Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 iraila, 2021 Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

Aitor Urzelai: “Suspertze ekonomikoak oinarritzat izango ditu digitalizazioa eta ekonomia berdea”

“Enpresek abian jarri behar dituzte aukera berriak aprobetxatzen eta industria eraldatzen lagunduko duten proiektu berriak”

Aitor Urzelaik, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak, uste du digitalizazioa eta ekonomia berdea izango direla suspertze ekonomikoaren oinarria, “datuek erakusten baitigute suspertze ekonomiko bat dagoela eta, suspertze horren bidez, industria-ereduan sartzen ari dela pandemiak bultzatutako digitalizazioa eta aldaketa bat gertatzen ari dela industria jasangarriagoetarantz”.

Urzelaik hizpide hartu ditu egungo egoera ekonomikoa eta suspertze aurreikuspenak Radio Euskadiko mahai-inguru batean, solaskide izan dituela Joseba Madariaga, Laboral Kutxako ikerketa-zuzendaria, Pablo Martín, Confebaskeko ekonomia arduraduna, Marta Aburto, Bizkaiko Emakumezko Enpresarien Elkarteko kidea eta Ernesto García Ozaeta, ATAko presidentea.

Urzelairen arabera, Eusko Jaurlaritzak urtearen bigarren hiruhilekoari buruz eman dituen datuek bidea ematen dute baikor izateko: espero da BPGa %6,7 haziko dela 2021ean, lehen seihilekoan esportazioak %24 hazi dira nazioarteko mugikortasun gero eta handiagoari esker, produkzio industrialaren indizeari buruzko hiruhileroko datua %14 hazi da eta, horrekin batera, enplegu-sorkuntza ere hobetu da. Urzelaik dioenez, “adierazle horiek bidea ematen dute baikor izateko ekitaldi honetan”.

Halere, mahai-inguru ekonomikoan parte hartu dutenek beste gai bat ere landu dute: suspertzeak sektore ekonomiko bakoitzean izan duen abiadura desberdina. SPRI Taldeko zuzendariak azaldu du jarduera industriala nabarmen hazi dela energia berde, digitalizazio eta bio-osasun sektoreak buru zirela, baina badirela pandemia garaian gehiago sufritu duten beste kolektibo industrial batzuk, esaterako aeronautika eta Oil&Gas sektoreak. Hirugarren multzo batean sartzen dira krisiari nola edo hala aurre egiten jakin duten sektore garrantzitsuak (automozioa, makina-erreminta, siderurgia eta eraikuntza), 2022ra begira susperraldiaren bidean sartuta daudenak.

Next Generation funtsak aztertzean, Aitor Urzelaik esan du euskal enpresek gai izan behar dutela aukerak identifikatzeko adimen artifizialarekin eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako sektore berrietan, besteak beste, euskal industriaren eraldaketa bultzatuko duten eta funts horiek erakarriko dituzten proiektuak martxan jartzeko.

 

Bestalde, gogoratu du euskal enpresek ETEei zuzendutako Laguntza Plan bat lor dezaketela SPRIren bitartez, industria-ereduaren eraldaketa gauzatzeko; plan hori 68 laguntza-programaz osatua dago eta 433 milioi euroko aurrekontua du.

Orain, pandemia hasi zenetik urte eta erdi igaro denean eta 2021erako hazkunde aurreikuspenak %6,7koak direnean, SPRI Taldeko zuzendariak azpimarratu du nola aldatu diren euskal enpresen kezkak, zeintzuentzat kezkagarriagoak baitira orain energiaren prezioa, lehengaien eta nazioarteko garraioaren prezioa eta osagaien eskasia.

Urzelairen iritziz, krisiaren lehen urtean, industria bat-batean gelditu zenean, beste herrialde batzuekiko sortu zen menpekotasuna merkatuaren desdoikuntza bat da, eta merkatu hori ari da pixkanaka eskaintza eta eskaera berregokitzen. “Baina testuinguru honetan –esan du–, enpresek euren hornikuntza-kateak birpentsatu behar dituzte, eta ezabatu nahiz murriztu egin behar dute beste herrialde batzuetako hornitzaile bakarrekiko menpekotasuna”.  Hala, SPRI Taldeko zuzendariak proposatzen du digitalizazioranzko mentalitate-aldaketa bat bultzatzea eta balio-kateak birpentsatzea, pausoak emanez lehengaien hornikuntza bermatzeko eta hornidura ziurtatzeko.

Bere aldetik, Laboral Kutxako ikerketa-zuzendari Joseba Madariagak uste du susperraldiaren urtean gaudela “ikuspuntu makroekonomikotik”, eta azpimarratu du “krisiaren aurreko mailetan egongo garela 2022aren amaiera alderako”. Era berean, Confebaskeko ekonomiako arduradun Pablo Martínen iritziz, galdu zen guztiaren zati handi bat berreskuratzen ari gara aurten, “baina sektore batzuek bide luzea dute oraindik pandemia aurreko mailara itzultzeko”.

Bizkaiko Emakumezko Enpresarien Elkarteko kide eta Seguros Segaser enpresako zuzendari nagusi Marta Aburto “nahiko baikorra” da; eta ATAko (autonomoen elkarteko) presidente Ernesto García Ozaetak aitortu duenez, “badago suspertze-prozesu motel bat, baina bidea luzea da oraindik”. Gaineratu du ostalaritza sektorearentzat argindarraren prezioa “arazo handi bat” dela, eta eskatu du konponbideak bila daitezela. “Beharbada zergak jaitsi beharko dira”, esan du.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak