Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 otsaila, 2020 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

4.0 Industria: kontzeptuak, teknologia bideratzaileak eta erronkak

Enrique Rodal kazetariak bere lehen liburua argitaratu du, non hizpide hartu baititu 4.0 Industriako teknologiak, kasu arrakastatsuak eta etorkizuneko erronkak

Enrique Rodal kazetariak bere lehen liburua argitaratu du, non hizpide hartu baititu 4.0 Industriako teknologiak, kasu arrakastatsuak eta etorkizuneko erronkak

Ediciones Pirámide (Grupo Anaya) argitaletxeak berriki jarri du salgai “Industria 4.0: conceptos, tecnologías habilitadoras y retos” (https://www.enriquerodal.com/2020/01/ya-la-venta-mi-primer-libro-industria.html ) liburua, Enrique Rodal kazetariak idatzia. Argitalpen horretan 4.0 Industriaren hainbat giltzarri ematen dira, xeheki azalduz zein den definizioaren jatorria, nolako inpaktua izaten ari diren teknologia berriak Europako eta munduko sektore industrialean, eta baita ere nolako proiektuak abiarazi dituzten SPRI Taldeak eta Eusko Jaurlaritzak (Basque Industry 4.0, BIND 4.0 edo Basque Digital Innovation Hub ekimenen bitartez) eraldaketa digitala bultzatzeko.

 

Sektore industrialean gehien erabiltzen diren teknologia gorakorrak dira (fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, adimen artifiziala, datuen analitika, gauzen internet, errealitate birtuala, errealitate areagotua, dronak, exoeskeletoak, blockchain…) “Industria 4.0: conceptos, tecnologías habilitadoras y retos” izeneko bigarren kapituluaren ardatza, eta benetako erabilpen kasuak azaltzen ditu.

 

Hirugarren kapituluak hizpide hartzen du zein erronka dituzten 4.0 Industriak eta eraldaketa digitalak ekonomian, arlo soziolaboralean edota psikologian.  Teknologiek gizartean duten inpaktua eta giza faktorea dira liburuaren amaierako mintzagai nagusia.

 

“Industria 4.0: conceptos, tecnologías habilitadoras y retos” liburuaren idazleak 300dik gora elkarrizketa egin dizkie 4.0 Industriaren arloko Espainiako eta Europako aditu garrantzitsuenei, eta, horrez gain, aztergai izan ditu mundu osoko aholkularitzek (Gartner, Accenture, Oxford Economics, MarketsAndMarkets, Forbes, PwC, Deloitte edo Randstad) plazaratutako ehun bat txosten, informazio hori guztia hartu duelarik oinarritzat liburua idazteko.

 

Enrique Rodalen iritziz: “Liburu honen helburua da modu ulergarrian azaltzea 4.0 Industriarekin lotutako terminoak. Zehaztea zein teknologiatan oinarritzen den eta erakustea nolako inpaktua izan dezakeen fabrikazio prozesuetan, baina baita ere teknologia horiekin lan egingo duten pertsonengan. Azken hori oso garrantzitsua iruditzen zait, eta horregatik kapitulu berezi bat egin dut azaltzeko nolako erronkak dakartzan digitalizazioak: lanpostuen suntsiketa edo eraldaketa, lan-gaikuntza eza, etika adimen artifizialaren erabileran, datuen babesa, aurrerapen teknologiko berriak kontuan hartuko dituzten araudi berriak edo zibersegurtasuna”.

 

Egilearen arabera: “Nahiz eta liburu hau 4.0 Industriari buruzkoa den, uste dut teknologien erabilpena eta teknologia horiek berekin dakartzaten erronkak berdin aplikatu daitezkeela beste esparru batzuetan, hala nola, hiri adimendunetan, zehaztasunezko nekazaritzan, 4.0 abeltzaintzan, 4.0 osasungintzan, etxe adimendunetan, hezkuntzan, kulturan edo kirolean. Teknologia berriek dakartzaten aukerak eta bere inpaktua ezagutzea lagungarri izan liteke gizarte osoarentzat, etorkizunean datozkigun erronkei aurre egiteko”.

 

“Industria 4.0: conceptos, tecnologías habilitadoras y retos” liburua salgai dago, bai formatu fisikoan eta bai eBook-erako formatuan, www.edicionespiramide.es, Google Books, Amazon, La Casa del Libro, Barnes&Noble, El Corte Inglés edo FNACen.

 

Enrique Rodali buruz

Enrique Rodal teknologia berrietan, berrikuntzan eta 4.0 Industrian espezializatutako kazetari bat da. 26 urtetik gorako esperientzia profesionala du eta, denbora horretan, hainbat hedabide eta erakundetan lan egin du, besteak beste, hauetan: Cadena SER, El Correo, País, Expansión, Deustuko Unibertsitatea, Radio Euskadi, ETB, CEBEK edo SPRI. Berak sortu du Industria 4.0 (www.podcastindustria40.com) podcast-a, 4.0 Industriari soilik eskainitako Espainiako lehen podcast-a. UADINeko 4.0 Industriako Masterreko irakasle taldeko kidea, sarri parte hartzen du eraldaketa digitalarekin eta berrikuntzarekin lotutako ekitaldi eta hitzaldien aurkezpenetan eta antolakuntzan.

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak