Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 Azaroa, 2021 Finantziazioa Bideratu Berria programa Gauzatu Industria programa Indartu programa

Euskal enpresak garaiz daude ordainketa-betebeharren eta inbertsioen atzerapena eskatzeko laguntza publikoko 6 programatan

Eusko Jaurlaritzak zabalik izango du eskaerak egiteko epea abenduaren 30era arte

 

Datorren abenduaren 30era arte, Eusko Jaurlaritzak aukera emango die enpresei sei laguntza-programatako inbertsioak atzeratzeko eta horrela likidezia eta kaudimen arazoak saihesteko. Neurri horrek (jasota dago Eusko Jaurlaritzak joan den ekainean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako agindu batean) aukera ematen du dirulaguntzen ordainketak atzeratzeko eta programetan ezarritako inbertsioak eta lanpostu sorkuntzak geroratzeko.

 

Malgutze-neurri horiek programa hauetan aplikatuko dira: Gauzatu-Industria, Gauzatu-Atzerriko Ezarpenak, Indartu, Bideratu, Bideratu Berria eta Bideratu Covid-19.

 

Gauzatu-Industria programaren helburua da oinarri teknologiko edo/eta berritzaileko ETEak sortzen eta garatzen laguntzea eta Gauzatu-Kanpo Ezarpenak programak dirulaguntza itzulgarriak eskaintzen ditu euskal enpresen atzerriko ezarpenak sortu eta garatzeko. Bideratu eta Bideratu Berria programek laguntzak ematen dituzte krisian dauden enpresak berregituratu eta berrabiarazteko. Bideratu Covid-19 programak, berriz, dirulaguntzak ematen ditu Covid-19aren inpaktu ekonomikoaren ondorioz krisian dauden enpresak berregituratu eta berrabiarazteko.

 

Bestalde, Indartu programak laguntzak ematen ditu produkzioko inbertsioak egiten dituzten enpresentzat, baldin eta inbertsio horiek lehiakortasuna hobetzen eta ekonomia garatzen badute eremu kaltetuetan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan.

 

Aginduak dio posible dela 2021eko uztaileko edota 2022ko otsaileko kuotaren itzulketa atzeratzea Gauzatu-Industria programan, Gauzatu Kanpo Ezarpenak programan eta Bideratu programaren hiru modalitateetan.  Kasu honetan, neurriaren helburua da egoera zail batean dauden enpresek (batez ere altxortegiko arazoak dituztenek) posible izan dezatela 2021eko uztailean edo 2022ko otsailean ordaindu beharko dituzten kuotak ordainketa-egutegiaren amaierara atzeratzea. Hau da, urtebeterainoko gabealdia izango lukete ordaindu behar dituzten kuotak ordaintzeko.

 

Badago beste neurri bat: inbertsioen gauzatze-epea eta sortu beharreko enpleguen sorkuntza-epea atzeratzea aipatutako sei programetan. Neurri honen helburua da inbertsioen exekuzioa edo/eta enplegu arloan hartutako konpromisoa atzeratu behar izan duten enpresek “luzapen” gehigarri bat eskatu dezatela oraindik egiteke dauzkaten inbertsioak egiteko edo agindu dituzten lanpostuak sortzeko.

 

Baldintza bakarra da inbertsioak gauzatzeko epean egotea.  Horrela, euren proiektuak egin ahal izango dituzte gauzatze-epea luzatu beharrik gabe (eta ez-betetzerik gabe).

Lotutako albisteak

19 Marzo, 2024 Finantziazioa
BasqueFIK klusterra finantza enpresen eta inbertitzaileen lehiakortasuna indartzeko helburuarekin sortu da
Irakurri gehiago
18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
7 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Alias Robotics-ek Europako Berrikuntza Kontseiluaren finantzaketa lortu du
Irakurri gehiago
14 otsaila, 2024 Finantziazioa
BasqueFIK sortu da, Euskadiko Finantza eta Inbertsio Kluster berria
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Zetrack eFarming startup bizkaitarrak 1M euro eskuratzea lortu du haren nekazaritzako eredu elektrikoa garatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak