Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 Marzo, 2023 Euskara industrian Indeusberri

SPRI Taldeak eta Euskadiko Parke Teknologikoek Egunean Behin jokoaren finala babestuko dute

Martxoaren 31n egingo da Egunean Behin finala Euskadiko Parke Teknologikoen Donostiako Campusean, 11.denboraldian sailkatzen diren 100 jokalarirekin.
Egunean Behin irudia

Egunean Behin jokoaren 11.denboraldia bere amaierara iristear dago, martxoaren 26an, igandean bukatuko baita. Baina denboraldiko irabazleak ez dira igandean erabakiko, hurrengo ostiralean baizik, martxoaren 31n, Euskadiko Parke Teknologikoen Donostiako campusean egingo den finalean.

Miramonen bilduko dira horrenbestez, 11.edizio honetan sailkatuko diren 100 jokalariak. Baina beste batzuentzako tokia ere egongo delakoan daude antolatzaileak, beraz bertaratu nahi duenak mezu bat bidali behar du esteka honetan klikatuz https://labur.eus/finala31. 2019az geroztik ezin izan da horrelako finalik egin pandemiagatik.

Denboraldi osoaren babesle izan den Guuk-ekin batera, Spri eta Euskadiko Parke Teknologikoak ditu laguntzaile Egunean Behin finalak. Esan beharra dago bukatzear den 11.denboraldi honetako finala ezezik, otsailaren 20ko astea ere babestu duela Sprik, INDEUS ekimenaren bidez. 50.000tik gora jokalari eta 383 milatik gora partida jokatu ziren aste horretan.

Lotutako albisteak

Banner ekaina 2023 1 ekaina, 2023 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Barnetegi Teknologikoa_ Argomaiz 30 maiatza, 2023 Digitalizazioa
Barnetegi Teknologikoa, teknologia aurreratuenetan murgiltzeko ekimena
Irakurri gehiago
Maiatzeko bannerra 25 maiatza, 2023 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Ekonomistak_jardunaldia 23 maiatza, 2023 Euskara industrian
“Euskal Kooperatibismoa gaur arte eta etorkizunari begira” jardunaldia maiatzaren 25ean Ekonomisten Euskal Elkargoaren eskutik
Irakurri gehiago
Maiatzeko bannerra 18 maiatza, 2023 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak