Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 otsaila, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira LH Duala euskaraz, Teknologia burujabetza, EnpresaBIDEA eta DDoS.
2024ko otsaileko bannerra

Katailaren 9.egun honetan IndeusBerrik nabarmendu nahi dituen albisteen artean, lehenak Urnietara garamatza, bertan egin baita LH Duala Euskaraz aitortza ekitaldia. iametza ere ekarri dugu gurera, Teknologia burujabetzaren behategia jarri baitu martxan. EnpresaBIDEAtik berriz, nazioartekotzeari buruzko artikulua hartu diogu “Itsasontzi baten, Euskal Herritik kanpora” izenburuduna. Eta amaitzeko, ohitura denez, industria berriaren hiztegiari hartu diogun kontzeptu bat: DDoS

EnpresaBIDEA: “Itsasontzi baten, Euskal Herritik kanpora…”. Enpresa ororentzat erronka handia da nazioarteko merkatu berriak irekitzea. Nazioartekotze estrategia asko daude, baina lehenenego pausoa betiere, merkatuak identifikatu eta aztertzean datza. Nire familian misterio bat da nire lana zein den jakitea. Ez gaizki ulertu, eh! Ez dut ezer arrarorik egiten. Baina zer egiten dudan galdetzen didatenean, “enpresen nazioartekotzea” da nire erantzuna. Alexander Huitzik idatzita, enpresen nazioartekotzeari buruzko artikulu hau hartu dugu gaur EnpresaBIDEA agerkariaren orrialdeetatik.
Teknologia burujabetzaren behategia abiatu du iametzak. Teknologia burujabetzaren zabalkundean urrats bat gehiago eman dugu, sarean argitaratutako informazioarekin gaiari buruzko behategi digitala sortuz. Modu honetara ‘Hodeia ez da existitzen’ gunea gaiari buruzko jarraipen zabalagoa egiteko baliagarria den informazioarekin hornituko dugu.Honekin batera teknologia burubetzari buruzko albisteak hedatzeko telegram kanal berria ere irekita dago. Bertan Hodeia ez da Existitzen podcast-ak, teknologia burujabetzaren inguruko azken berriak eta euskarazko baliabide burujabeei buruzko informazioa aurkituko duzu, besteak beste.
Copreci, Aita Menni eta Elkarmediaren ibilbidea sarituta, lan eremuan euskararen erabilera sustatzeko garaian duten konpromiso eredugarriagatik. Urnietako Salestarrak-Magale Lanbide Heziketako ikastetxeak ‘LH Duala Euskaraz’ egitasmoaren aitortza ekitaldia hartu zuen otsailaren 2an. Bertan, euskarazko Lanbide Heziketa eta ikasleen lan munduratzea euskaraz gauzatzeko garaian erreferente diren lantoki eta ikastetxeen jarduna aitortu eta praktika onak partekatu ziren. Aurtengoan Copreci, Aita Menni eta Elkarmediaren ibilbidea errekonozitu zen, lan eremuan euskararen erabilera sustatzeko erakutsi duten konpromiso eredugarriagatik.
“DDoS” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Zerbitzu-ukapenaren eraso banatua. Zerbitzu-ukapenaren eraso mota, zenbait iturri edo puntutatik batera egiten dena. Zailagoa da horrelako eraso batetik babestea, ia ezinezkoa delako iturri guztiak blokeatzea erasoa geldiarazteko. Botnet bat erabil daiteke DDoS eraso bat egiteko. Kontzeptu hau eta askoz gehiago aurki ditzakezu Industria Berriaren Hiztegian klikatuz.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak