Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 urtarrila, 2022 Digitalizazioa Industria adimenduna

Adimen artifizialeko adituek eta zuzendaritza-karguek adimen artifizialak Europako industrian dituen aplikazioei buruz eztabaidatuko dute Indesia Foroan

Jardunaldi telematikoa otsailaren 9an egingo da Indesiak antolatuta, eta Indesiaren barruan dago BAIC-adimen artifizialeko euskal zentroa

 

Adimen artifizialeko zuzendaritza-kargu eta aditu garrantzitsuenek datorren otsailaren 9an egingo den jardunaldi telematiko batean parte hartuko dute, zeinetan aztertuko diren teknologia horrek Europako industrian dituen aplikazioak. Ekitaldia Indesiak antolatu du, Espainiako hainbat enpresa handik sortutako elkarteak, zeinaren barruan baitago BAIC, 17 erakunde biltzen dituen adimen artifizialeko euskal zentroa.

 

BAIC iragan uztailean sortu zen  eta lankidetza publiko-pribatuko espazio bat da, helburutzat duena Adimen Artifiziala (AA) bultzatzea Euskadin. Funtsean, tresna bat da industriak albait azkarren txerta dezan AA eta, era berean, laborategi bat esperimentaziorako eta munduko erronka teknologiko eta sozial handienetako batean nazioarteko posizionamendua lortzen lagunduko diguten proiektuak azkartzeko.

 

Hauek dira BAIC sustatu duten erakundeak: CAF, Deusto Seidor, Euskaltel, Gestamp, Hupi Ibérica, Iberdrola, Inzu Group, ITP Aero, Mondragon Korporazioa, Onkologikoak, Petronor, Sener eta Versia. Sustatzaileen artean daude, baita ere, eragile zientifiko-teknologikoak eta prestakuntza zentroak, hala nola Tecnalia, Vicomtech eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM). Lankidetza publikoa  SPRI Taldearen eskutik dator Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren izenean.

 

Datorren otsailaren 9ko jardunaldia  Indesia Foroa  deitzen da eta Repsol-eko CEO Josu Jon Imazek eta Industria Ministerioko idazkari nagusi Raúl Blancok irekiko dute. Bertan parte hartuko du Herán Asorey-k, Microsoft-eko presidenteorde korporatiboak. Bost mahai-inguru egingo dira eta gai hauek landuko dira: adimen artifizialaren enpresa-aukerak, industrian izan dituen benetako aplikazio kasuak, datu-espazioen garrantzia, teknologia honek ingurumen-jasangarritasunari egiten dion ekarpena eta etorkizuneko enpleguak industrian.

 

Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica, Microsoft, Ferrovial eta Airbus enpresek sortu dute Indesia elkartea.  Elkarte horren helburua da hazkunde ekonomikoa sortuko duen ekonomia berri bat garatzea Espainiarentzat, horretarako  datuen eta adimen artifizialaren erabilera azkartuz industria arloko enpresa eta ETEetan.

 

Estatu mailako elkarte bat bada ere, bokazio europarra du eta bere asmoa da enpresak digitalizaziorantz eta data driven kulturarantz bultzatzea. Horregatik diseinatu dute proiektu trakziogile bat datuen eta adimen artifizialaren erabilera eskalatzeko balio-kate osoan, helburu bat definituz parte-hartzaile bakoitzarentzat: enpresa handiak, ETEak, startup-ak, hornitzaile teknologikoak eta erakunde akademikoak.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak