erabilgarritasun-eredu

Asmakuntzak erregistratzeko sistema, ohiko patenteekin erregistratzen direnek baino asmatze-maila txikiagoa dutenak babesteko erabiltzen dena. Adibidez, objektu bat erabilgarritasun edo abantaila praktikoren bat ekarriko dion konfigurazio edo egitura batez hornitzea. Erabilgarritasun-ereduak gailuaren edo haren ezaugarrien erabilgarritasuna eta praktikotasuna babesten ditu; hau da,  ez du estetika babesten, diseinu industrialean gertatzen den bezala. Patenteen irismen bera du,  baina iraupen laburragoa: 10 urte eskaera egiten denetik.