errealitate misto

Errealitate birtualaren eta errealitate areagotuaren konbinazioa. Konbinazio horri esker, objektuek eta/edo pertsona erreal zein birtualek interakzionatzen duten espazio berriak sor daitezke.

Aisiarako eta arterako ez ezik, beste helburu batzuetarako ere erabiltzen dira: urrunetik lan egiteko, entrenamendu militarrerako, kirurgiaren alorreko simulazioetarako, hegazkingintzako prototipo birtualak egiteko, eta abarrerako.