Euskara industrian
Albisteak 26 iraila, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.
-
‘Emakume Zientzialarien argitan’ solasaldi-zikloaren lehen ekitaldia asteartean egingo da. Donostia Kulturak eta Elhuyarrek antolatutako egitasmoak emakume zientzialariak ezagutzera ematea du helburu. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun ere nabarmena da emakumeen kontrako diskriminazioa arlo horretan. Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, hainbat arlotan lan egiten duten hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukera izango da. Elkarrizketatzailea Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzailea izango da.
EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena Pedro Miguel Etxenikeren begiradatik. EHUren Udako Ikastaroen barruan, datorren irailaren 30ean egingo da ekitaldia Donostiako Miramar Jauregian. Azken 45 urteotan Zientzia eta Teknologia politikek Euskadin izan duen bilakaera aztertuko da. Pedro Miguel Etxenike izango da bidelagun, Eusko Jaurlaritzaren etapa desberdinetan zehar eta, hasiera-hasieratik, figura konstantea eta eragin handia izan duena. Zientzia, teknologia, berrikuntza eta unibertsitatea nola garatu diren aztertuko da, hiru printzipio nagusi gidariren arabera.
‘Kaosetik kontrolera: nola ziurtatu industria-aurrekontu bakoitzaren errentagarritasuna’ ikastaroa urriaren 2an. 4 orduko tailer honen helburu nagusia da industria enpresak – batez ere makina-erreminta eta zerbitzu osagarrien sektorekoak – beren negozioaren finantza kudeaketan dituzten puntu itsuez jabetzea, bereziki bi arlo ritikotan: stockaren kontrola eta aurrekontuen prestaketa. Prestakuntza dinamikoa eta parte-hartzailea izan dadin diseinatu da. Tresna interaktiboak txertatuko ditugu, edukiak modu arin eta atseginean lantzeko aukera emango dutenak, bertaratutako guztien inplikazio aktiboa sustatuz
‘CHATGPT I: aukerak, arriskuak eta praktika onak’ ikastaroa Mikroenpresa Digitalak antolatuta. AAk denean eragin du iraultza. Zeharkako teknologia da, gure lan egiteko modua eta prozesuak erabat aldaraziko dituena. ChatGPT da iraultza horren adierazle nagusia. Izan ere, gure eskuetara iritsi zen elkarrizketarako txateko lehen tresna izan zen. GPT lengoaia-ereduan oinarritutako elkarrizketarako txat honi esker, denbora aurreztu, ideiak lortu eta hainbat zereginetan produktiboagoak izan gaitezke. Baina baditu berezitasun eta arrisku batzuk ere, eta baita ezagutu beharreko hainbat erronka ere.
EUSKARAGILEAK Topaketa, urriaren 9an egingo da. Bai Euskarari Elkarteak kudeatzen duen Euskaragileak batzordeak Berriatuako (Bizkaia) Cikautxon antolatu du hurrengo Euskaragileak Topaketa, gure enpresetan euskararen kudeaketan aurrera egiteko eredu praktiko eta inspiratzaileak ezagutzeko helburuarekin. Zure erakundean euskararen erabilera sustatzeko ideien bila bazabiltza edo beste enpresa batzuen esperientziak ezagutu nahi badituzu, aukera paregabea duzu honako hau. Jardunaldian, arlo eta tamaina desberdinetako lau enpresek beren praktika onen berri emango digute.
Zer da hizkuntzen-kudeaketa eta zergatik da garrantzitsua niretzat? Onlineko saioa Eusko Jaurlaritzaren eta Euskaliten eskutik. Zure erakundean oraindik hizkuntzak kudeatzen ez badituzue, edo honetan “hasiberriak” bazarete, saio honetan gako nagusiak entzuteko eta bi kasu praktiko ezagutzeko aukera izango duzue: BRUSS (Durangoko industria enpresa) eta Sirimiri Servicios Socioculturales SL (Arabako gizarte sektoreko erakundea). Bi erakunde hauek hasi dira hizkuntzak modu planifikatuan, ordenatuan eta sistematikoan kudeatzeko lehen pausoak ematen eta ikasitakoa konpartituko dute gurekin.
“Erabilgarritasun-eredu” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Asmakuntzak erregistratzeko sistema, ohiko patenteekin erregistratzen direnek baino asmatze-maila txikiagoa dutenak babesteko erabiltzen dena. Adibidez, objektu bat erabilgarritasun edo abantaila praktikoren bat ekarriko dion konfigurazio edo egitura batez hornitzea. Erabilgarritasun-ereduak gailuaren edo haren ezaugarrien erabilgarritasuna eta praktikotasuna babesten ditu; hau da, ez du estetika babesten, diseinu industrialean gertatzen den bezala. Patenteen irismen bera du, baina iraupen laburragoa: 10 urte eskaera egiten denetik.
EnpresaBIDEA: AA sortzailea enpresan erabiltzen hasteko gida. Enpresan AA sortzailea txertatzen hasi nahi duenak ez du nahikoa teknologia ezagutzearekin: beharrezkoa da langileen prestakuntza, barne-araudi zehatza eta zuzendaritzaren lidergo argia. Proiektu pilotuen bidez emaitzak neurtzea ere ezinbestekoa da tresna berritzailearen erabilera egokia egiteko. Egun osoa adimen artifiziala gora eta adimen artifiziala behera. Une oro entzuten da hitza, hari buruzko hitzaldi eta ikastaroak gero eta gehiago dira, baita gaiari buruz idatzitako artikuluak ere.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Emakume Zientzialarien argitan, Enpresa Digitalaren ikastaroa, Adimen Artifiziala eta PGP zifratze-sistema.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Udako Ikastaroak, Enpresa Digitala eta Adimen Artifiziala, BAIC eta Inklusio digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta Copilot ikastaroa, BIKAIN eta HARROBI ziurtagiriak, AMPO, Arabako Enpresen Foroa eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSeko Lantaldeak, Elhuyarren AA Gida, Euskara web guneetan eta Geolokalizazio

Enpresen  Harrera  Plana  eta  Hizkuntza  Teknologien  praktika  komunitatea  aztergai  INDEUSeko  lantaldeen  batzarrean

Enpresen Harrera Plana eta Hizkuntza Teknologien praktika komunitatea aztergai INDEUSeko lantaldeen batzarrean

Amaia Arregi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak egin die harrera bileran parte hartu duten Indeuskideei.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Masterra, Udako ikastaroak, Adimen artifiziala eta Aingeru inbertitzaile

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BERBAK.EUS, ZIUR, Enpresa Digitala eta Esmartizazio

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN ziurtagiria, UIK Udako Ikastaroak, ChatGPT Prompt Engineering eta Sentsore birtual

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, CAF-ELHUYAR Sariak, Bai Euskarari Sariak, ChatGPT Prompt Engineering eta Honeypot

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.