Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 iraila, 2022 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Josu Aztiria eta ORAI NLP Teknologia, LanHitz deialdia, Enpresa Digitalaren tailerra eta ERREALITATE MISTOA dira gaur albiste.
Indeusberri_iraila

IndeusBerriren iraileko lehen argitalpenak honako berri hauek jaso ditu: LanHitz programaren aurtengo deialdia, Josu Aztiria, ORAI NLP Teknologiaken koordinatzaileari egindako elkarrizketa, Enpresa Digitalak eskaintzen digun tailer praktiko bat eta Industria Berriaren Spri hiztegiko berba berri bat, Errealitate Mistoa.

GA4ra migratzeko tailer praktikoa, irailean eta azaroan Enpresa Digitalaren eskutik. Joan dan ekainaren 17an egindako tailerrak izandako arrakasta ikusita, irailean beste ekitaldi bat egitea erabaki du Garaia Enpresa Digitalak. Tailer praktiko honetan Universal Analytics-etik GA4ra migratzeko oinarrizko pausoak emango dira lehen bait lehen analitika bertsio berriarekin lanean hasteko alferrikako pausorik eman gabe.
"Baldintza ezinhobeak ditugu industria adimendun potente bat izateko. Orain apustu estrategiko bat behar dugu eta azkar gainera." Adimen artifiziala eta lengoaia naturalaren prozesamenduan aitzindaritzan jartzeko herri-proiektu anbiziotsu eta nazioartekoa garatu beharra, hau da, goi-mailako Ikerketa eta Fabrikazio Sare Publiko-Pribatu kooperatibo baten eraketa nabarmendu du Josu Aztiriak, Orai NLP Teknologiak-en Koordinatzaileak SPRIri eskainitako elkarrizketan.
Zabalik da lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak eskatzeko epea. EAEko sektore pribatuan dauden lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko LanHitz deialdia irailaren lehen egunean sartu zen indarrean eta eskaerak aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Aurtengo deialdiak lau multzo aurreikusten ditu: ekintza solteak, diagnostikoa eta euskara plana gehi ekintza solteak, urteko kudeaketa plana eta proiektu estrategikoa.
ERREALITATE MISTOA Industria Berriaren SPRI Hiztegian. Errealitate birtualaren eta errealitate areagotuaren konbinazioa. Konbinazio horri esker, objektuek eta/edo pertsona erreal zein birtualek interakzionatzen duten espazio berriak sor daitezke. Aisiarako eta arterako ez ezik, beste helburu batzuetarako ere erabiltzen dira: urrunetik lan egiteko, entrenamendu militarrerako, kirurgiaren alorreko simulazioetarako, hegazkingintzako prototipo birtualak egiteko, eta abarrerako.

Lotutako albisteak

22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
15 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Korrika GDANSK 14 Marzo, 2024 Euskara industrian
Spri Taldeak KORRIKA egingo du hemen eta AEBn, Polonian, Txekian, Alemanian, Indian, Japonian, Korean eta Brasilen
Irakurri gehiago
8 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak