Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 iraila, 2023 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

LORTU laguntza programa, Bilbo Zientzia Plaza, Enpresa Digitala eta Erresilientzia dira gaur albiste.
Indeusberri bannerra_ Iraila 2023

Finantza-osasuna behar duten euskal enpresei zuzendutako LORTU laguntza programa urriaren 31ra arte izango dela indarrrean jaso du gaurko IndeusBerrik, baita Bilbo Zientzia Plaza ere, irailaren 11an hasi zen eta 30era arte ekitaldiz beteta datorren ekimena. Google Analytics 4 erabiltzen hasteko tailerra astelehenean, irailaren 18an egingo dela ere gogoratzen digu gaurko buletinak eta Industria berriaren hiztegiari hartutako berba: Erresilientzia.

 

Google Analytics 4rekin lanean hasteko tailer praktikoa antolatu du Enpresa Digitalak irailaren 18rako. Google Analyticsen azken bertsioak aldaketa handia dakar web neurketarako tresna honen inguruan orain arte ezagutzen genuenari dagokionez. Horrek informazio bonbardaketa ekarri du, eta baliteke informazo hori dena iragazi, antolatu eta lehenetsi behar izatea aldaketaren irismena ulertzeko eta egunean jartzeko. Tailer praktiko honetan, Google Analyticsen bertsio berriarekin hasiko zara lanean, zure webgunera iristen den trafikoaren jarraipena egiteko.
Abian da Bilbo Zientzia Plaza EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik. Irailaren 11an hasi eta 30era bitartean egingo da 2023ko Bilbo Zientzia Plaza. Ezagutza zientifikoak transmititu, gai zientifikoei buruz hitz egin, zientzia ikasi eta zientziaz gozatzea da antolatzaileen nahia, Bilbon zientzia izan dadila protagonista. Adin guztietako publikoari zuzendutako ekitaldi ugarik osatzen dute aurtengo egitaraua, Bilboko gune desberdinetan egingo diren ekitaldiak, besteak beste Euskalduna Jauregia, Bidebarrieta liburutegia edota Bizkaia Aretoa.
Finantza-osasuna behar duten euskal enpresei zuzendutako LORTU laguntza programa indarrean izango da urriaren 31ra arte. 500.000 € industria-enpresei eta industriarekin lotutako zerbitzu-enpresei kanpoko laguntza profesionala jasotzeko, enpresaren jarraitutasuna eta etorkizuna bermatuko dituen finantza-osasuneko proiektua garatzeko, enpresaren lehiakortasuna zaindu eta indartu ahal izateko. Aurkezten diren proiektuek puntu gehigarria izango dute dituzte enpresak Euskararen ziurtagiria badauka.
“Erresilientzia” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Informazioaren teknologien alorrean, nahita zein nahi gabe gertatutako ezbeharrei aurre egiteko eta ezbeharra gertatu aurreko egoera berera itzultzeko gaitasuna. Sistemak erresilienteak badira, gai dira arazorik gabe funtzionatzeko ezbeharrak irauten duen bitartean, bai eta hura bideratu edo konpondu ondoren ere. Kontzeptu hau, besteak beste, zibererasoen testuinguruan erabiltzen da.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak