bidasoa Gune’ berria aurkeztu du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak