Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 abendua, 2022 Finantziazioa Ibilgetuan inbertitzea Programa Gauzatu Industria

Euskal enpresek dagoeneko eska ditzakete Gauzatu Industria programako laguntzak

28 milioi euroko aurrekontua duen plan honek laguntzak ematen ditu oinarri teknologiko edo berritzaileko ETEak sortu eta garatzeko

Euskal enpresek dagoeneko aurkeztu ditzakete inbertsioak egiteko laguntza-eskaerak Eusko Jaurlaritzaren Gauzatu Industria programara. Laguntza horiek enpresen garapenerako euskal agentziak, hots, SPRI Taldeak kudeatzen ditu. Programa honek 28 milioi euroko aurrekontua du oinarri teknologikoko ETE berritzaileak sortzeko eta garatzeko.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago abenduaren 29tik, eta datorren apirilaren 17an amaituko da. Dirulaguntzak -laguntza itzulgarriak- bereziki bideratuta daude 2023an egingo diren eta eskaera aurkeztu ondoren hasiko diren inbertsioetara.

Onartutako gutxieneko inbertsioa 120.000 eurokoa da, eta inbertsio horrek enplegua mantendu edota sortu behar du. Laguntzak inbertsioaren % 35erainokoak dira.

Gauzatu programaren helburua da oinarri teknologikoa duten edota berritzaileak diren ETEak sortzen eta garatzen laguntzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortuko duten inbertsioak babestea. Oinarri teknologikoko edo berritzaile gisa sailkatutako ETEentzako aurrerakin itzulgarriak dira, enplegua sortuko duten aktiboetan inbertitzeko emango direnak.

Aurrerakin itzulgarriak ematen dituen Gauzatu Industria programa bereziki sortu zen enpresa txiki eta ertainak babesteko eta, batez ere, finantzaketa eskuratzen laguntzeko, zeren alderdi hori baldintza erabakigarria izaten baita ETEentzat, bai hazteko, eta bai euren lehiakortasuna hobetuko duten ekintzak nahiz oinarri teknologikoko proiektu berritzaileak martxan jartzeko.

Laguntza hauek bat datoz Eusko Jaurlaritzaren 2020-2024 epealdirako programako konpromisoekin, eta erantzuna ematen diote ekonomia eta enplegua suspertzeko lehentasunezko jarduera-ardatzari, industria aurreratuan, inbertsioan, berrikuntzan, teknologian eta nazioartekotzean oinarritutako estrategia baten bidez.

 

Lotutako albisteak

27 otsaila, 2023 Azpiegiturak
2.500 enpresak jarraitu dituzte Eusko Jaurlaritzak 2023an ETEei eskainiko dien laguntza-planaren aurkezpenak
Irakurri gehiago
20 otsaila, 2023 Finantziazioa
Eusko Jaurlaritzak ETEentzako 83 laguntza-programa aurkeztu ditu 600 milioi euro baino gehiagorekin enpresen dinamismoari eusteko
Irakurri gehiago
13 otsaila, 2023 Finantziazioa
1.400 inskripzio baino gehiago jaso dira ETEentzako 2023rako laguntzen aurkezpenetarako, oraindik 10 egun falta badira ere
Irakurri gehiago
19 urtarrila, 2023 Finantziazioa
SPRI Taldeak I+G industrialeko 1.100dik gora proiekturentzako laguntzak kudeatuko ditu aurten
Irakurri gehiago
12 urtarrila, 2023 Finantziazioa
Indartu programaren aurre-eskaera zabalik
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak