Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 urria, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Indeus Elkarrizketa-CEIT, Enpresarean Azoka, Enpresa digitala eta Alborapen

Indeus Elkarrizketa berri bat dakarkigu IndeusBerrik urrietaren 18.egun honetan: CEIT zentro teknologikoko Amaia Izarekin egindako solasaldi interesgarria. Datorren astean, urriaren 24an, Enpresarean Azoka egingo dela ere gogorarazten digu. Eta datorren astean baita ere, Enpresa Digitalaren eskutik, bi ikastaro izango ditugula, bata ChatGPTari buruzkoa bata eta Adimen Artifizial pertsonalizatuari buruzkoa bestea. Amaitzeko, gure hiztegiko kontzeptu berri bat: Alborapen.

Datorren ostegunean egingo da Enpresarean Azoka “Adimen artifiziala, (u)topikorik gabe” gaia aztergai hartuta. Adimen artifiziala, (u)topikorik gabe izenburupean AAren eragin ekonomiko, sozial eta legala aztertu nahi da aurtengo Enpresarean Azokan. Urriaren 24an izango da azoka, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango dugu. Ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da aurtengo edizioan ere. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte, arin eta labur. BAIC eta Hitz Zentroko ordezkariek emango diote hasiera jardunaldiari, gaia dagokion tokian kokatzeko.
Adimen artifizial pertsonalizatuari eta ChatGPTri buruzko ikastaroak Enpresa Digitalaren eskutik. ‘Zure enpresarako AI pertsonalizatua sortu’ ikastaroa antolatu dute Enpresa Digitalak eta Tolosaldea Garatzen erakundeak urriaren 22rako. Aurrez aurrekoa izango da, Lehiberri Zentroan, Apattaerreka Industriagunean. Egun horretan bertan baina onlineko formatuan, ‘Egin aurrera ChatGPTrekin: AI zure eguneroko bizitzan” ikastaroa egingo da. ChatGPT eguneroko zereginak errazago, arinago eta eraginkorrago egiteko tresna nola erabili erakutsiko da bertan. Bi ekitaldiok Tolosaldeko TIC astearen hamairugarren edizioaren baita antolatutako ikastaroak dira.
Indeus Elkarrizketak – CEIT: “Gure ikerkuntzaren produktua euskaraz lan egitetik sortzen dugu.” Irabazi asmorik gabeko ikerkuntza zentroa da CEIT, BRTA sareko kidea. Bere lan-esparru nagusien artean Materialak eta Fabrikazioa, Garraioa eta Energia, Informazioa eta Komunikaziorako Teknologiak, eta Ura eta Hondakinak daude. Bere azken urteotako erronkarik garrantzitsuenetakoak industria siderurgikoaren trantsizio digitalean eta jasangarrian kokatzen dira. Amaia Iza, Prozesaketa termomekaniko taldeko ikertzailea eta burua dugu solaskide elkarrizketa honetan. Amaia Izak zuzentzen duen Prozesaketa Termomekanikoko taldean gehiengoa euskalduna da eta ikerkuntzan euskaraz ari dira egunero.
“Alborapen” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Pertsona, objektu edo posizio bati mesede edo kalte egiten dion joera. Adimen artifizialeko sistemetan hainbat alborapen-mota sor daitezke. Adibidez, datuetan oinarritutako AA sistemetan alborapenak azaldu daitezke datu-bilketan eta trebakuntzan agertutako alborapenen eraginez. Bestalde, AA sistema logikoetan, ingeniari batek ingurune jakin batean aplika daitezkeen arauen inguruan izan dezakeen ikuspegiak alborapenak eragin ditzake. Horiez gain, interakzioaren bidezko onlineko prestakuntza eta egokitzapenagatik ere ager daitezke alborapenak, edo pertsonalizazioaren ondorioz, erabiltzaileei beren gustuetara egokitutako gomendioak edo informazioa aurkezten zaizkienean.

Lotutako albisteak

5 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
29 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak