kontrol industrialeko sistema

Prozesu industrialak kontrolatzeko erabiltzen diren hainbat kontrol-sistema eta tresneria biltzen dituen termino generikoa.

Gaur egun, oso sistema konplexuak izan daitezke, milaka landa-konexio dituen sistema banatu, interkonektatu eta interaktiboak osatuz. Prozesuaren aldagaiak neurtzen dituzten urruneko sentsoreetatik jasotako datuak jasotzen dituzte, bildutako datuak nahi diren doikuntza-puntuekin konparatu, eta prozesu bat amaierako kontrol-elementuen bidez kontrolatzeko erabiltzen diren komando-funtzioak sortzen dituzte.

Kontrol industrialeko sistemen zibersegurtasunari eragiten dioten gertaerak asko eta kezkagarriak dira azken urteotan, eta interes politiko zein ekonomiko handiak egon daitezke horrelako eraso baten atzean.

Kontrol industrialeko sistemek gero eta interkonexio handiagoa dutenez, dela beste sistema korporatibo batzuekin, dela Interneten bidez, gero eta eraso-bektore gehiago irekitzen dira, eta horiei erantzun egin behar zaie, ICS sistemaren funtzionamendu segurua bermatzeko, bereziki Industria 4.0 ingurunean, neurri handi batean sistema horiek emandako adimenean oinarritzen baita.