Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 12 iraila, 2019 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Argieskemak enpresei laguntzen die beren makinei eta instalazioei buruzko informazioa digitalizatzen

Informazioaren ezagutza eta erabilgarritasuna ezinbestekoak dira mantentze-lanetan eta matxurak konpontzerakoan

Informazioaren ezagutza eta erabilgarritasuna ezinbestekoak dira mantentze-lanetan eta matxurak konpontzerakoan

Argieskema konpainia bizkaitarra, egoitza Urduñan duena eta 2016an sortu zena, enpresetan makinen eta instalazioen inguruko informazioa digitalizatzeko xedearekin jarri zen martxan. Informazio hori langile guztientzako eskuragarri egon dadila lortzeak abantaila garrantzitsuak eskaintzen ditu, matxurak konpontzeari, mantentze-lanei edo instalazioen eta bere balizko aldaketen ezagutza propioa babesteari dagokionez. Elkarrizketa egin diogu Idoia Fernandez Komunikazio eta Administrazio arduradunari, eta Carlos Arranz Argieskemako arduradun teknikoari.

 

Zer zerbitzu mota eskaintzen dituzue Argieskeman?

Enpresa industrialetan makina eta instalazio elektrikoen inguruko informazioa digitalizatzeaz arduratzen gara. Makinek, denboran zehar, aldaketak izan ohi dituzte eta ez dira inon islatuta geratzen; han lan egiten duten pertsonek bakarrik ezagutzen dituzte. Langileek dute makinen berezitasunen inguruko ezagutza. Helburua informazio eskuragarri, nabigagarri eta egokigarria edukitzea da, tableta edo ordenagailu batetik erabili daitekeena; edozein pertsonak informazio horretara sartzeko aukera izan dezan eta, modu horretan, enpresaren ezagutza edozein langileri helarazi ahal izateko.

 

Eskaintzen dugun digitalizazioa ez da bakarrik dokumentuak eskaneatzean oinarritzen; EPLAN deituriko ingeniaritza-programa baten bidez, instalazioetan ‘in situ’ hartzen ditugun makinen dokumentazioa eta informazioa oinarri hartuta proiektu bat martxan jartzea da helburua.

 

Zein da digitalizazio-prozesu hori egiteko protokoloa?

Lehenik eta behin, enpresek duten aldez aurretiko informazioa ikusten dugu. Zenbaitek uste baino gehiago dituzte. Papereko eskuliburu handiak dira, instalazio horretako osagai bakoitzari buruzko eskema eta fitxa teknikoekin (beren hornitzaile edo sailtzaileek eman dizkietenak). Hainbeste informazio dago, non, askotan, langileek ez duten nahikoa denbora geratu eta begirada bat emateko. Gero, dokumentazio hori jaso eta aztertu ostean, hizpide dugun enpresara goaz eta errealitatearekin bat datorren ikusten dugu. Azkenik, informazio horrekin proiektu hori editatzen hasten gara berriro EPLAN programarekin.

 

Ohikoak al dira aldaketak makina eta instalazioetan?

Industrian aldaketak egin ohi dira makinetan segurtasun-gaiak direla eta, edo fabrikatu behar duten produktua bera aldatzen doalako. Askotan, osagaiak gehitzen dira gauza berriak egin ditzaten. Adibidez, beso robotiko bat gehitu ahal zaio eta abar. Makinaren eta geroago gehitu diren osagai desberdinen fitxak dituzte, baina ez daude elkartuta edo ezin da jakin nola komunikatzen diren beraien artean.

 

Zer garrantzia du enpresentzako honelako informazioaren digitalizazioak?

Bereziki garrantzitsua da mantentze-lanekin eta matxurekin loturiko gaietan. Askotan, instalazioekin gertatu ohi da matxura antzematen denetik diagnostikoa egiten denera arte denbora asko igaro ohi dela. Denbora-galtze horrek esan nahi du makinak geldirik daudela, ez dagoela ekoizpenik; langileak berak ere geldirik daude eta martxan jarri behar zaio matxuren zerbitzuari. Horrek kostu ekonomiko handiak ekartzen ditu. Informazio horren digitalizazioarekin, matxura lehenago antzeman ahalko litzateke.

 

Zerbitzu honen beste abantaila bat da makinaren automantentzea ezarri ahalko litzatekeela enpresako langileekin. Informazio eskuragarri eta erabilgarria badaukazu, langileek automantentze-lan horiek gauzatu ahalko lituzkete. 4.0 mantentze batez hitz egin ahalko genuke; bertan, langileek, ‘tabletak’ edo errealitate areagotuko betaurrekoak dituzte, makinaren edo instalazioaren inguruko informazioarekin.

 

Beste abantaila bat da bezeroari eskemak PDF formatuan izateko aukera eskaintzen diogula, beste dokumentazioaren mantentze-, kontsulta- edo kudeaketa-programa batzuetan sartu daitekeen artxibo bat.

 

Era berean, garrantzia handia izango luke etorkizuneko langileen prestakuntzarekin loturiko guztiarekin; ez da hala?

  1. eta 80. hamarkadetan martxan jarri ziren enpresa askok ezagutzaren transmisioarekin loturiko arazo larriak dituzte. Bizitza guztia instalazioetan eta makinetan lanean daramatzaten langileak daude eta badakite zer aldaketa egin diren, baina ezagutza hori ez dago inon jasota eta ahoz aho bakarrik transmititu daiteke. Onena informazio hori enpresan biltegiratuta uztea izango litzateke, langile guztientzako eskuragarri. Horrela, etorkizunean aldaketak egingo balira, artxibo digital horiek eguneratu ahalko litezke eta ezagutzaren transmisioan hutsunerik ez izatea bermatu ahalko litzateke.

 

Enpresek interesa al dute honelako zerbitzuetan?

Interesa dute, baina arazoa da oraintxe bertan 4.0 Industriarekin loturiko teknologia, irtenbide eta zerbitzu asko daudela eta nik uste ez dakitela zer aukeratu. Oraindik pixka bat galduta gaude eta ez dakigu nola asmatu 4.0 Industriaren arloan. Enpresek badakite aurrera egin behar dutela 4.0 Industriaranzko trantsizio honetan, baina dauden eskaintza guztien artean zaila da aukeratzea eta ez dakite zein den behar duten irtenbidea. Guk beti esaten diegu gure bezeroei lehentasuna helburuak bilatzea eta zer nahi duten jakitea dela. Helburuak definituta daudenean hasiko gara horiek erdiesteko teknologiarik aproposenen bila, baina lehentasuna da jakitea norantz goazen.

 

Zer beste jarduera burutzen dituzue Argieskeman?

EPLAN programan espezializatu gara eta diseinu elektrikoko negozio-ildo bat ireki dugu EPLANekin. Orain lan asko daukagu eta hazi nahi dugu, hortaz, gure helburua teknikariak egiten dugunaren inguruan prestatzea da, eta hori ez da erraza, gure arloa oso espezifikoa baita. Urduñan daukagun bulegoa mantentzen dugu, baina bulego handiago batera aldatu gara proiektuetan, negozio-ildoetan eta giza-taldean hazten jarraitu nahi dugulako.

Lotutako albisteak

17 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker
Irakurri gehiago
Aitor Alapont. 12 apirila, 2024 Digitalizazioa
P4Q, 25 urte eta aurrera jarraitzeko 100 milioi arrazoi
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak