Banner MAIATZA 2025
Euskara industrian
Albisteak 30 maiatza, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.
-
Datorren ostegun eta ostiralean ChatGPTri buruzko ikastaroak euskaraz Mikroenpresa Digitalaren eskutik. Maiatzean egindako ikastaroek izan duten arrakasta ikusita, Mikroenpresa Digitala ekimenak ikastarook errepikatzea erabaki du. Ekainaren 5ean egingo da ChatGPT I eta ekainaren 6an berriz ChatGPT II. Ikastaroon helburua izango da Lengoia-eredu nagusien oinarriak ulertzea, ChatGPTk sektore, esparru eta lan askotan dituen aplikazioak ezagutzea, Teknologia mota honi lotutako arriskuak eta erronkak ezagutzea eta dauden ordainpeko eta doako planak ezagutzea. Internet eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikroenpresei edota autonomoei zuzenduta dago.
INDEUSek Zibersegurtasunari buruzko jardunaldia antolatu du BeDigital ekitaldian, BECen. +INDUSTRY azokaren barruan, ekainaren 3tik 5era egingo den BeDigital ekitaldiaren egitarauan, Zibersegurtasunari buruzko jardunaldia antolatu du INDEUSek CYBASQUErekin elkarlanean. Ekainaren 4an egingo da ‘Zibersegurtasunaren erronkari erantzun, industria lehiakorragoa eta seguruagoa eraikitzeko’ izenburupean eta Puntueus, Ikerlan, Cybertix edota Orbik enpresek hartuko dute parte zibersegurtasunaren gaia ertz desberdinetatik aztertzeko, hala nola Adimen Artifiziala, Kuantika edota Domeinuak. Amaitzeko enpresetan zibersegurtasuna indartzeko Sprik dituen laguntza-programen berri ere emango da.
Enpresen barne-komunikazioaren ereduak eta baliabideak aztertuko ditu Enpresarean Foroak. Enpresarean proiektuaren barruan, Barne-komunikazioaren inguruko foroa antolatu du Bai Euskarari Elkarteak. Ekainaren 5ean egingo da ekitaldia goizeko 09:30tan hasi eta 11:30etan amaituta, Euskadiko Parke Teknologikoaren Gipuzkoako campusean. Komunikazio korporatiboari buruzko hitzaldiarekin hasiko da topaketa eta ostean, bi enpresen kasu praktikoak aurkeztuko dira, Oreka IT eta Fagor Taldearena hain zuzen ere. Amaitzeko Soziolinguistika klusterrak Jendaurrean.eus aurkeztuko du.
“Kontrol industrialeko sistema” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Prozesu industrialak kontrolatzeko erabiltzen diren hainbat kontrol-sistema eta tresneria biltzen dituen termino generikoa. Gaur egun, oso sistema konplexuak izan daitezke, milaka landa-konexio dituen sistema banatu, interkonektatu eta interaktiboak osatuz. Prozesuaren aldagaiak neurtzen dituzten urruneko sentsoreetatik jasotako datuak jasotzen dituzte, bildutako datuak nahi diren doikuntza-puntuekin konparatu, eta prozesu bat amaierako kontrol-elementuen bidez kontrolatzeko erabiltzen diren komando-funtzioak sortzen dituzte.
Ekainaren 9an eta 10ean Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzeko ikastaroa euskaraz. Ikastaro hau adimen artifizialeko irudiak modu erraz eta kontrolatuan sortzeko interesa duen edonorentzat diseinatuta dago, tresna irisgarriak erabiliz. Freepik AI Suiteren funtzio nagusiak ezagutu eta beren proiektuetan aplikatu nahi dituzten sortzaile, ekintzaile eta profesionalen beharrak aseko dituen prestakuntza praktiko gisa aurkezten da. Asmoa da AAk lagundutako irudien sorkuntzara oinarrizko hurbilketa bat eskaintzea, aurretik esperientziarik ez dutenek ere oinarriak ikasi eta beren konposizioak sortzen has daitezen.

Lotutako albisteak

Urteko  azken  bilera  egin  du  INDEUSek  Spriko,  Bizkaiko  Foru  Aldundiko  eta  Eusko  Jaurlaritzako  ordezkarien  parte  hartzearekin

Urteko azken bilera egin du INDEUSek Spriko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien parte hartzearekin

INDEUS, industria sektorean euskara bultzatu eta indartzea helburu duen plataformak 50 kiderekin bukatuko du 2025.urtea.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen bilera, EUSGARA, Enpresa Digitalaren ikastaroak eta Analitika aurreratua.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.