Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 urtarrila, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste gira Languages Lanean, Egunean Behin, Emakumeak Zientzian, Euskarazko Wikipedia eta ROS
Bannerra 2024 urtarrila

Languages Lanean kongresua dugu gaur ere hizpide, iritsi delako kongresua egiteko eguna, arrakastaz iritsi ere, 500 lagunetik gora bildu baikara Euskalduna Jauregian topaketaren lehen egunean. Kongresuaren albisteari laguntzeko beste berri hauek aukeratu ditugu: Egunean Behin jokoa, Indeus izango da otsailaren 5eko asteko babeslea, Emakumeak Zientzian ekimenaren 8.edizioa, Euskarazko Wikipedia, Sustatu.com-etik hartutakoa eta ROS industria berriaren hiztegitik hartutako kontzeptua.

Emakumeak zientzian ekimenaren 8.edizioa, bizimodu bete baten bila dabiltzan pertsonak. Hogeita hamabi euskal erakundek elkarrekin antolatu dute Emakumeak Zientzian ekimenaren 8. edizioa Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Edizio honen helburu nagusia da azpimarratzea zientzialari eta teknologoek bizimodu beteko pertsonak izan nahi dutela. Helburu hori kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte jarduera-programa bat elkarrekin antolatzeko, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta (otsailaren 11n izaten da urtero). Aurten “nabarmendu nahi dugu zientziaren eta teknologiaren alorreko pertsonek beren beharrak, grinak, konpromisoak eta zaletasunak dituztela”.

Egunean behin irudia tx

Egunean Behin 14.denboraldian INDEUS babesle. Urtarrilaren 15ean, astelehenarekin hasi da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, 14. denboraldia. Aste Santura bitartekoa izango da eta jokatzen den bitartean jokoak bere 5. urtemuga beteko du. Aurreko denboraldian bezala denboraldi honetan ere INDEUSek presentzia izango du jokoan, otsailaren 5eko astea babestuko baitu eta hor izango dira Plataformari buruzko galdera batzuk ere. 2019.urtean jokoa sortu zenetik 50 milioitik gora partida jolastu dira. Egunean Behinek egunero 60 mila pertsona inguru biltzen ditu 10 galdera erantzuteko, euskaraz, ahalik eta azkarren.

500 lagunetik gora bildu ditu Languages Lanean kongresuak Bilbon.Iñigo Urkullu Lehendakariak ireki duen kongresura bertaratu diren 500etik gora lagunek Europar Batasuneko hizkuntza-politika, Islandiarren esperientzia eta Eskandinaviako negozio ereduei buruzko hitzaldiak jarraitu ahal izan dituzte. Ondoren Mondragon Korporazioa, GKN eta KONE erakundeetako ordezkariek euren esperientziak kontatu dituzte. Arratsaldean mahai inguruen txanda izan da, zortzi mahai inguru gai desberdinak aztertzeko, besteak beste Nazioartekotzeak enpresen lan-hizkuntzan duen eraginari buruzko. Sprik gidatutako mahai inguruan Batela, Cikautxo, CAF eta Mondragon Assemblyk hartu dute parte.

“ROS” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Sistema eragile robotiko. Robotetarako softwarea garatzeko framework-multzo bat. Sistema eragile baten zerbitzu estandarrak eskaintzen ditu, hala nola hardwarearen abstrakzioa, behe-mailako gailuen kontrola, erabilera orokorreko funtzionalitatea ezartzea, prozesuen arteko mezuak pasatzea eta paketeak mantentzea.

Wikipedia_Indeus irudia

Sustatu.com: ‘Euskarazko Wikipediaren urte bikaina, kantitatez eta kalitatez’.Sustatu agerkari digitalean irakurri dugu albistea: “2023.urtea bikain amaitu zuen Euskarazko Wikipediak. Euskarazko Wikipediak 82.027.733 hitzekin amaituko zuen urtea, urtebete lehenago baino 8.476.741 hitz gehiago. INDEUSek ere izango zuen zerikusirik datuon hobekuntzan, izan ere INDEUS eta Plataformari lotutako hainbat ekimen argitaratu eta eguneratzen ditugu euskarazko Wikipedian.

Lotutako albisteak

29 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak