Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 urtarrila, 2022 Digitalizazioa EIKTak

85 enpresak hartu dute parte SPRI Taldeak digitalizazioa bultzatzeko antolatzen duen ekitaldiaren laugarren edizioan

“Enpresen Networkinga-Basque Industry 4.0” jardunaldian enpresen arteko lankidetza sustatu zen
Jardunaldiaren momentu bat.

 

Guztira 85 enpresak hartu zuten parte SPRI Taldeak Enpresa Digitalaren bitartez antolatzen duen “Enpresen Networkinga-Basque Industry 4.0” ekitaldiaren laugarren edizioan. Euskal industriaren ekoizpen-prozesuetan EIKT teknologiak bultzatzea helburutzat harturik, jardunaldian parte hartu zuen enpresa bakoitzak zazpi bilera egin zituen batez beste.  Hala, enpresen arteko lankidetza sustatzea lortu zen.

 

Ekitaldia bi multzo nagusiri zuzenduta zegoen: batetik, euren ekoizpen-prozesuetan EIKT teknologiak (fabrikazio gehigarria; robotika kolaboratiboa; sistema ziberfisikoak; errealitate areagotua; ikusmen artifiziala-errealitate birtuala; Cloud Computing-a; Big-data; zibersegurtasuna) integratu nahi dituzten sektore industrialeko enpresei eta, bestetik, produktu edo zerbitzu horiek eskaintzen dituzten EIKT arloko enpresei.

 

Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak eman zion hasiera jardunaldiari, eta ondoren, Gaia klusterreko zuzendari nagusi Tomás Iriondok hizpide hartu zuen NEXT eraldaketa-estrategien zerbitzura jarritako ETAI sektorea.

 

Parte-hartzaileek jardunaldiaren balorazio positiboa egin zuten (8-9 arteko notak jarri zizkieten, besteak beste, hitzaldien kalitateari, ekitaldiaren logistikari edota antolatzaileen arretari), eta parte hartutako ia enpresa guztiek esan zuten prest leudekeela hurrengo edizioetara ere etortzeko. Zehazki, bereziki azpimarratu zen jardunaldiak eman zuen aukera konpainia askorekin harremantzeko denbora gutxian.

 

Industria-enpresen parte-hartzea %39koa izan zen, ekitaldiak egin dituen lau edizioetako altuena.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak