Argitu zure zalantzak
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
                                   Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
                                   egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Kloud programa-ri
 buruz jakin behar duzun guztia
                                                    Aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuek proiektuaren onartutako aurrekontu orokorraren % 20 osatuko dute gutxienez. Hardware- eta/edo software-gastuek proiektuan onartutako aurrekontu osoaren % 50 osatuko dute gutxienez.
Bai
Bai.  Proiektuak  kanpoko  enpresa  adituek  egin  behar  dituzte.  Laguntza-programa  industriarekin  lotutako  industria-  eta  zerbitzu-enpresei  zuzenduta  dago.  
Enpresa  horiek  ez  dute  halakoak  aurrera  eramateko  ezagutzarik;  izan  ere,  gehienetan  ez  dute  teknologia  horretan  espezializatutako  barneko  langilerik  izaten.
Gainera, logikoa da teknologia horietan espezialistarik ez izatea, normalean ez baitira haiek eskaintzen dituzten zerbitzu edo produktuen parte. Horregatik, kanpoko enpresa adituen zerbitzuak kontratatu beharko lituzkete.
Enpresa onuradun bakoitzak proiektuari lotutako aholkularitza-, ingeniaritza-, hardware- eta software-gastuetarako izango duen urteko dirulaguntza % 50ekoa izango da (gehienez ere 50.000 eurokoa).
12 hilabete dituzu proiektua aurrera eramateko.
Aurten, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuak onartzen ditugu, edozein dela ere laguntza-eskaera aurkezteko data.
Epea eskabidea behar bezala beteta bidaltzen denean hasiko da. 12 hilabete horietan proiektua amaitzen ez baduzu, beste 12 hilabetez luzatzeko eska dezakezu.
Epe horretan, proiektuaren likidazioa eta txosten tekniko-ekonomikoa egin behar dituzu, fakturak aurkeztu eta abar.