Maiatzeko bannerra
Euskara industrian
Albisteak 11 maiatza, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira HIGA, Enpresarean Foroa, Ekonomialari Euskaldunen Biltzarra eta Mugasare.
-

Maiatzaren 24an Mugaz gaindiko lan-harremanei buruzko topaketa egingo dela gogorarazten digu gaur IndeusBerrik. Ekitaldiekin jarraituz, uztailean HIGA Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen 4. Topaketa nabarmendu dugu eta Ekonomialari Euskaldunen III. Biltzarrerako deialdia zabalik dagoela ere bai. Amaitzeko Industria Berriaren Hiztegitik hartu dugun kontzeptu berri bat: MUGASARE edo GUNE DESMILITARIZATU.

Ikonotipoa_irudia_2

Ekonomialari Euskaldunen III. Biltzarrerako deialdia zabalik dago. Urriaren 27an egingo da Ekonomialari Euskaldunen III.biltzarra "Oinarrizko burujabetza ekonomikoa. Prospekzio estrategikoak estatu-egiturak eraikitzeko" izenburupean. Biltzarreko edukietan parte hartu nahi izanez gero, komunikazio deialdian zehaztutako gaien inguruko proposamena egin behar da. Laburpenak bidaltzeko epea irailaren 8an amaituko da. Aurten Gasteiz izango da Ekonomialari Euskaldunen Bitzarra hartuko duen euskal hiriburua.

Enpresarean foroa 2023

Maiatzaren 24an “Mugaz gaindiko lan-harremanak Euskal Herrian” jardunaldia Enpresarean Foroaren eskutik.Lan egiteko moduak, mugaz gaindiko lan harremanak garatzeko baliabideak, erraztasunak eta harreman horietan euskarak duen papera aztertzea izango da topaketaren helburua. Alde batetik, administrazio publikotik bi lurraldeetako harremanak sustatzeko egiten den lanean euskarak duen papera aztertuko da eta, beste alde batetik, bi eremuetan lan egiten duten enpresen esperientzia eta testigantzak ezagutu. Foroa Irungo Ficoban egingo da, goizeko 09:30etan hasita.

HIGA topaketaren irudia

HIGA Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen 4. Topaketa egingo da Gasteizen uztailaren 17tik 21era.HIGA hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa da, hizkuntza gutxituen biziberritzea eta nazioarteko komunitate ezberdinen arteko sarelana helburu duena. Euskal Herriko Gasteiz hirian antolatuko den 4 eguneko programazioaren baitan, komunitate ezberdinetako kideek hizkuntzen biziberritzearen zein hizkuntza aktibismoaren alorrean formatzeko aukera izango dute, bai eta haien errealitatea partekatzeko zein besteena ezagutzeko ere.

Hiztegia 3

“MUGASARE edo GUNE DESMILITARIZATU” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Erakunde baten barne-sare pribatuaren eta kanpo-sare baten (normalean, Internet) artean kokatzen den gune ez-segurua, barne- zein kanpo-saretik atzigarria dena baina barne-sarera konektatzeko biderik ematen ez duena. Mugasarean dauden ekipoek zerbitzuak eskaini ahal dizkiote kanpo-sareari, barne-sarea arriskuan jarri barik. Erabiltzaile bat saiatuz gero kanpo-saretik barne-sarera legez kanpo konektatzen, irteerarik gabeko bide batean amaituko du. Mugasarea kanpotik atzi daitezkeen zerbitzariak ezartzeko erabiltzen da, hala nola posta elektronikoko zerbitzariak, web zerbitzariak eta DNS sistema.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BERBAK.EUS, ZIUR, Enpresa Digitala eta Esmartizazio

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN ziurtagiria, UIK Udako Ikastaroak, ChatGPT Prompt Engineering eta Sentsore birtual

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, CAF-ELHUYAR Sariak, Bai Euskarari Sariak, ChatGPT Prompt Engineering eta Honeypot

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Industriaren  Eraldaketa  Digital  Segurua  jardunaldia  antolatu  dute  INDEUSek  eta  CYBASQUEk  euskaraz  BeDigital  azokarako

Industriaren Eraldaketa Digital Segurua jardunaldia antolatu dute INDEUSek eta CYBASQUEk euskaraz BeDigital azokarako

Ekainaren 4an egingo da, 'Zibersegurtasunaren erronkari erantzun, industria lehiakorrago eta seguruago bat eraikitzeko' izenburupean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifiziala eta irudiak sortzea, ChatGPT ikastaroak, Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte eta Txartel adimendun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifizialaren inguruko ikastaro bat, Euskaraldia, Ekintzaile eta Barnekintzaile laguntza-programak, Udaltop eta Blockchain laborategi.

EUSKARALDIA  iritsi  da  SPRI  Taldera

EUSKARALDIA iritsi da SPRI Taldera

SPRI Taldeko erakundeekin batera Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako gainerako erakunde publikoek elkarrekin ospatu dute Euskaraldiaren hasiera.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.