2024ko otsaileko bannerra
Euskara industrian
Albisteak 9 otsaila, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira LH Duala euskaraz, Teknologia burujabetza, EnpresaBIDEA eta DDoS.
-

Katailaren 9.egun honetan IndeusBerrik nabarmendu nahi dituen albisteen artean, lehenak Urnietara garamatza, bertan egin baita LH Duala Euskaraz aitortza ekitaldia. iametza ere ekarri dugu gurera, Teknologia burujabetzaren behategia jarri baitu martxan. EnpresaBIDEAtik berriz, nazioartekotzeari buruzko artikulua hartu diogu “Itsasontzi baten, Euskal Herritik kanpora” izenburuduna. Eta amaitzeko, ohitura denez, industria berriaren hiztegiari hartu diogun kontzeptu bat: DDoS

EnpresaBIDEA: “Itsasontzi baten, Euskal Herritik kanpora…”.Enpresa ororentzat erronka handia da nazioarteko merkatu berriak irekitzea. Nazioartekotze estrategia asko daude, baina lehenenego pausoa betiere, merkatuak identifikatu eta aztertzean datza. Nire familian misterio bat da nire lana zein den jakitea. Ez gaizki ulertu, eh! Ez dut ezer arrarorik egiten. Baina zer egiten dudan galdetzen didatenean, “enpresen nazioartekotzea” da nire erantzuna. Alexander Huitzik idatzita, enpresen nazioartekotzeari buruzko artikulu hau hartu dugu gaur EnpresaBIDEA agerkariaren orrialdeetatik.

Teknologia burujabetzaren behategia abiatu du iametzak.Teknologia burujabetzaren zabalkundean urrats bat gehiago eman dugu, sarean argitaratutako informazioarekin gaiari buruzko behategi digitala sortuz. Modu honetara ‘Hodeia ez da existitzen’ gunea gaiari buruzko jarraipen zabalagoa egiteko baliagarria den informazioarekin hornituko dugu.Honekin batera teknologia burubetzari buruzko albisteak hedatzeko telegram kanal berria ere irekita dago. Bertan Hodeia ez da Existitzen podcast-ak, teknologia burujabetzaren inguruko azken berriak eta euskarazko baliabide burujabeei buruzko informazioa aurkituko duzu, besteak beste.

Copreci, Aita Menni eta Elkarmediaren ibilbidea sarituta, lan eremuan euskararen erabilera sustatzeko garaian duten konpromiso eredugarriagatik.Urnietako Salestarrak-Magale Lanbide Heziketako ikastetxeak ‘LH Duala Euskaraz’ egitasmoaren aitortza ekitaldia hartu zuen otsailaren 2an. Bertan, euskarazko Lanbide Heziketa eta ikasleen lan munduratzea euskaraz gauzatzeko garaian erreferente diren lantoki eta ikastetxeen jarduna aitortu eta praktika onak partekatu ziren. Aurtengoan Copreci, Aita Menni eta Elkarmediaren ibilbidea errekonozitu zen, lan eremuan euskararen erabilera sustatzeko erakutsi duten konpromiso eredugarriagatik.

“DDoS” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Zerbitzu-ukapenaren eraso banatua. Zerbitzu-ukapenaren eraso mota, zenbait iturri edo puntutatik batera egiten dena. Zailagoa da horrelako eraso batetik babestea, ia ezinezkoa delako iturri guztiak blokeatzea erasoa geldiarazteko. Botnet bat erabil daiteke DDoS eraso bat egiteko. Kontzeptu hau eta askoz gehiago aurki ditzakezu Industria Berriaren Hiztegian klikatuz.

Lotutako albisteak

Urteko  azken  bilera  egin  du  INDEUSek  Spriko,  Bizkaiko  Foru  Aldundiko  eta  Eusko  Jaurlaritzako  ordezkarien  parte  hartzearekin

Urteko azken bilera egin du INDEUSek Spriko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien parte hartzearekin

INDEUS, industria sektorean euskara bultzatu eta indartzea helburu duen plataformak 50 kiderekin bukatuko du 2025.urtea.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen bilera, EUSGARA, Enpresa Digitalaren ikastaroak eta Analitika aurreratua.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.