Indeusberri bannerra_ Iraila 2023
Euskara industrian
Albisteak 29 iraila, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaitasun digitalak, EusGara komunitatea, Euskarabildua eta Grafenoa dira gaur albiste.
-

Euskal enpresen Gaitasun Digitalak aztergai izango dituen jardunaldia dakar lehen lerrora gaurko IndeusBerrik, urriaren 3an Itsas Museoan eta Enpresa Digitalaren eskutik egingo den topaketa. EusGara komunitatea ere lehen lerrora ekarri du buletinak, honezkero 29 kide dituen komunitate osatu baitute Arratian. Euskarabildua jardunaldiaren 12.edizioaren berri ere irakur dezakegu agerraldi honetan. Eta berba berrien atalean GRAFENOA aukeratu dugu.

Euskarabildua 2023

EUSKARABILDUAren 12.edizioak “Utopiatik egunerokora” izango du ardatz nagusi.“Google gabe, aukera burujabeak badira” izenburuarekin aurkeztu da Euskarabilduaren 12.edizioa, urriaren 26an San Telmo museoan egingo dena. Burujabetza, zerbaiten gaineko erabaki ahalmena eta askatasuna izatea da. Guztiok bilatzen dugu hori, gure bizitzaren gaineko erabakiak hartzen ahalegintzen gara, aske sentitu nahi dugulako, gure nortasunari leial, seguru eta egonkor, ez ezeren edo inoren menpeko. Gure buruarekin koherentzian bizitzea garrantzitsua delako guztiontzat.

EusGara komunitatea

29 Kideko EusGara komunitatea osatu da, Arratiako enpresa sarean euskara bultzatzeko.9 erakunde gehitu dira Eusgara ekimenera eta 29 kideko komunitatea osatu da euskara Arratiako enpresa sarean bultzatzeko. Irailaren 22an ostiralarekin egin zen ekitaldian aurkeztu ziren kide berriak. Eusgara komunitateak doako tresnak eskaintzen dizkie erakundeei euskara gehiago erabili dezaten: itzulpen zerbitzua, hizkuntza aholkularitza, diru-laguntzen kudeaketa, edo trebakuntza saioak. Industria arloko enpresek ez ezik, zaintza zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeek bat egin dute ekimenarekin.

Urriaren 3an euskal enpresen Gaitasun Digitalak izango ditugu hizpide Itsas Museoan, Enpresa Digitalak antolatutako jardunaldian.Nola egin dezakete aurrera euskal enpresek Gaitasun Digitalen Europako Urtean? galdera da jardunaldiaren ardatz. Helburua da euskal enpresei laguntza ematea beren langileen gaitasun digitalak hobetu ditzaten eta hobekuntza hori eraldaketa teknologiko-digitaleko estrategiara egokitu dezaten. Besteak beste parte-hartzaileak gaitasun digitalen garrantziaz kontzientziatzeko eta gaitasun horiek berrikuntzan eta laneko produktibitatean eragin positiboa izan dezaketela ulertarazteko.

Industria Berriaren SPRI Hiztegia 1

“GRAFENO” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Gelaxka hexagonalez osatutako karbono-atomoen sarea, atomo-geruza bakarrekoa. Karbonoaren forma alotropo bat da, beste alotropo askoren oinarrizko egitura-elementua dena, hala nola grafitoa, diamantea, ikatza, karbonozko nanotutuak eta fullerenoak. Ikuspegi horretatik, hidrokarburo aromatiko poliziklikoen muturreko kasua litzateke. Grafenoak ohiz kanpoko propietate asko ditu: inoiz probatu den material erresistenteena da, beroaren eta elektrizitatearen eroale ona da, eta ia gardena da.

Lotutako albisteak

Urteko  azken  bilera  egin  du  INDEUSek  Spriko,  Bizkaiko  Foru  Aldundiko  eta  Eusko  Jaurlaritzako  ordezkarien  parte  hartzearekin

Urteko azken bilera egin du INDEUSek Spriko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien parte hartzearekin

INDEUS, industria sektorean euskara bultzatu eta indartzea helburu duen plataformak 50 kiderekin bukatuko du 2025.urtea.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen bilera, EUSGARA, Enpresa Digitalaren ikastaroak eta Analitika aurreratua.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.