Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 abendua, 2023 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Eika, Basque Talent, Adimen Artifiziala, Ziur eta Zaharkitze Teknologiko dira gaur albiste.
Bannerra_abendua

Basque employer branding programme dakarkizuegu gaur IndeusBerrin azalera, programa honen azken bi moduluak abenduan egingo direlako. Ziurrek Gipuzkoako enpresak hondamendi informatiko bati aurre egiteko prestatu dituela eta abenduaren 11an “Adimen Artifiziala kulturgintzan” jardunaldia egingo dela ere azpimarratu ditugu, EnpresaBideak Indeuskide den EIKA kooperatibari buruz argitaratu duen artikuluarekin batera. Industria berriaren hiztegiari berba hau hartu diogu maileguan: Zaharkitze Teknologiko.

 

ZIURek hondamendi informatiko bati aurre egiteko prestatu ditu Gipuzkoako enpresak. ZIURek Disaster Recovery tailer praktikoa antolatu du bere egoitzan, Bullhost zibersegurtasuneko enpresaren laguntzarekin. Unibertsitate, enpresa eta prestakuntza-zentroetako berrogei bat ordezkarik zibersegurtasuna enpresen negozio-jarraitutasunean txertatzearen garrantziaz jabetu ahal izan dira, era horretan beren azpiegituren eraginkortasuna une oro bermatu ahal izateko. Horretarako, Bullhost-eko IT teknikari Leonardo Martinek eta Bullhost-eko zibersegurtasuneko aholkulari Jon Urionaguenak hondamendi informatikoko egoera bat azaldu diete bertaratutako enpresei.
EnpresaBidea: Lea Artibaiko familia giroan kozinatutako kooperatiba. Gaur EnpresaBidea egunkari digitalari artikulu hau hartu diogu maileguan, INDEUSkide den enpresa bati buruzkoa baita: aurten 50 urte bete dituen EIKA. 47 bat lagun batu ziren 1973ko abenduaren 22an Etxebarrin, proiektu berri bat eskuartean zutela. Egun hartan sinatu zuten Eika Kooperatiba eratzeko akta, eta Lea Artibai zonaldea ekonomikoki sustatzeko zein lanpostuak sortzeko helburua izan zuten, industria oinarri jakina izan gabe ere. 50 urte bete ditu aurten enpresak fabrikan lan egiteko nortasun bera mantenduta, herri giroa sostengu. Dena dela, erronka anitzei aurre egin behar dio Eikak egun.
Basque employer branding programmek abenduaren 5ean eta 19an egingo ditu azken moduluak. Talentua erakartzeko nahia eta beharra duten enpresei beren posizionamenduan laguntza emateko helburua duen programa da hau, haien balio-proposamena hobetzen lagunduz. Programak ikuspegi orokorra eta panoramikoa eskainiko du kontuan hartu behar diren palanka, aukera eta ekimen nagusiei buruz, erakundearen barruan zein kanpoan, talentua erakartzeko eta fidelizatzeko estrategia kontziente eta eraginezkoa sortzeko. Aurrez aurreko programa da, 5 modulu ditu, bakoitza 4 ordukoa eta abenduaren 5ean eta 19an egingo ditu azken moduluak.
“Zaharkitze teknologiko” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Makina, ekipo edo teknologia bat erabiltzeari uztea, ez funtzionamendu txarraren ondorioz, baizik eta dagozkion funtzioak eraginkortasunez ez betetzeagatik, betiere merkaturatutako azken makina, ekipo eta teknologia berriekin alderatuta. Oraindik balio-bizitzaren amaieran ez dagoen tresna teknologiko bat aldatzeko beharrari egiten dio erreferentzia, behar horren oinarrian egonik tresna garatuagoen merkaturatzea, nahiz eta bien arteko aldea ez izan oso nabarmena.
"Adimen Artifiziala kulturgintzan" Jardunaldia abenduaren 11an Artium Museoan. Adimen Artifizialaren aurrerapena gure garaiko eztabaida garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Gizarteko hainbat sektoretan duen eragina ukaezina da, eta kulturgintza ez da salbuespena. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzatik abenduaren 11n, 9:30etik 14:00etara, Artium Museoan egingo dugun jardunaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Topaketa AAri buruz hitz egiteko izango da, ikuspegi teknologiko, juridiko eta etiko batetik, bai eta Euskadiko kultura- eta sormen-sektoreko profesionalen artean hausnarketak partekatzeko ere.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak