Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 Marzo, 2023 Digitalizazioa

Aga Intelligentek sarraila adimendun berri bat garatu du sarbideen segurtasuna bermatzeko

Gipuzkoako enpresaren aurrerapenak itxiera gehigarri bat eta jarduera detektatzeko sentsore bat konbinatzen ditu, etxebizitzara nor sartzen den denbora errealean kontrolatzeko aukera ematen duena.

Digitalizazioa sektore guztietara zabaldu da, baita sarbideen segurtasunean ere, non konektatutako produktuen eta zerbitzu digitalen gero eta eskari handiagoa dagoen. Horretaz jabetuta, Arrasateko Aga Intelligent konpainiak Vehoo merkaturatu du, etxebizitzara nor sartzen den denbora errealean kontrolatzeko gai den segurtasun aktiboko sistema integratzen duen sarraila adimenduna. 

“Garapen berri horrek segurtasun-plus bat gehitzen dio etxebizitza bateko atean jarritako sarrailari,” Gipuzkoako enpresatik ziurtatu dutenez. Tresnak, aparatu berean, itxiera gehigarri bat, kanpotik ikusezina, eta sentsore bat konbinatzen ditu. Sentsore horrek detektatu eta ohartarazi egiten du atearen gainean jarduten ari denean. 

Funtzionatzeko elementu bakarra behar da: Interneterako konexioa. “Gailua instalatu eta Internetera konektatuta gaudenean, lehen urratsa plataforma digitalean alta ematea da, gure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin. Behin barruan, sarrailaren administratzaileak etxebizitzaren erabiltzaileak konfiguratu eta sailka ditzake rol desberdinen bidez, hainbat baimen emanez, gailuaren jarduera kontrolatuz eta monitorizatuz, etab.”, azaldu dute. 

Plataformarekin batera, Aga Intelligentek Android eta iOS sistemetarako erabilgarri dagoen app bat garatu du. Horrela, zehaztu dute, “erabiltzaileek urrunetik eta lokaletik ireki eta itxi dezaketela atea gailu mugikorretik, eta ohartarazpen-jakinarazpenak eta alarmak jaso ditzaketela atean edozein manipulazio detektatzen bada. Era berean, Bluetooth teknologia duen giltza elektroniko bat gehitu dute, gailu mugikorraren beharrik gabe irekitzea ahalbidetzeko. 

Soluzio hau 60 urte baino gehiagoz irekiera eta itxiera soluzioak fabrikatzen lortutako ezagutzaren eta esperientziaren emaitza da, baita BRTA aliantzako kide den Tekniker bezalako zentro teknologikoekin lankidetza estuan aritutakoa ere. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.  

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2023 Digitalizazioa
Borja Soroa (Pevasa): “Eraldaketa digitala erronka handia da oraindik arrantza-industrian”
Irakurri gehiago
23 Marzo, 2023 Digitalizazioa
Mobilsafek bere bezeroen floten kontsumoa murrizten eta optimizatzen laguntzen du
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2023 Digitalizazioa
SPRIk agenda bat prestatuko du enpresa industrialen eta industria adimenduneko espezialista digitalen arteko bilerekin
Irakurri gehiago
9 Marzo, 2023 Digitalizazioa
Euskal industriaren eraldaketa digitala bultzatzen dugu, ezagutu itzazu Industria Digitala laguntzak
Irakurri gehiago
8 otsaila, 2023 Digitalizazioa
PUNTUEUS Interneteko domeinuen erabaki-organoetan finkatu da
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak